Zentral nuklearrak, Ikea, bide garraioak, AHTaren bide berria edo «Notre Dame Des Landes» aireportua, 2X2 bideak, Genetikoki Eraldatutako Organismoak, Lacaune ardiekilako lantegiak edota 1000 behitako etxaldeak, hots erregularki inposatu nahi dizkiguten katastrofe sozial edo ingurumen-hondamendiak, horiek guziak beti molde berean erakutsiak dira, hau da «Enpleguarendako ona da».
40 urtez hazkundearen sineskeriak, produktibismoaren aldeko lasterketa eroak, lurraldearen antolaketak eta garraioen biderketak, baliogabeko eta inposatutako xede handiek sekulako langabezia, ezberdintasunak eta frustrazio sozialak baizik ez dizkigute ekarri, bai eta ere gure gizartearen, deshumanizatzea eta oreka ekologiko handien arriskuan ezartzea, biziki fite areagotzen eta lastertzen ari den nahasmendu klimatiko izigarriarekin hasiz.
Politika klimatikoa eta tokiko enpleguak
Bizi!ren aburuz ondorengo galderak behar litaizke argitu: « Zertako ez dituzte agerian emaiten «Enpleguarendako ona da» teoriaren aldeko defendatzaile sutsu horiek Ikea edo laborantzaren industrializazioak kopuru oraino handiagoan desagertarazten dituzten enpleguak? Zergatik ez dute sekulan aipatzen, nuklearrak irensten duen alimaleko diru zamarekin, bizitegiak isolatzeko edo energia berriztagarriak garatzeko sailetan, zenbat enplegu sortzen ahal diren? »
Mugimendu altermundialistak dio sekulan ez zaigula aitortzen zenbat enplegu sortuko lukeen beste politika batek, beste gizarte eredu batek. Bizi! aldaketa klimatikoaren kontra eta trantsizio ekologiko eta sozial anbiziotsu baten alde borrokatzen den mugimendua denez, aspaldidanik galdera hau gogoetatzen du. Bizi!, Hegoaldean gehiengoa duen langile konfederazioa den ELA sindikatuarekin bildu da, ikerketa bat eginarazi baitu hegoaldean zenbat enplegu berde sortzen ahal diren jakiteko. Klimaren eta trantsizio energetikoaren arloan biziki sentsibilizatuak diren sindikatu honen arduradunek harremanetan sartu dute Bizi! ikerketa horren egilea den Jose-Ramon Becerra-rekin. Jose-Ramon Becerra ingeniaria da, segurtasun industrial, energetiko eta ingurumenetako gaietan berezitua. Aspaldiko militante ekologista da. Kontsumo arduratsuen gaietan ari den Ekokontsumo federazioko idazkaria izan da. Gaur egun Equo talde ekologistako bozeramailea da.
Bizi!k aurkezten digu Jose-Ramon Becerra ingeniari eta aholkulariari galdatutako Ipar Euskal Herriari buruzko ikerketa. Ikerketa horrek erakusten du Ipar Euskal Herrian politika klimatiko anbiziotsua eramana balitz nola 10 000 enplegutik gora sortzen ahal liratekeen, jakinez kopuru hori konparatu behar zaiola gure lurraldean, 2015eko urtarrilean ziren A kategoriako 15 883 langabetuei (azken hilabetean nehongo aktibitaterik gabe zirenak).
Maiatzaren Lehen honetan, Bizi! mugimentduak « Ipar Euskal Herrian, 10 000 enplegu klimatikoen sortzearen aldeko manifestaldi eta besta aldarrikatzailea »n parte hartzera deitzen du jendartea. Ostiralean, maiatzaren 1an, 10:30n hitzordua finkatzen du Baionan, San-Ezpiritu zubiaren puntan, tren geltoki aldean.
Hauexek izanen dira manifestaldi aldarrikatzaile eta ali honetan erabiliak izanen diren gaiak : « Ekonomiaren bertokiratzea! Tokiko laborantza, herrikoi eta iraunkorra! Neurritasun energetikoa eta energia berriztagarriak! Konpontzea, berrerabiltzea, berziklatzea! Dena autoari edo errepidezko garraioari alternatibak! Hurbileko saltegi eta ofizialeak! AHTri eta inposatuak diren behar gabeko proiektuei, ez! »
Eguna jarraituko da Tonneliers karrikan, Patxoki aitzinean ondorengo egitarau aberatsarekin:
12:30:
Désiré Prunier-ren «Fosiletarik ateratazea» hitzaldi « kinkia » eta zintzur bustitze alaitua Kli-K-rekin.14:00:
Bazkari herrikoia: 12 eurotan, izen emaitea: [email protected] edo 05 59 25 65 5216:00:
Patxokin kontzertuak Zezenaren Taldea, Ozke eta Mali Karma-rekin.
Nire etxearen ondoan, BAB supermerkatu erraldoia zabaltzen dutela, duela hilabete bat auzokoentzako « gardentasunezko » mintzaldi bat eman zuen COLAS enpresa erakitzaileak. Ez nintzan egon. Xantieren itzuli bat egin nuen obraren ezaugarriak adierazten dituen (Kostua, iraupena…) txartela bilhatu nahiz, bainan oker ez banago ez nuen ikusi. Interneten atxeman nuen horri buruzko gune batera idatzi nuen obraren datuak eskatuz. Erantzun zidaten zergaitik datu horiek nahi nituen; ondoan bizi nintzela erantzun nion Romegas (Okzitanoeraz haserre izkutuan bizi dena esan nahi du izen horrek)deiturazko segurtasun agente bati. Geroztik ihardespenik gabe geratu naiz. Non ote da eraikin horien jabeen gardentsuna? Nola fida gaitezke?