Lurrama laborantza herrikoiaren 12. edizioa 2017-ko azaroaren 10, 11 eta 12an iraganen da Miarritzeko Irati erakustazokan, ostiraletik igandera. Laborariek eta 600 laguntzaileek hiru egunez 6000m² okupatuko dituzte. Publiko zabalarentzat erakusketak, animazioak, bazkari afariak eta konferentziak proposatuak izanen dira, beti ere Lurraman ezaguna den giro onean! Baionan 5 edizio eta Miarritzen 6 eginik, Lurramak Euskal Herriko kostaldeko gertakari nagusienen artean kokatzea lortu du. Orain arte lortu duen arrakastak Lurramaren helburua egokia dela ongi adierazten du: etxaldeko kabalak, laborariak, kontsumitzaileak, heldu diren belaunaldiak, eta ingurumena zaintzen duen laborantza baten sustatzea! Jarraian aurtengo berritasunen aurkezpena (aurtengo ohorezko gomitak : PACAko laborariak, Bioaniztasuna, Lurramara heltzeko autobusak…) eta usaiako hitzorduetaz xehetasunak!
Provence Alpes Côte d’Azur (PACA)-ko laborariak, aurtengo ohorezko gomitak!
PACA-ko 50 bat laborari Miarritzera etortzen dira! Toki desberdinetan atxemaiten ahalko dituzue:
Etxe ekoizpen merkatuan, Haien gastronomia eta etxaldeko ekoizpenen aberastasuna ezagutaraziko dauzkigute: gasnak, arnoak, xarkuteriak, fruituak, oliba olioa, etabar.
Kabaleen xokoan: Roves ahuntzak, brigasque, mourerous, merinos ardiak.
Mahain inguruetan: haien tokiko landare mota eta kabalak aipatzeko, baita hango gai mamitsu baten lekukotasuna ekartzeko: otsoa eta artzaingoa.
Azaroaren 10an, ostiralean 21:00-tan iraganen den Provence-eko afarian
«Bioaniztasunaz goza!» Lurraman izanen diren mintzaldi, mahain inguru eta filmen bitartez Euskal Herriko etxaldeetan landua den bioaniztasunaren garrantzia aipatu nahi da. Belaunaldiz belaunaldi transmititua izan den aniztasun horren babestea, elikadura ekoizteko manera iraunkorrena da !
Philipe Pointereau agronomoa da, agro-ekologian berezitua.
Solagro ikerketa elkartean «laborantza-inguramena» poloaren zuzendaria da.
2017-ko Lurramaren aitabitxia izanen da.
Autobusak antolatuak dira Lurramara jiteko Euskal Herri barnekaldetik!
Xehetasun guziak hemen klikatuz: www.lurrama.org/autobusak.html
Eta urte guziz bezala gastronomia eta kulturak beren tokia ukanen dute hiru egunetan :
Asteburu guzian:
HERRIKO haragi eta irinarekin eginiko burgerrak, Frita biologikoak Euskal Herriko baratzetako lursagarrekin eginak, HERRIKO behiki errekiak, xerriki errekiak, Euskal Herriko irinarekin egin taloak, matahamiak, pastizak, (Baionako Ofizioen Ganbarako ikasleek eginak), haragirik gabeko eskaintza.Arno ostatuan: xarkuteriak, Euskal Herriko eta PACA-ko gasnak, ostrak
Lurrama besta hitzordua da ere ! Antolatzaileek egitarau aberatsa prestatu dute giro goxoaren segurtatzeko !