Espetxe politika salatzeko eta euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko, kasik 80 000 lagun bildu dira Bilboko karriketan Sare Herritarrak egin deiaren haritik larunbatean, urtarrilaren 14an. 2017a blokeoarekin bukatzeko urtea izan dadin, beste aktore politiko eta sozialekin bultzatzeko konpromisoa hartzen du Sare Herritarrak. Duela 5 urte ETA-k bere ekinbidea utzi zuenetik oraino konpontzekoak diren egin beharretan aurrera egiten jarraitzearen beharra adierazi diote Sarekoei, Bilboko manifestazioan parte hartu duten milaka eta milaka manifestarik. Eta Sare Herritarrak, oso kontuan hartzen du eskaera hori.
Sare-ren agiria, manifestaldiaren biharamunean :
« 2017-a blokeoarekin amaitzeko urtea izan dadin, gainontzeko aktore politiko eta sozialekin bultzatzeko konpromezua hartzen dugu. Sare herritarra, ez da jaio eta ez du lan egiten ere, instituzioak edota alderdiak dituzten eginkizunetan ordezkatzera begira. Baizik eta, begirunez hartzen ditugu hartzen dituzten edo etorkizunean har ditzaketen erabakiak. Baina begirune horretatik bada ere, gure ardura da, eragile politiko eta instituzional horiei, mendekuzko espetxe politikaren amaiera adierazpenetan eskatzearekin bat gatozen harren, uste dugu ETA-ren ekinbidearen amaieratik hainbeste urte pasa ondoren, egoerak, adierazpenetatik parlamentuetara eraman ahalko diren formulazio politiko eta juridiko zehatzak bilatzera igarotzea eskatzen duela. Gasteiz, Iruña eta Madrileko legebiltzarretan osaturiko gehiengo berriek, bestelako jokabideei aukerak zabaltzen dizkie. Iritzia adierazten duten ekimenetatik, gobernuak derrigorrez bete beharreko konpromisoak adieraziko dituzten ekimenetara. Eta bereziki espainiar gobernuak bete beharrekoak. Azken aldian, espetxe politika honen aurkako espainiar legebiltzarreko indar politiko ezberdinen ahotsak entzun ahal izan ditugu, eta guzti hauen batuketak, gehiengoa osatu ahal dute.
Beraz, iritsi da ordua, espainiar Gobernua, hainbeste sufrimenduri eta euskal presoen eskubide urraketei amaiera ematera behartu ahal izateko moduko konpromezuak hartzekoa.
Hemendik gutxira Sare herritarrak, helburu hau gauzatze bidean eta behar hau adierazteko, gurekin bildu nahiko duten alderdi eta instituzio guztiekin errolda bat abiaraziko dugu.
Jakitun gara, ez dugula inoren ordezkaritza gure gain, ez gara eta alderdi politiko bat. Baina bai uste dugu, euskal jendartearen zati garrantzizko baten babesa dugula, gauzak aldatu gabe ezin direla denbora gehiagoz bere horretan mantendu uste dutenak gainera.
Geroz eta gehiago direlako, nahiz eta lehenago inplikatu gabeak izan, auto aktibatzeko eta herri honekin konprometitzeko unea iritsi dela uste dutenak.
Urte luzeetako biolentzia ezberdinen ondoren, elkarbizitza bideetatik ibiltzen hastearen beharra dugulako, eta bereziki, gure ondorengoei guk ezagutu duguna baino jendarte hobeagoa utzi ahal izatekoa.
Guzti honegatik, Sare-rentzat urrats zehatzagoak emateko unea hasten da. Zentzu horretan, kokatzen dugu datozen hilabeteetan burutuko dugun Batzar Orokorra. Baina baita ere, indar politikoei konpromiso handiagoak eskatzeko unea ere bada, eta beraiekin bidelagun izatekoa, aurrera egitea suposatzen duen guztian, urrats zehatz eta erabaki argiekin. »