Bero ikaragarriak ezagutu eta muturreko gertakariak pairatu dituen udaren ondotik, eta goiti doazen arriskuei aurre egiteko, Bizik mobilizaziorako deia luzatzen du. Hautetsiak gai ekologikoetan formatzeko lanetan ari den Christophe Cassou klimatologoaren gomendioak segituz, Bizi! elkarteak lurraldeko hautetsiei formakuntzaren tokiko bertsioa eskaintzen die eta herritarrak deitzen ditu txirrindiraultzan parte hartzera.
«Mutur guzien uda» bizi izan dugu Météo France-en arabera. Hain goiz sekulan neurtuak izan diren 40 °C-ekin, hiru beroaldirekin, aurrekaririk gabeko eskala eta hedapen eremua duten oihan-suteekin, bereziki Estatu Hego-Mendebaldean, klima-aldaketa indartzen ari da frantses Estatuan eta munduan non-nahi. Pakistanen izan diren uholde historikoek herrialdearen herena urperatu dute, Frantzia metropolitanoko lurraldearen erdiaren baliokidea, 1.000 pertsona baino gehiago hil direlarik eta 50 milioi deserrituak izan direlarik. Ber herriak ere laburki gainditu du Jacobabad-en osagarri izigarri onean den pertsona batentzat tenperatura hilgarria bilakarazten duen bero eta hezetasun muga. Klima-nahasmenduaren arduradunak diren berotegi-efektuko gasak isurtzen dituzten jendarte jarduerek, zenbait lurralde ezin bizizkoak bilakatzen dituzte.
Ipar Euskal Herria ere hunkia izan da eta 1953an Biarritzeko estazio meteorologikoa ireki zutenetik sekulan izan den udarik beroena bizi izan du. Termometroak errekorrak ezagutu ditu 43,2 °C Kanbon. Ur eskasiaren arriskuaren aitzinean, Pirinio Atlantikoetako prefekturak « krisi » mailan ezarri ditu Ipar Euskal Herriko 95 herri, edateko uraren erabilera murrizteko sailan. Idorteak segitzen duelarik, laborantzan dituen ondorioak ez direlarik oraino zehaztuak eta laborantzako lurrak ezin direlarik ureztatuak izan, golf zelaiek baimen berezi bat badute.
“Ezin dugu gehiago segitu ibilbide hilgarri honekin, dio Biziko Anthony Lubrano bozeramaileak, oraino garaia da ekiteko eta desiragarria den bihurgunearen hartzeko. Baina beharrezkoak diren aldaketen garrantzia ezin du onartu biztanleriak justizia sozialik eta eginahalen banaketa justurik gabe».
Kausa geopolitikoez gain, egungo tentsio eta ziurgabetasun energetikoa, arlo politikoan, azken hamarkadetan geldirik egotearen ondorioa da. Bada 13 urte pasa Bizik, beste mugimendu askok bezala, neurritasun energetiko hautatua, eta gertatu ez den energia berriztagarrietara aldatzea defendatzen duela. Elkarteak IPCC*ren abisuak gogoratzen ditu: ekintzak gibelatuak izaten diren heinean, maniobrarako tarteak ttipiagoak izanen dira eta egin beharko diren aldaketak handiagoak eta pairatuak izanen dira. « Ez da klima aldaketarekin negoziatzen » berretsi du Christophe Cassou IPCCren azken txostenaren egile nagusiak.
Nahiant ziren parlamentari berriei « lehen sokorri » moduko formakuntza eskaintzeko beste zientzialari batzurekin mobilizatu den klimalogoak elkarrizketa bat eskaini dio Biziri, elkartearen udako formakuntza egonaldian parte hartu eta gero. Haren ustez, “gaur ezin dugu erabaki bat hartu klimaren erronkak integratu gabe. Hautetsi bakoitzak, legeak egin edo neurriak proposatu aitzin galdera hori egin behar dio bere buruari».
Bideoa: https://youtu.be/PvpZC39j-Co
Ondorioz Christophe Cassouk uste du « arrisku horiei guziei buruzko hautetsien ezagutza eta gaitasuna indartu behar dela, arriskuen kontra ekiteko eta arriskuen ttipitzeko ». Hori da ere, Valérie Masson-Delmotte IPCCko presidente-kideak ikasturte berriaren hasierako gobernu-mintegian egin ministroen sentsibilizazioaren zentzua. Bizik desmartxa honi elkartasuna adierazten dio eta Ipar Euskal Herriko herriko etxeetako eta euskal elkargoko hautetsiei ere formakuntzetan parte hartzeko gomita luzatzen die.
880 hautetsi Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren sinatzaileak dira: Ituna Ipar Euskal Herria lurralde erresilientea izateko, politika publiko bereziki proaktiboak eskatzen dituen asmo handiko proiektua da. Halere, erronken araberako Herriko Etxeko eta Elkargoko mailako neurriek behar heinean tresnatuak diren hautetsiak galdatzen dituzte.
Horregatik Bizi! Bihar -Trantsizio Ekologiko, Ekonomiko eta Sozialerako Institutua- Formakuntza-erakundearekin eta baita CEDIS hautetsien prestakuntza zentroarekin ere, partzuer jarri da, Ipar Euskal Herriko lurralde-gaietara egokitua den formakuntza-eskaintza onena segurtatzeko. Programa hau Ipar Euskal Herriko hainbat tokitan 7 formakuntza egunetan banatua da, eta bakoitzak Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren 7 gaietariko bat jorratzen du: laborantza eta elikadura, tokiko ekonomia eta euskoa, energia berriztagarriak, hondakinen murrizketa, eraikinak, mugikortasuna eta Klima Plana.
Gero eta larrialdi handiagoaren aitzinean, mobilizazioa ez da hautetsietara mugatu behar eta ahal bezain zabala izan behar da. Kostaldean berotegi-efektuko gasen 1. sektorea ordezkatzen duten mugikortasunaren eraldaketaren alde – Bizik Irailaren 25ean, igandez, 15:00etan, Donibane Lohizunen, Verdun plazan, Txirrindiraultzan parte hartzeko gomita luzatzen du. Bizikleta-manifestaldi honetan, herritarrek aukera izanen dute herrian bizikletaz ibiltzeko antolaketa seguru eta ezin hobeak ukaiteko asmo handiko plan bat eskatzeko. Irigoyen jauna, Donibane Lohizuneko auzapeza, mugikortasunaren sindikatuko presidentea denez ere, maila bereko Bizikleta Plana lurraldeko beste eremuetan ere plantan ezartzea galdatuko du mobilizazioak.
* Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Taldea.
Klima aldaketaren kontrako neurriak indarrean ezartzeko oraindik ahulegi eta ezaxolegi dira gure agintariak. Ikus ezazue gauaz zenbat argi alperrik pizturik dauden Frantzia eta Nafarroako hirietan: Denda txikiak zein handiak itxitak izan arren, beti argia pizturik dago hauen eskaparate edo bitrinetan. 23 ordu arte pizturik egon daitezkeelako baimena ematen omen dute, baina ez da derrigorrezkoa. Halako neurri bat ez da sekulan eraginkorra izanen, Derrigorrezkoa izan behar litzateke denda itxita berehala, argi guztiak itzaltzea. Hau da adibide txiki bat; baina beste eremu askotan neurri gogorragoak derrigortu behar dituzte agintariek: abiadura handiko trenen maiztasuna murriztu; baita hegaldiena ere.