28. EHZ: « Ez da populu ala kultura bat bestea baino gehiago balio duenik »

Klika irudian 2024ko EHZren mezua entzuteko Irulegiko Irratiaren grabaketaren bidez.

Euskal Herria Zuzenean festibalaren 28. edizioa, lehena Arberatzen eta Amikuzen, giro goxo eta sanoan iragan da. Hiru egunez, milaka festibalari bildu dira Arberatzeko plazan eta pentzean. Herri aldaketaren desafioa goiz eta arrats txandakatu diren 600 laguntzaileei esker gainditu du EHZak. Eta argi dugu : transmititua izan zaigun tresnak gure artean ehunduz, gazteriak guregain hartuz eta gureganatuz, urtez urte ibiltzen gira harremanak josten, arnasgune dugun urteroko hitzordua da EHZ. Jarraian, EHZren 28.edizioko balorazioa bai eta ere larunbat arratsean irakurria izan den EHZren mezuaren berriz entzuteko parada.

Broken Brothers Brass Band txarangak festibalaren lehen doinuak bota zituen Arberatzeko plazan, eta Euskabaret-ek ederki segitu zuen, «harrotasunez» plaza mila kolorez apainduz. Tshegue taldearen kontzertua ostiraleko gaualdiaren momentu azkarra izan zen, beste hainbaten artean.

Lehen gaualdia laino grisen artean iragan bada, Euskal Herria Zuzeneko festibalariak oihaletxe eta autoak bustirik iratzarri ziren larunbatean. Euri tanta batzu erori arren, eguneko programazio osoa mantendua izan da plazan. Gauean, Gorka Urbizu, Nakar eta Su Ta Gar taldeen kontzertuek giroa berotu zuten.

Gaitero eta ziganteek eman zioten azken egunari hasiera eta eguerdi hirian Euskal Herriko Laborantza Ganbarako zikiro tradizionala bete da. Gauean, Rüdiger, Vincen Garcia eta Bloñ kontzertuek ikusmin haundia sortuko dute eta Old School Funky Familyk aurtengo edizioa hetsiko.

Aldarriz josia

Hiru egun hauetan, EHZ hainbat borroken topaleku izan da eta hainbat balore eta aldarri argitan ezarri ditu.

Hausnartzeko tartea izan dute festibalariek Arberatzeko eskolan. Larunbatean, Frantziako immigrazio legea eta Europako paktuari buruzko hitzaldira jende anitz hurbildu zen. Ondotik, Eider Beobidek itzuli eta Xalba Ramirez-ek musikatu duen Mohammed el-Kurd poeta palestinarraren RIFQA poesia bildumaren irakurketa izan da, besteak beste. Igandean Livani Angajoxue kanakiar militante independentista bere herriaren egoeraz mintzatzera etorri zen.

Hemendik aniztasunaz irauli, kultura erein

Hamar urte pasa dira EHZak « Aniztasunaz irauli, kultura erein » lemapean antolatu zuen ediziotik. Eta 2014ko urte hartan, halaxe zioten festibaleko militanteek: « gure leloa sinplea bezain garrantzitsua da: ez da populu ala kultura bat bestea baino gehiago balio duenik ». Hamar urte berantago, testuinguru politiko ilun eta nahasi huntan, hitz horiek oihartzun haundiagoa dute oraindik.

Sortu denetik, EHZak hainbat balore eta ideia defenditzen ditu eta bere heinean praktikarat eramaiten: kultur aniztasuna, euskara, feminismoa, ekologia, antikapitalismoa, elkartasuna, justizia soziala. Aurten ere, ehunka gazte militanteek Euskal Herria Zuzenean eraikitzen dugu, auzolanean eta elkartasunez, jendarte eredu alternatibo baten hedatzeko asmoz.

Eskuin muturraren munduaren ikuskera arrazista, matxista, autoritarioa eta zapaltzailea normalizatu egin den heinean, Euskal Herritik, EHZtik, Hemendik, eskuin muturraren ideien kontra borrokatzeko engaiatzen gira, kulturgintzatik, euskaratik, bai eta ere gure arteko harremanak sendotuz eta indartuz.

Azkenik, hemen klikatuz, Irulegiko Irratiaren bidez entzuten ahalko duzue larunbat arratsean irakurria izan den EHZren mezua.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).