7 egunez, 7 ekintzaz, gazteria klimaren alde

FFFPBIrailaren 20an, nazioarte mailan 5 milioi gazte pasa mobilizatu dituen greba mundialaren ondotik, Ipar Euskal Herriko Fridays For Future Pays Basque kolektiboak, Climateweek edo Klimaren aldeko aste bat  antolatu du.  Hara jarraian, irailaren 20 etik 27ra, klimari lotutako gai desberdinei buruz kolektiboak egin hainbat sentsibilizatze ekintzen berri. 

Irailaren 20-an, ostiralez, Fridays For Future Pays Basque-ek, 500 gazte bildu zituen Baionako karriketan, inakzio klimatikoaren kontra protestatzeko. Greta Thunbergen deia segitzen zuten. Giro oneko ibilaldi bat, bi klima aktibisten garaipen juridikoa txalotu duena. Izan ere, haien ekintzaren zilegitasuna onartua izan zaie. Ibilaldia, Roland Barthes plazan, Baionan “Amaiur” deitutako gereziondo baten landatzearekin bukatu da. Ekintza horren helburua, deforestazioa eta gure hirien urbanizazio-politika salatzea izan da.

Biharamunean, irailaren 21ean, larunbatez, FridaysForFuture Pays Basque, Bizi! elkarteak antolatutako manifestaldian parte hartu du, larrialdi klimatiko-soziala aldarrikatzeko. Espiritu Sainduko zubian bukatu den ibilaldi bat, eta aldarrikapen nagusia autoen zirkulazioaren mugatzea zena. Festa giroan eta bortizkeriarik gabe pasa den ekintza bat izan da. Azkenean, elkarte desberdinen erakusmahaiak zuni gainean plantan ezarri ahal izan dira.

Irailaren 21 eko gauean, “Luciole” edo ipurtargi ekintza bat egina izan da. Angelu eta Baionako hirietan, hogei bat gazte bildu dira, piztuak ziren dendetako entseinak itzaltzeko helburuarekin. Izan ere, legeak dio entseinek itzaliak izan behar dutela goizeko batetatik zazpietara, hots, legea ez dute errespetatzen. Gainera, energia asko xahutzen dute eta biodibertsitatearentzat txarrak dira, sortzen duten argiak trabatzen baitu. Ekintza horretan, berrogeita hamar bat entseina itzaliak izan dira.

Astearen hastapena “#lundivert” eguna zen. Hashtag horren helburua jantegietan haragirik eta arrainik gabeko bazkari baten jatea zen, argazki baten hartzea ahantzi gabe. Horri esker jantegietan baden menu vegetarianoen falta aldarrikatu dugu. Arratsean, hamar bat gaztek afari bvegetariano bat partekatu dute, « Amaiur », taldearen « star » berriaren inguruan.

Irailaren 24ean, asteartean, “vélorution” txiki bat egin dugu. Bizikletez pasatu gira Baiona inguruan auto gehien diren lekuetan. Biziki zaila eta lanjerosa izan da txirrindularientzat. Beste “vélorution” baten antolatzeko asmoa dugu, segurtatutako bidegorri falta aldarrikatzeko berriz ere. Segurtatutako bidegorri gehiagok bizikletaren erabilera hirian arrisku gutxiagokin egitea ahalbidetuko lukete, autoa saihesteko alternatiba bat garatuko lukete eta beraz garraioei lotutako negutegi efektu gasen emanaldi murriztea.

Irailaren 25ean, asteazkenean, YouthForClimate France-ek antolatutako “cleanwalk challenge”-ari erantzun dugu. Frantziako klimarentzako gazteak hondakin biltze bati esker buru egin dira. Hiri bakoitzak ahal bezain bat hondakin bildu behar zituen, eta gehien zituena zen irabazlea. Euskal Herrian, 12 pertsona elkartu dira “La Barre” hondartzan, Angelun. Emaitza : 8 hondakin zaku, bereziki zigarreta muturraz eta mikroplastikaz beteta.

Irailaren 26ean, ostegunean, publizitateen aurkako ekintza izan da: gure taldeak Angeluko autobus geltokien publizitate panelak estali ditu. Akzio horrek beti gehiago kontsumitzen behartzen gaituzten publizitateak salatu ditu, larrialdi klimatikoak kontsumaketa murriztea galdetzen digun bitartean.

Irailaren 27an, ostiralean, Earth Strike-erako, hogei bat gaztek die-in bat egin dute BAB2 zentro komertzialean, Angelun gainkontsumoaren ondorioak salatzeko. Akzioa untsa pasatzen zen bitartean, sekuritateak kazetariei argazkiak hartzea debekatu diete, eta aktibistei pankartak eta megafonoa kendu dizkiete ere. BAB2-tik ateratzean, taldeak banderola bat lotu du parkinaren azken estaian : “Cette société consume nos forêts et déracine l’humanité / Alda sistema, ez klima!”, baina sekuritateak azkar kendu du.

“ClimateWeek” hori arrakasta bat izan da Fridays For Future (Ipar) Euskal Herri taldearentzat, aste osoan egin  akzioak umore onean egin izan dira, eta publikoari klimarentzat desberdinki aritzea sustatu die. Baina ez da bukatu gazte haientzat, egiazko etorkizun bat nahi badute! Azaroaren 8tik 11ra, Lurraman eginen duten hitzaldi bat antolatzen ari dira, Miarritzeko Iratiko Hall-ean. Taldeak desobedientzia zibil handi bat antolatzen du, eta jada hurrengo grebarentzat deitzen du, 2019ko Azaroaren 29an, ostiralean.

Gure taldea bateratzeko, informazio guziak hemen :
Instagram (sare sozial printzipala): @fridaysforfuture.paysbasque

Informazio gehiago :

Mail : [email protected]

Instagram : fridaysforfuture.paysbasque

Facebook : @fridaysforfuturepaysbasque

Twitter : @forbasque

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).