Euskal preso politikoen eskubideen alde, larunbatean, 2015eko urtarrilaren 10ean, Bilbon Sare Herritarrak antolatu duen « Now Euskal Herrira » mobilizazioan 80 000 herritarrek parte hartu dute. Argi utziz, pertsona ororen giza eskubideen errespetuan oinarritutako elkarbizitza nahi dutenak, gehiengoa ordezkatzen dutela.
Berria kasetan agertzen den bezala, skabanaketaren aurkako mobilizazio jendetsuaren biharamunean, Sareko kideek agerraldia egin dute Bilboko Udalaren kanpoaldean. Manifestazioan parte hartu zutenei eskerrak eman eta geroan ere « herriz herri eta auzoz auzo » lanean jarraitzeko deia egin diete herritarrei. « Denok batera lortuko dugu, eta lehen urratsa sakabanaketa amaitzea izango da ».