Aberri Eguna 2023: apirilaren 8 eta 9an Itsasun!

Bagira

Bagira

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzalearen 60. urtebetetzea Itsasun ospatuko da, 2023ko apirilaren 8 eta 9an, Aberri Egunean, bi egunez, manera berrituan.
­ ­ ­
­ ­ ­Aurten, Aberri Egunak gustu berezia ukanen du, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen 60 urteak ospatzeko parada izanen baita. 1963ko lehen Aberri Egunak borroka abertzalea errotu zuen Ipar Euskal Herrian, eta ondotik, egitura anitzen sortzea ahalbidetu zuen hainbat sektoretan, milaka militante heziz, bakoitzak bere gisara, gaurko Euskal Herria osatzen lagundu dutenak.

Jarraipen bat

2023ko Aberri Eguna, sorrerako bulta horren jarraipena da, Bagira prozesuan sartuz. Prozesu horren helburua Ipar Euskal Herrian abertzaletasuna berriz sortzea da, Mugimendu izaera berriz har dezan, indartzeko, eta gaur egungo desafioei erantzunez, 60 urte gehiagoz proiektatzeko oinarriak finkatzeko.

Etorkizunari begirako bihurgune bat

BAGIRAk jende guziari dei egiten dio apirilaren 8 eta 9ko Itsasuko Aberri Egunera etortzera, biharko Euskal Herriaren eraikuntzan parte hartzen duten erakunde, lurralde eta sektore anitzekin bat egiteko edo haien aberastasun militantea ezagutzeko.

Asteburua prozesuaren bihurgune momentu bat izanen da. Otsailaren 4an abiatu Transmisio Historikoaren lehen fasea bururatuko du, eta etorkizunari begira dagoen Diagnostiko fasea abiaraziko du, galdeketarekin eta parte hartzeko aukera emanen duten elkarretaratze eta trukatze momentuekin.

Hitzordu herrikoia, besta-girokoa eta aldarrikatzailea

2023ko Aberri Eguna mugimendu abertzalearen irudikoa izanen da: herrikoia, besta-girokoa eta aldarrikatzailea. Asteburuan, Mugimendua hobeki ezagutzeko, informatzeko eta dinamikak partekatzeko aukera izanen da: erakusketa, mahai eta hitzaldien inguruan, larunbat goizetik haste. Igandean, besta eta aldarrikapen manifestazio handia iraganen da, Itsasuko herriko plazatik oroitarrira. Asteburuan animazio anitz izanen dira publiko guziendako (jokoak, herri kirolak, txarangak, musika, kantuak, bertsuak…). Bi egunetan haurrentzako txoko bat izanen da. Herri bazkari handiak proposatuak izanen dira. 2023ko ospakizun hau kontzertu batekin bukatuko dugu: Xiberoots, Liher, Kuartz, Ramoneurs de menhirs eta Dupla taldeak ariko dira. Egitarau zehatza ondotik jakinaraziko da, sorpresa gehiago ekarriz.

BAGIRAk ekitaldiaren antolaketan parte hartzera ere gomitatzen du, bi egun hauek prestatzen dituen boluntario taldearekin bat eginez, formularioan izena emanez: (https://labur.eus/29cOE). Logistika, animazioak, bazkariak, ostatua, komunikazioa, etab. Laguntza oro ongi etorria da!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).