Aberri Egunak

Aberri Eguna 1963 Itsasun (Argazkia: « Le mouvement Enbata, à la source de l’abertzalisme du Nord » Elkar-en argitaratu liburutik)

Aberria, aita-amen herria, hots patria edo matria: hitz berri hau Sabino Arana Goiri bizkaitarrak asmatu zuen XIX. mende bukaeran. Haatik Aberri Eguna, euskaldunen jai nazionala, berantago etorri zen: lehena 1932an Bilbon antolatu zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak, Espainiako II. Errepublikaren hasieran, Primo de Ribera jeneralaren diktadura bukatzean askatasun garai bat etorri baitzen. Gaitzeko arrakasta erdietsi zuen, eta ondoko hirur urteetan errepikatu zuen EAJ alderdiak: 1933an Donostian, 1934an Gasteizen, 1935ean Iruñean. Baina 1936an ez zen egin, giro politikoa zinez minbera baitzen errepublikaren alde bezain aurka.
Aberri Eguna pazkoz ospatzen da, pizkundearen eguna delakoz. Gure aitzinekoak arruntean kristau suharrak ziren, beraz egun hori araberan hautatu zuten, Aberria ere Kristo bezala piztuko zelakoan, eta ondokoek atxiki dugu, batzuek jakinean, besteek ez jakinean. 1937an ez zen ospatu gerlagatik, eta gero Francok debekatu zuen. Baina 1960ko hamarkada hastean, Iparraldeko batzuek lekukoa lurretik hartu genuen.
1962ko pazko astelehenean Enbata kazetakoek Aberri Egun pribatu bat antolatu genuen Itsasun, horko apez erretorak ireki zizkigun barne batzuetan. Goizean zinegelan hiru mintzaldi egin genituen: hizlariak Ximun Haran, Jakes Abeberry eta ni. Urtea barne Iparraldean mugimendu abertzale baten eraikitzea deliberatu zen. Ondoren bazkariak parrokiako pilota plaza estalian 120 bat lagun bildu gintuen, parte bat 36-39an Hegoaldetik ihes etorriek betetzen zutela. Telesforo Monzonek hitzaldi sutsu batez berotu gintuen.
Ondoko urtean beraz, 1963ko apirilaren 13 an, Itsasuko lehen Aberri Egun ofiziala. Enbata mugimendu politikoari hasiera eman zion, eta nagusiki Ageri famatua zabaldu, euskaldunen naziotasuna, eskubideak eta xedeak aldarrikatuz.
Geroztik menhir/iruñarri batean zizelkarazi dugu, eta hor dago denen bistan, euskaraz.
Etsenplu eder horren ondotik, EAJ alderdiak 1964an pazko igandez Gernikan antolatu zuen, eta euripean jende oste gaitza bildu. Gero urtero errepikatuko du, baina gobernu frankistak gero eta gogorkiago debekatuko dio, baita zigortuko, azkenean ezinezkoa eginez.
1978an liberalizazioa lagun, Hegoaldeko lau hiriburuetan alimaleko jende osteak karrikan ibiliko dira, PSOEko kideak barne. Ondotik alderdi abertzale bakoitzak bere aldetik ospatuko du. Ezker abertzaleak usu Iruñean eginen du, euskaldunen hiriburu historikoa delakoz.
Dena dela, Aberri Eguna alderdi eguna bilakatu dela dio abertzale askok, baina buruzagiei bost axola! Iparraldean Enbatak pazko asteleheneko jaia fidelki antolatuko du 1968 urteraino. 1964koan Euskal Herri osoko ekonomiaren garapena Bilboko poloaren inguruan aitzinikusten du. 1968koan Agosti Xaho goraipatzen du, kazetan dosier lodi bat eskainiz, euskal aberriaren oinarriak finkatu zituelako, araberako euskal politikari bideak irekiz, Arturo Campionek eta Sabino Arana Goirik baino lehen. Haatik 1968ko uda hastean erabaki zuen epe baterako hibernazioan sartzea, gazteria urrundu baitzitzaion maiatzeko mugimenduen eraginez, baita ETA erakunde armatuaren fama deigarriagatik. Beraz ondoko bi urteetan Aberri Eguna ez zuen finki bulkatu. 1969an bi agerraldi xumetara mugatu zen: bata Lextarreko Kurutxe Xuriaren inguruan egin zen Matalazen omenez, hor hil baitzuten; bestea Donibane Lohizuneko hilerrian, Agirre Lehendakari zenaren hilobi aurrean. 1970koa sinbolikoa izan zen Baionako katedralean, Hegoaldetiko aterpetuen aldeko lehen gose grebaren baitan. Enbata larrazkenean atzarriko da Burgosko auziaren kariara.

Aberri Eguna 1971 Donibane Lohizunen (Argazkia: Daniel VELEZ)

Aberri Eguna lehentze pazko igandez eta eremu publikoan antolatuko du 1971 urtean Donibane Lohizunen. Prefetak eta merak debekatuko diote. Halere jendetza polita bilduko da, pataska batzuk piztuko ditu poliziak, eta ondotik aitzindariek zigorrak jasanen dituzte. Baina oro har, eguna hein bat ongi bete dugu.

Aberri Eguna 1971 Donibane Lohizunen (Argazkia: Daniel VELEZ)

1972an berdintsu Maule-Lextarren. Haatik auzapezak prefetaren debekua ez du lauzkatu.

Aberri Eguna 1972 Maulen (Argazkia: Daniel VELEZ)

Enbatako arduradunek prefetarekin hautsi-mautsi bat onartu behar ukan dugu, karrika ibilaldia eliza ingurura mugatuz. Pataska batzuk berriz, oraikoan Enbatakoak ez diren gazte batzuen eta jendarma mobilen artean: abertzale berri horiek gure zuhurtzia ez dute onartu. Baina biharamunean, gu gara Baionako komisaldegira deituak. Mutu egoitea erabaki dugu elkarrekin, eta ondorioz auzirik ezin eginez geratuko da prefeta. Alderantziz auzia guk diogu eginen, eta irabaziko ere, funtsik gabeko debekua hartu duelakoz. Haatik abertzale uhin berri baten sorrera kontutan hartu beharko dugu aurrerantzean.

Aberri Eguna 1973 Donibane Garazin (Argazkia: Daniel VELEZ)

Ondorioz 1973an Donibane Garazin bi berrikuntza gertatuko dira : bata lehentze antolatzailea ez dela Enbata soilik, baina batzorde zabalago bat indar berriei ireki dieguna; bestea azkenean Aberri Eguna karrikan libreki ospatuko dugula. Denborarekin, Hegoaldean bezala, toki ezberdinetan bilduko dira indar politikoak. Haatik elkarrekin Itsasun ospatuko ditugu 1963ko Aberri Egun fundatzailearen 30.,40. eta 50. urteburuak 1993, 2003 eta 2013an. 60.a ere aurten elkartasunean eroanen dugu, hameka eta esku, zorioneko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).