Abertzale izatea zer den ?

Bea Sallaberri-ren gogoetak.

Eskapa naiteke beste batek zioena aipatuz : « Abertzaleak gara, ‘aberria ala hil’ galdetzen digutenen aberria hautatzen dugulako beti ». Alta, jarri gaia seriosa zaidanez, ariketa egiten entseatuko naiz : potoloa zait politikan ez bainiz jarraikia, hortik nihaurrenaz ere gogoetatzeko parada da bide batez.

Hurbilpen sistemikoan, abertzalea, nonahikoa, nazionalista da, nazio bati atxikia eta defendatzen duena. Nazioa bera, hiru elementuk definitzen dute: lurraldeak, hizkuntza/kulturak eta jendeak. Horiek hola, edozein eta edozerren kontra egin baino lehen, abertzalea da lurralde baten eta jendearen alde ari dena, horko kulturari fidela. Elementu banagaitzak dira hiruak. Iparraldeaz hitz egitean, de facto, Euskal Herriaz ari gara eta mailan horretan garatzeari pentsatzen. Gurean badakigu hizkuntza dela bereizten eta gure artean lotzen gaituen elementu identitario indartsuena. Herria euskararekin pentsatu beharko da, euskaldun izanik edo ez, Arzalluz-ek aski ontsa azaldua digu azken asteetan. Jendeari doakionez berdintsu, gure proiektuak gure jendeari eta errealitateari egokiturik garatu behar ditugu, jende horren interesetan, berdintasuna bultzatuz, erran dezagun, herri ukatu batekoak izanik, xumearen alde beti.

BeaSallaberri

Gero bada proeiktu abertzalearen garatze bidean eman diren estrategia desberdinen kontua. Maiz biziki desberdinak. Batzuk euskara bigarren mailan uzten dute, garapen ekonomikoari inportantzia emanez edo ezagupen instituzionala garrantzitsuena dela konbentziturik, beste batzuek independentzia eta euskal Estatuarena dela aterabide onargarri bakarra, beste batzuek oraino dena salbatu beharko dela edo deus, batzuk politikan ez dela denborarik galdu behar eta gauzak ‘egin’ behar direla,… Estrategi guzi horiek, nahi ala ez, bakoitzak ekarriz berea, Historiaren parte dira. Aitortu behar da, azken urteetako bilakaera, estrategia horiei zor zaiela, horiek baitituzte Euskal Herriaren aldeko ideiak sozialisatu eta gizarteko hainbat eragilek berenganatzea ahalbidetu. Arrangura bat baldin badut, hau da : estrategia horien deklinatze eta biderkatzean, ez ote garen galduko ? Ez ote gaituen barnetik aldatu nahi dugun sistema honek jadanik irentsiak ? Ez dugunez elementu bakar batzuei inportantzia emanez anitz galduko?

Sentsibilitate politikoei doakienez ere bada zer erran.

Hasteko, aldarrikapen abertzaleak sozialisatzearekin, hasieran aldekoak ez ziren tendentzia batzuetaraino heldu dira; paralelloan abertzale batzuek egitura politiko frantsesak integratu dituzte ere. Horren adibide garbia da azken asteetan lurralde kolektibitate baten aldeko mugimenduaren mahaiko kideen aniztasuna. Gaurko egunean abertzale gisa autodefinitzen direnen koloreak anitzak dira : ezkertiarrak, anarkistak, erdi zentristak, UMPkoak berdin, ideia abertzale batzuk  berenganaturik dira. Pertsonalki, nahasgarria eta sinesgaitza zait, bi nagusi nekez zerbitza daitezkeelakoan.

Bestalde, haratago, nekeagoa zait oraino alderdi abertzale bati « ezker »-rekoa delako kalifikatzailea gehitu beharra : alderdi edo pertsona abertzale baten ideologiak ezkertiarra behar luke, logikoki. Abertzalea populu minorisatu batekoa bada, hemengo eremuak, kultura eta jendeak defendatzen baditu, ezkerrekoa behar du eta minorisatuaren interesetan aritu behar du, bai Euskal Herrian, bai hemendik kanpoko edozein problematikan hitz edo esku hartzean. Sozialki, ekonomikoki, politikoki, lekuko jendearen alde bagara, xumeen aldekoak, nekez defenda dezakegu jende hori gure diskurtsoak eta eginak ez badira ezkerrekoak, gure ikuspegia iraunkorki lekukoaren garapenarena behar baita, sostenigarria eta solidarioa.  Ezin da ahantzi herri honi kaltegarrienak liberalismo eta kolonialismoa direla betidanik.

Gero konkretuki, abertzale izatea egun guzietakoa da, eleetatik aparte, norekin ari zaren, zein helbururekin, nolako desmartxan, zer egiten duzun, zer kontsumitzen eta abar… Dudarik gabe, zailena  pentsatua eta egina bat etortzean izanen da, hautu eta ogibideak euskararen aldeko mugimenduetan naukate, ene praktikek erran ditudan guziekin bat egin dezaten ahalegintzen naiz,  bururaino eramaten eta koerenteki jokatzen: kultura, kontsumo, jokamolde, engaiamendu… -en aldetik eta hor da konplikatzen afera.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).