Aldakortasunean orekatzaile

Formation  - La chambre d’agriculture alternative - 21-01-2020-DonibaneGarazi1

Manu Robles-Arangiz Fundazioak, Mixel Berhocoirigoin estratega paregabea eta lehen mailako ekintzailearekin egin hainbat formakuntza saioren transkripzioak lagun, “Aldakortasunean orekatzaile / Sur la ligne de crête” liburuxka argitaratzen du. Mixel konbentzitua zen jendartearen eraldaketarako edozein proiektu kolektibotan formakuntza eta transmisioak izan behar luketen ezinbesteko lekuaz. Gogoeta sail honen bidez, aintzin jasta gisa, “formakuntza eta transmisio tresna” izaiteko xede duen liburuxkaren “Sindikatu lana” atala aurkezten dizuegu. Estrategiatik formara, jendarte eredutik militantzia eredura, sistema aldatzeko hainbat giltza elementu ezagutzeko parada.

Aldakortasunea

SINDIKATU LANA

Utopia eta pragmatismoa uztartu estrategian

Pentsatzen dut sindikatu lan hori, orain arte bizi izan dugun bezala, beti orekan dela. Etengabe bi mailatan egon behar da. Zerumuga bati, utopia bati, proiektu politiko bati, dinamika bati, norabide bati, iparrorratz bati eutsi behar zaie. Eta biziki pragmatikoa izan behar da, gizarte laguntzailea. Politikoki, neholako balio politikorik ez duten gauzak egin behar dira.

Biak egin behar dira, sozial laguntza bakarrik egiten baldin bada, kide anitz hurbilaraziko ditugu baina ez du neholako ondorio politikorik. Eta zerumugan bakarrik baldin bagira, deskonektatuak gira. Oreka hau ez da beraz bortxaz agerikoa baina guk hautu hori egin dugu. Ez du baitezpada jende guziak hautu bera egin. Ezagutzen ditut beste sindikatu egitura batzuk, laguntza soziala beharrezkotzat jotzen ez dutenak. Haien hautua da.

Hotza eta beroa aldizkatu forman

Bi mailatan egon behar da ere formari dagokionez, estrategiari dagokionez bezain bat. Geldi-geldia gauzak azaltzen arituz, pedagogia eginez, 36 000 aldiz gauza berdina errepikatuz. Eta ere ekintza eginez, ekintza zuzena. Hotza eta beroa aldizkatu behar dira, baina momentu onean. Biak egin behar dira. Hor ere, bat besterik ez badugu egiten, zerbait huts egiten dugu.

Hori ere oreka da. Ez da ikasgairik: ez a) ttipirik eta hori hiru hilabetez egin eta ondotik, b) ekintza bat burutu. Sentitzen dugun gisara da, gauzak ikusteko moldearen arabera, aztertzeko moldearen arabera. Zenbait aldiz, ondoan pasatzen gira, gauza batzuk huts egiten ditugu, beste aldi batzuetan, kausitzen dugu. Uste dut bi elementu hauek badaudela.

Bereziki progresista ez den munduan, borroka antiproduktibista

Sindikatu lanaren berezitasuna, laborantza mailan da, eta horrek zaila bilakatzen badu ere indar bat osatzen baitu aldi berean, beti beste gisara pentsatzen duten jendearekin gabiltzala erran nahi baitu. Laborari mundua ez da bereziki progresistatzat hartua, nahiz eta egintzetan, haien burua horrela aldarrikatzen duten beste batzuk baino askoz progresistagoa izan. Ez gira beti ideia progresistak azaltzen aritzen, gure borrokak, borroka antiproduktibistak baitira, banaketa borrokak, korporatismoen aurkakoak, etab.

Iparrorratz hau ez da neutroa politikoki. Horregatik etengabe pedagodia erabili behar da arrunt kontrakoa naturalki pentsatzen dutenekin! Populista eta demagogoa den alderantzizko lana burutzen dugu. Zaila da, gehien bat masako sindikatu bat, pixka bat, izateko nahikaria dugularik. Ez da batere erraza populismoaren eta demagogiaren aurkako masako sindikatu bat izatea! Baina, aldi berean indarra eta zailtasuna da, eta gure berezitasuna da.

“Iraultzaile tristea, iraultzaile herresta

Azaltzen entseatu naizen sindikatu lanari dagokionez, pozez, frustrazioez galderak egiten zizkidaten. Nik uste dut pozak eta frustrazioak momentu biziki zehatzak direla. Gehienetan ez da ez bata ez bestea. Lana da eta halako batean, emaitza da etsigarria ala ez. Baina nekezia handi horretan garrantzitsuena lagunarteko giroa da. Ahal den neurrian, beti beharrezkoa da lagunarteko giroa biziarazteko baliabideak sortzea. Erabakigarria da.

Bernard Lambert-ek zioen: “iraultzaile tristea, iraultzaile herresta da”. Zinez arrazoin du. Hau garrantzitsua da horri esker segitzen ahal baita. Plazer pixka bat hartu behar da aukera eskaintzen baitu. Hau garrantzitsua da atseginaren heinean ordainduak baldin bagira, emaitzen bitartez bakarrik, ez gira beti ongi pagatuak. Gauzaz ordainarazi behar dugu ere gure burua.

Eraginkortasuna, aldarrikapena lortuz edo ideia aitzinaraziz

Elementu positibo ugari daude hala eta guziz ere. Nola neurtzen dugu egin dugunaren eraginkortasuna? Zaila! Emaitzaren arabera neurtzen dugu beti. Baina emaitza, finkatu genituen helburuen arabera neurtzen dugu. Badira bi motako helburu. Aldarrikapenari lotua den helburua, orduan hor, sinple da, nahi genuena erdietsi dugu ala ez, erdia edo osoki… Aldarrikapenaren betetze tasaren araberakoa da kausitzea. Batzuetan ona da, batzuetan txarra. Eta badira aldarrikapen garbirik gabeko helburuak, eta politikoak diren beste batzuk ere: ideia bat aitzinaraztearena. Aldarrikapenak ideia bat aitzinarazteko oihartzun kaxak baitira batzuetan. Aldarrikapen bat garatzen ahal dugu jakinez ez dugula lortuko, baina ideia bat aitzinarazteko.

Garapen logika zalantzan ezarri

Orduan hau guzia azkenean sistema elikatzea dea? Honen aurka ote doa eta sistemak ongi digeritu du? Ez dakit baina uste dut biak izaten ahal direla. Sindikatu lan batek sistema elika dezake, baina badira aitzinetik biziki erradikalak diruditen ekintzak, sistema elikatzen ahal dutenak ere!

Sistemak borrokak digeritzen dituelarik eta hauetaz elikatzen delarik – borrokak erradikala iruditzen badu ere – sistemari onura dakarkio. Sistema laguntzea ez da bortxaz halako borroka mota bati lotua, uste dut iparrorratzaren norabideari lotua dela gehien bat. Iduritzen zait aldarrikapen kategorialak, korporatistak edo soldata portzentaiaren arlokoak baldin badira, sistemak digeritzen ahal dituela. Aldiz, eta hor da gure sindikatu ildoaren berezitasuna, korporatismoaren aurkakoak, produktibismoaren aurkakoak girelarik, zenbait garapen logika zalantzan ezartzen ditugularik, banaketaren aldekoak baldin bagira, ekoizteko eskubidearen partekatzeko, etab… aitzinetik, definizioz, jendeak lehertzen dituen ekonomia produktibista, intentsiboaren aurka doa. Beraz, haren kontra doan orok ez luke, logikoki, sistema azkartu behar. Pentsatzen dut lortzen ahal dugula ez zerbitzatzea edo haren zerbitzuko ibiltzen saihesteko ahalegin guziak egiten ahal ditugula. Borroken izaera da, eta horretaz arrunt jabetua naiz.

Sistema intentsiboaren izaera eta prozesua eztabaidan ezarri

(…) Gaur, jakin badakigu sistemaren eragin kaltegarrien aurkako ihardukimendu forma batzuk haren probetxuko errekuperatzeko gai dela  sistema, onartuagoa izateko eta bere bidetik segitzeko. Sistema intentsiboaren aurkakotasunak ez du honen eraginak eztabaidan ezartzera mugatu behar, honen izaera, honen prozesua eztabaidan ezarri behar dira! Bere eragin kaltegarriak zuzentzen ahal ditu sistemak, ez bere izarea. Borroka forma eta honetatik etorri eztabaidan jartzearen araberakoa da dena beraz.

Liburuxkaren PDF bertsioa beherean:

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).