Baionan, urriaren 6an, igandearekin, Klimaren aldeko herritar mobilizazioa iraganen da, 2009ko Kopenhageko goi-bileratik hona Europan parekorik ez duena.
Milatik gora lagun lanean aldaketa klimatikoaren alternatiben herria instalatu eta animatzeko; hain zuzen irailaren 27an IPCCren 5. Txostena plazaratuko da (agintarientzako I. atalaren laburpena) :
-100 hizlari, besteak beste ospe handiko hainbat (Christophe Aguiton, Iñaki Antigüedad, Geneviève Azam, Joseba Azkarraga, José Bové, Eva Joly, Hervé Kempf, Pierre Larrouturou, Christophe Cassou CERFACSeko klimatologoa, Espainiako Greenpeaceko zuzendari ohia den Juan Lopez de Uralde, zeina Kopenhageko goi-bileran espetxeratu egin baitzuten, Amaia Muñoa, Paul Nicholson, Thierry Salomon NégaWatt erakundeko presidentea, Patrick Viveret filosofoa, etab.).
-200 artista
-200 erakusle
-500 bolondres
Alternatibarako deialdia egin dute 80 erakunde eta sarek, besteak beste honakoek: Amis de la Terre-France eta Espainiako Amigos de la Tierra, ATTAC-France, Bizi, Collectif Roosevelt, Confédération Paysanne, EHLG, ELA, Enercoop, Fondation Danielle Mitterrand-France Libertés, Fondation Nicolas Hulot, Greenpeace, Greenpeace-France, LAB, REAS Euskadi, REAS Nafarroa, Sortir du Nucléaire sarea, Slow Food France, Surfrider Foundation Europe, Union Syndicale Solidaires, etab.
Milaka lagun etortzea espero dugu, Frantzia osotik eta Europako hainbat tokitatik.
Ekitaldi oso bisuala izango da: Baionako hirigunea oinezkoentzako eremu bihurtuko da; kale eta plaza bakoitza erakusketa-areto bilakatuko da, baita hamabost esparrutan egun dauden alternatiba sozial eta ekologikoak azaltzeko erakusleiho ere (nekazaritza eta elikadura, eko-etxebizitza, garraioa, kontsumo eta finantza arduratsuak, energia, udal eta lurralde mailako alternatibak…). Arteak eta kaleko antzerkia, otordu herrikoiak, nekazarien merkatua, bizikleten merkatua, trukerako gunea, etab. Betiere moneta lokala erabiliko delarik.
1.000 metro koadroko karpa handi batean izango da klimari buruzko gune bat.
Omenaldi handia egingo zaio Stéphane Hessel-i, hots, Alternatiba proiektua babestu zuen gizonari; bere emaztea eta hainbat senide ere bertan izango dira; hitzaldiek erronka klimatikoari aurre egitera deituko dute. Une artistiko indartsuak ere izango dira, milaka lagunen aurrean. les Motivés taldeak (Zebdako musikari eta kantariak + gonbidatuak) eta Willis Drummondek kontzertu berezia emango dute; beste gonbidatu batzuren artean Fermin Muguruza, Fernando Sapo eta Gorka Urbizu izango dira.
Alternatibarekin berriro abiarazi nahi dugu klimaren inguruko herritar mobilizazioa, laster COP21 garrantzitsua izango baita (Nazio Batuen goi-bilera aldaketa klimatikoari buruz), Parisen 2015 amaieran.
Beherean euskarazko hitzaldiak aurkituko dituzu, eta hemen klikatuz Alternatiba!ko programa orokorra (www.bizimugi.eu/eu/alternatiba-baiona-50-hitzalditik-goiti) :
Euskarazko hitzaldien egitaraua:
10:30-11:00 Eusko-a, tokiko moneta, jada 400 zerbitzu emaile, 2000 erabiltzaile, zertako eta nola?
Gunea: Pontrique karrika (euria balitz, Elkartetxea, Pannecau karrikan)
Esparrua: Finantza arduratsua
Xebax Christy eta Mendi Esteban (Euskal Moneta – Eusko, Euskal Herriko tokiko moneta elkartearen gidaritza batzordeko kideak)
10:30-10:45 Otxandio, trantsizioan den herri baten aurkezpena
Gunea: Unibertsitateko gela batean
Esparrua: Herri eta lurralde mailako alternatibak
Lekukotasunak euskaraz : Santi Uribe Laka, Otxandio, Bizkaiako 1300 biztanleko herriko auzapeza, energia berriztagarrien garapenaz, eta Pello Otxandiano Campo Otxandioko hautetsiarekin, hirigintza iraunkorraz.
11:00-11:15 Eko-antolaketa
Gunea: Unibertsitateko gela batean
Esparrua: Herri eta lurralde mailako alternatibak
Jakoba Errekondo-ren lekukotasuna
(Paisaia antolatzailea, « Zerain Dezagun Fundazioa »-ko zuzendaria, Zeraineko ondarea eta ingurumena aintzat hartzen duen herri proiektuaren aktibatzailea. Proiektu horrek lehentasuna laborantzari (hots lehen sektoreari) emaiten dio, lur zehatz batzuren jabetasuna pribatutik publikora pasaraztea lortu du, laborari eta artzain gazteen laguntzari lehentasuna emanez.)
11:30-12:45 : Laborariek planeta hozten ahal dute
Gunea: IUTko anfiteatro haundia
Osoko hitzaldia
Laborantza herrikoi eta iraunkorraz, laborantzaren bertokiratzeaz eta laborantza lurren babesteaz aldaketa klimatikoa borrokatu.
Enbata aldizkariko Michel Bidegain-ek animatuko duen hitzaldia, ondoko hizlariekin:
Michel Berhocoirigoin (Confédération Paysanne-eko Idazkari Orokor ohia eta Euskal Herriko Laborantza Ganbara – EHLG-ko Lehendakaria)
Paul Nicholson (Via Campesina-ren sortzaileetariko bat, EHNE Bizkaiakoa)
11:30-11:45 Etxalde, elikadura subiranotasunari buruz
Gunea: Etxalde-ekoizpen merkatuko agertokian
Esparrua: Laborantza eta elikadura
EHNE-Bizkaiako batzorde eragileko Iñaki Vigiola-ren lekukotasuna.
11:30-12:00 Zero Zabor sistemaren aurkezpena
Gunea: Unibertsitateko gela
Esparrua: Herri eta lurralde mailako alternatibak
Lekukotasuna: Zero Zabor sistemaren aurkezpena.
14:00-14:15 Argitu eta berotu, %100 berriztagarriekin, posible da
Gunea: Energia ?
Esparrua: Energia
GoiEner-eko Joanes Maiza-ren eta Energia Gara-ko batzorde kide den Zuhaitz Areitio-rena (Zuhaitz, ingeniaria da, 6 urtez munduan barrena haize errotak muntatzen ibilia).
14:30-15:30 Español Estatuan eta Hego Euskal Herrian, krisi ekonomikoa: zer alternatiba sozial eta ekologikoa?
Gunea: Elkar-eko erakusketa gela
Esparrua: Ekonomia jasangarria, lana eta aberastasunen partekatzea
Hitzaldia
15:30-15:45 : Bularra eman, hau bai naturala !
Leche League-arekin mahai ingurua
Gunea: Ingurumenari buruz hezkuntza eta haurren gunean (frantsesez eta euskaraz)
15:30-17:00 Euskal Herriaren desafioak birmoldaketa ekologikoa, elikadura subiranotasuna eta trantsizio energetikoaren aurrean
Gunea: IUTko anfiteatro haundia
Osoko hitzaldia
Argia-ko Pello Zubiria-k aurkeztuko eta animatuko duen Mahai Ingurua
Iñaki Antiguedad, Euskal Herriko Unibertsitateko Geologoa
Joseba Azkarraga, Soziologoa, Arrasateko Unibertsitateko Lanki ikerketa kooperatibo institutuan ikertzailea
Amaia Muñoa, ELA sindikatuko Idazkari Nagusi Ordea. ELA sindikatuak argitaratu du “Hego Euskal Herriaren birmoldaketa ekologiko eta ekonomikoa, eta, horren ondorioak enplegu desagertze eta sortze mailan”.