Ametzondo shopping-era egina dut nere itzulia.
Egun guziz pasatzen bainintzen, susmo txarrak nituen jadanik.
Baztimendu “asto pitoak” (nere auzoak kalifikatu duen bezala) noiztenka maite ditut, egia badirela ederrak. Ametzondo ez nuen sobera maite, bidetik bederen iduritzen zait alimaleko kubo bat pausatua izan dela, autopista batzuen bidegurutzearen ondoan, xarma gutti beraz. Entzuna nuen ezagutua den enpresa suediarrak indar pollit bat eginen zuela, euskararen mailan partikulazki.
Ikurriña bat kanpoan… ez ! Haurren xokoan animatzaile euskaldun bat (alta, asteburuetan, euskaldun andana bat bada) ? Hor ere, nahigabe handi bat hor baitzen langileak zailtasunak ukan baititu euskal izen bat ahozkatzeko ere…
Paso pareta urdinak dituen enpresarentzat.
Espero nuen Ametzondo shopping-aren idekitzearekin, sorpresa onak izanen zirela. Ez baita kritikatzen ezagutu gabe, ausartu naiz kuboaren barnean sartzea beraz.
Eta hor, hatsa tapatu zait, ez beldur bat bainan bai hertsaldi bat.
Iduritzen bazait Ametzondo dela garai batez egin den erraldoitasunaren sinboloa edo zenita.
Uste ukan dut lehen aldian (eta bai bi aldiz egin dut ametsgaixtoa) ez zela nehor barnean edo bederen jende gutti ausartu zela ni bezala sartzea.
Bainan adituek erran dautate jendea bazela… Analisi labur baten ondotik, ohartu naiz baztimendu horrek labur biltzen dituela garapen iraunkorrak edo gure Ama lurraren etorkizunak behar ez dituen elementu guziak.
Ezin izan dut kalkulatu zonbat metro karratu eraikia izan den (beraz hainbeste betoin, plastre, plastika, mami kimikoak eta beste) pertsonaka. Horrez gain, egunaz eta gauaz piztuak egoten diren ehunka edo milaka argiek ere oreka energikoa zalantzan ematen dute dudarik gabe.
Ametzondo beraz edo amets on bat beherapenak edo kontsumitzaile amorratuentzat, bainan amets txarra inguramenarentzat, toki horrek ikimiliklik irensten baititu energia, lekua eta azken finean gure burumuinak!