«Arbolaren egia»

Harold Good, IRAren armagabetzean parte hartu zuen apaiz protestantea "Arbolaren Egia"ren estreinan.
Harold Good, IRAren armagabetzean parte hartu zuen apaiz protestantea « Arbolaren Egia »ren estreinan.

Apirilaren 8an, Koldobika Jauregiren « Arbolaren egia » eskulturaren estreinaren kari egin hitz hartzearen transkripzioa.

Duela urte bat egunez egun, iragan zen armagabetzea, egun historikoa bakearen bidean. Armagabetze horrek paisaia aldatu du. Obra hau, aldaketa horren sinboloa da.Obra hau hixtoriaren sentsuan kokatzen da: Aiete, Luhuso, 2017-ko apirilaren 8-aren ondotik.

Lehen lehenik, nahi dut hemen ohoratu Mixel Bergouignan-en memoria, bide lagun genuena Luhuson eta iazko apirilaren 8-an. Egoera blokatu bat gainditzeko hartu inplikazioeri lotua geldituko da bere izena betirako.

Luhuso eta armagabetzearen ondoren, zerbait desblokeatu da. Lan espazio bat ireki da justizia ministeritzarekin. Eta, «konfiantza» hitza erabiltzen ahal dugu harreman hori kalifikatzeko.

Lehen emaitzak hor dira bainan urrunago joan behar da, eta nahikaria hor da urrunago joaiteko. Bizi izan dugun aste buru hau intensitate haundiko momentoa izan da.

Ostiraleko foroa bitimeri dedikatua zen, eta larunbatekoa presoeri.

Bainan, bitimetaz mintzatu garelarik, mintzatu gara ere presoetaz. Eta presoetaz mintzatu garelarik, mintzatu gara ere bitimetaz: Bitimetaz mintzatzea ez baita presoen ahanztea. Eta presoetaz mintzatzea ez baita bitimen ahanztea! Bitimen hurbil hurbileko pertsonek erran daukute ostiralean ez zutela nahi beren sufrimendua instrumentalizatua izan zadin batzuen edo besteen aldetik. Ez dutela baliatuak izan nahi tensioak elikatzeko, gorrotoa eta mendekua garatzeko, urratsak ezinezkoak bihurtuz.

Bitima guzieri zor diegu Egia, Errekonozimentua,Erreparazioa.

Presoei dagokienez, errana izan da bakea posible bihurtuko duten gakoetarik bat direla, eta behar zaiela aukera eman bake prozesuan parte hartzeko. Salbuespen neurri guziak kendu behar dira, eta legedia aldatu, bake prozesuari egokituz: hola gertatzen da bake prozesu guztietan!

Gaur estrenatzen dugun obra, transizioaren sinboloa da: Hainbeste sufrimendu, alde guzietan, ekarri duen iraganetik, gorroto eta bortizkeriarik gabeko etorkizun batera eramanen gaituen transizioa.

Arma bat lurrean sartua eta biziaren arbola bilakatzen: ba ote da hau baino sinbolo ederragorik? Zorte bera desiratzen diegu mundu hontako arma guztieri! Zorte bera desiratzen diegu bakearentzat hoin hirriskugarri diren tensio estrategi guzieri…

Obra hau deitzen da “Arbolaren egia”. Ez da deitzen “Egiaren arbola”, ez baita, foroetan errepikatua izan den bezala, egia BAT, ez baita errelato BAT, ez baita memoria BAT. Guri da, memoria guztiak  elkarrekin bizitzen ahalko diren memoria kolektiboa eraikitzea. Gu deneri dagokio, ezerrez ahantzi gabe, eraikitzea ondoko belaunaldieri transmititu nahi diegun Euskal Herria!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).