Aukerak eta mehatxuak

"Baina egoera harrigarri horrek sortzen dituen mehatxuak ez dira tipiagoak. Naomi Kleinek bere liburu famatuan ongi dokumentatu zuen bezala, “txoke estrategia” aplikatzeko baldintza guztiak beteak dira krisia honen karietara."
« Baina egoera harrigarri horrek sortzen dituen mehatxuak ez dira tipiagoak. Naomi Kleinek bere liburu famatuan ongi dokumentatu zuen bezala, “txoke estrategia” aplikatzeko baldintza guztiak beteak dira krisia honen karietara. »

Martxoaren 31ko artikulua.

Terra incognita batean ibilki gara. Egoeraren larria egunez egun deskubritu eta barneratzen dugu, bakoitzak bizi dugun egoera pertsonalaren eskalarekin neurtuz: gure ezagunen artean diren eriak, gure osasuna eta bizi baldintzak segurtatzeko lanean ari direnak, besteen konfinamendu baldintzak, Europako beste erresumetako hildakoak, osasungintza sistema sendorik gabeko herrialdeetako etorkizun hurbila…

Eguneroko «normalitatea» hautsiz gero, gure biziak, munduak berak «zentzua» galdu du. Edo hobeki erran, ordu arte zuen zentzua krisian sartu da. Bat batean munduko egoera sakon inarrosia izan da maila ekonomiko, sozial, politikoa bai eta geopolitikoan ere. Alde subertsiboa du egoerak, agerian uzten baititu “naturalak” edota isilaraziak ziren hainbat injustizia, desigualtasun lotsagarri eta menpekotasun harremanak. Ondorioz, kontzientzia hartze bortitza eta masiboa gertatzen ari da, historian zehar aspaldidanik ez ikusia. «Gure biziek beren etekinek baino gehiago balio dute» dion lelo famatua milioika jenderen barneko sentipena bilakatzen ari da. Ekonomia numerikoa, kapitalismo kognitiboa eta beste hainbat teorizazio edota diskurtso ideologikotik at, errealitate gordina agerian da. Langile xumeak, ikusezinak, prekarietatean, askotan emazteak, dira nagusiki gure ekonomia ibilarazten dutenak. «Enplegu baliagarrienak ez dira hobekien ordainduak eta ezagutuak…» aitortzen du frantses irrati bateko animatzaileak, ordu arte egunero defenditzen zuen ideologia urratuz. Zerbitzu publikoen eta bereziki osasungintzaren garrantzia gordinki ageri da eta egi borobil hori lotsarik gabe aitortzen ikusten ditugu azken hamarkadetan zerbitzu horiek sistematikoki ahuldu, murriztu, ito eta pribatizatu dituztenak berak. Kapitalismo neoliberalaren dogma eta errezeta gehienei teoria kritiko eta herri mobilizazioek baino kolpe gogorragoa eman die birus horrek. Naturaren partetik sapiens espeziarentzat umiltasun ikasgaia ote?

Baina egoera harrigarri horrek sortzen dituen mehatxuak ez dira tipiagoak. Naomi Kleinek bere liburu famatuan ongi dokumentatu zuen bezala, “txoke estrategia” aplikatzeko baldintza guztiak beteak dira krisia honen karietara. Hots lehengo “normaltasunera” itzultzeko ezintasuna estakuru, eredu neoliberala sakondu, urgentzia eta jendearen beldurra baliatuz edota hainbat Estatuko erantzun ahulak aitzakiatzat hartuz. Gure gobernatzaileei entzuten dizkiegun diskurtsoetatik ezin da ondorioztatu sozial-demokratak bilakatu direnik eta are guttiago antikapitalistak! Munduko klase dominante eta boteretsu guztiak alerta gorrian dira eta argumentu, diskurtso eta neurriak prestatzen ari dira, beren interesak zaindu eta aldaketa sakonak saihesteko. Jendearen kulpabilizazio diskurtsoa dugu lehen adibide adierazgarria. Frantses buruzagien akatsak gordetzeko eta sortutako polemikak estaltzeko, jendearen axolagabekeriari leporatu diote birusaren hedapena. Duela zonbait urte, zor publikoa murriztu eta austeritate politika inposatzeko “gure haur bakoitzari milaka euro zor ezin diogu utzi” errepika entzun genuen bezala. Halaber, larrialdi egoera dela eta, indarrean jarri diren ez ohiko podereek lanjer handia suposatzen dute geroari begira. Atentatu islamisten ondoren salbuespen egoeraren neurriak zuzenbide arruntean sartu ziren bezala, pentsa daiteke azken urteetako autoritarismoaren joera indarturik aterako dela episodio honetatik. Arlo politikoan gaur egun ezin erran sinesgarritasuna galdu zuen frantses presidente eta gobernua, gerlako jeneralaren koztuma jantzirik, ez ote diren indar berriturik aterako. Edota eskuin muturreko tendentziak ez ote diren azkartuak izanen Frantzian eta Europa osoan, krisiek pertsona nahiz jendarteen hoberena bezainbat okerrena azalarazten dutelako legea segituz.

Hots erne egon eta gure burua prestatu beharko dugu ideologikoki eta politikoki. Konfinamenduko ondoko egunak eta hilabeteak gozagarriak izaten ahal dira alde humanotik baina oroz gainetik borroka egunak izanen dira. Aste luzeak etxean kukuturik egon ondoren, mobilizaturik eta karriketan pasa beharko ditugu ondorengoak. Oraindanik azken hilabeteetan han hemenka sortu ziren borroka asanbladak ber aktibatu beharko dira, elkarrekin gogoetatzeko, aldarrikapen eta urgentziako errebindikazioak definitu eta indar kolektiboak antolatzeko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).