Autoa, ez da bide bakarra!

EKintza

Larunbatean, azaroaren 30ean, COP25aren irekitzearen bezperan, Biziren 23 ekintzailek, San-Leon biribilgunetik goiti Maréchal Soult ibilbidera zoan eta kendua izan zen autobus/bizikleta bidea berriz ezarri dute. Elkarteko kideek zolako estaldura laranja bat, hasieran bertan zen autobus bideari erreferentzia egiten ziona, eta bide gaineko autobus/bizikleta markak tindatu dituzte. Ekintza horren bidez, mugimendu altermundialistak argi utzi nahi zuen « autoa ez dela bide bakarra » eta « mugikortasun iraunkorrei lehentasuna » eman behar dela ber maneran gaitzetsiz larrialdi klimatikoaren testu inguruan egiten den atzerakada, Historiaren zentzuaren kontra doalako.

« Ez gira autobusendako bide propioen kentzeko garaian, eta alderantziz, ahal bezainbat bide propio gehitzeko garaia da. Alabainan, tokiko berotegiko efektuzko gasen emisioak behar dira fite eta masiboki ttipitu. » azpimarratu dute ekintzalariek,   bidezko garraioa BAB-an diren emisioen lehen iturria delarik.

San Leon eta Fnac-aren artean gune propioan zen bide hau kendua izan zen 2016ko azaroan Tram Bus-aren obren denboran zirkulazioaren arintasuna handitzeko. Obrak 2019ko udatik geroz bururatuak dira eta bide hau ez da oraino itzulia izan autobus eta bizikletei.

COP25aren bezperan, Bizi!k gertakaria ospatzen du. Planetaren mailan, munduko herrietako buruzagiek zailtasunak dituztelarik neurri anbiziotsuen hartzeko, Biziren arabera tokiko hautetsiak behar dira deitu beren esku diren tresna guzien erabiltzerat. “Gure haurrak babes ditzagun arrisku klimatikotik, gure bizi kalitatea hobetu dezagun, eta gure herriak eredugarri bilakaraz ditzagun besteentzat!” erran du elkartearen bozeramailea den Marion Pichery-k.

Bizi!k «dena autoz»ari lehen bai lehen eta masiboki alternatiben garatzeko presioaren atxikitzerat deitzen du. Datorren asteburuan, COP25aren erdian, elkarteak, bere kide eta laguntzaileak, bizikletaren aldeko mobilizazioetan parte hartzerat deitzen ditu:

  • Larunbatean, abenduaren 7an 10:30etik 12:30era: Txirrind’ola-k Espiritu Sainduko zubian estreinatuko du bizikleta bide bat.
  • Igandean, abenduaren 8an, klimaren aldeko nazioarteko eguna: hitzordua 10:30ean Baionako Herriko Etxean bizikletez kolektiboki, familian eta besta giroan gaur egun bizikletei debekatua den BAB ibilbidearen zeharkatzea egiteko.
Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).