200 ekintzaile baino gehiago bildu dira Baionako suprefeturan, ostiralean, otsailaren18an, 15:45etan, hesietara igoz, kateatuz, bake prozesua desblokeatu eta Frantziako estatuak presoen gaiaren inguruan zerbait egin arte, bertan gelditzeko asmoz. Ehun bat polizia ekintza oztopatzen saiatu dira, baina ekintzaileen deliberamenduari eta bertaratu diren hamarnaka herritarrei esker, ez dute lortu.
Ekintza 19:00etan bukatu da, egun hasi den desobedientzia zibilaren lehen etaparen garrantzia azpimarratu duen hitzaldi batekin. Frantziako estatua interpelatzea helburu duen fase berri honetan gure engaiamendu osoa berresten dugu, hori baita Baionako suprefeturako okupazioaren helburua. Honela, hautetsiek ekintzaileekin bat egin dute, horietan, Joseba Erremundeguy departamenduko kontseilaria, Alain Iriart Hiriburuko auzapeza, Eneko Aldana Ziburuko auzapeza, Didier Damestoy eskualdeko kontseilaria, Emilie Dutoya eskualdeko kontseilaria…
Ostiraleko ekintza, fase baten hasiera besterik ez da. Egun hortan berean ondoko hitzordura dei egin dugu, apirilaren 1 eta 2an. Badakigu, gure ekimenek atxiloaldiak, auzibide, epaiketa eta kondenak eragin ditzaketela, eta hori kolektiboki asumituko dugu.
Jendarte zibila, tendentzia orotako mugimendu sozial, politiko, sindikatu eta hautetsiak, gurekin bat egitera deitzen ditugu apirilaren 1 eta 2an.
Le temps presse, Orain presoak! Jon, Jakes, Unai gurekin