Urtean zehar hizkuntza, kultura, laborantza, elkartasuna, ingurumena, etab. bezalako sailetan murgilduak diren elkarteek Baionako Bestetan ere segurtatzen dituzte hitzordu ezberdinak. Hara aurten, asteazkena, uztailaren 23tik, igandea, uztailaren 27a arte, Baionan gaindi non eta noiz topatzen ahalko dituzuen, besteak beste, ELB eta Idoki, BABko Ikastolak, Karrikaldi, Preso eta errefuxiatuen aldeko ekitaldiak, Baionako Gazte Asanbladaren egitaraua, eguerdi guziz Patxokin iraganen diren « Euskal Kantuak ».
« Laborarien xokoa » Baionako bestetan, 2014ko uztailaren 23tik 27ra , 11:00 / 23:00, ELB sindikateko laborariek antolaturik :
Etxeko burgerra, arroltze moleta, atzarkia, axoa, xerrikia, arrainkia, entsaladak, tokiko irinarekin egin taloak baita ere lekuko arno, sagarno eta garagarnoa… Laborarien xokoa Xaho-Pelletier kaian plantatzen da 5 egunez, Errobi bazterrean, Baionako besta kari.
Euskal Herriko laborariek eskaintza zabala proposatuko dute Baionara hurbilduko diren besta egileeri. Beren etxaldetik zuzenki datozen ekoizpenekin kozinatuko dituzte plata bero eta hotzak, gazituak eta sukratuak. Ostatu ondoan, IDOKIko ekoizpen salmenta proposatuko da ere.
Jazko arrakasta ikusirik, ELBk segitzen du ildo beretik . Euskal Herriko laborantxa herrikoiak duen eskaintza aberatsa, sanoa aitzinatu nahi du sindikatak. Mokofinek prestatu plater goxoak preziatuko dituzte dudarik gabe !
Idoki Baionako Bestetan :
BABko Ikastola zonbait Baionako Bestetan :
. Baionako ikastolen Talotegia Jacques Portes plazan (Galeries Lafayette ondoan – Dantzazpi eta Karrikaldiren ondo ondoan)
. Miarritzeko ikastolaren Xipiroi broxeta famatuak (San Andres trinketaren sartzearen ondoan) :
Baionan Kantuz Bestetan :
Bost Baionan Kantuz izanen dira Bestetan, beraz euskaraz kantatzeko gogoa duenak ez du parada eskasik ukanen. Bere ohiko hiru hitzordu izanen ditu Tuntunak Karrikaldiren baitan, Jacques Portes plazan arratseko zortzietan ostegun, larunbat eta igande arratsean oren bat kanturentzat. Ostiraile arratsean hain famatua den Urruña aldeko Kuxkuxtu txaranga da izanen aurtengo gomita, bere eta Kantaleon liburuxkan aurkitzen diren kantuen programa batekin. Preseski asteri guziz, lekuan berean eskuratzen ahalko dira Kantaleon liburuak Ibaialdek salgai emanen dituenak dituenak.
Berritasuna ostiraile eguerditan iraganen da. Leon erregea iratzatu eta, Tuntunak baitio lehen kantaldia proposatuko eguerdi eta laurdenetan Herriko Etxeko balkoi azpitik, hor izanen diren Kantaleonak eskuan. Jin nunbrean Leonen egun luzearen beharden bezala abiatzeko.
Eta sorpresa bat ere izanen Tuntunak aldiro, 2014eko jota berri batemango baitu. Hunen izena « Pastorala in daukute » pastoral eta ere bozka solas ari zaukuna. Jakin mina duenak aski du joaitea sur www.baionan-kantuz.com web gunerat hitzak eta egun guzi horietako kantu programak aurkitzeko. Besta onak pasa, kantatuz xuxen edo basatik.
Preso eta errefuxiatuen aldeko ekitaldiak :
Baionako Gazte Asanbladaren egitaraua:
Eguerdi guziz Patxokin iraganen diren « Euskal Kantuak » :