Aurtengo Baionako Bestetan ere euskaraz eta euskotan arizaiteko, elkartasun giro herrikoi eta parekidearen gozatzeko… hainbat parada ukanen ditugu. Hara zonbait gune eta xehetasun lagungarrri… ahantzi gabe, Bakegileek antolatzen duten Argazki Erraldoiaren hitzordua, uztailaren 30ean, igandez 12:30tan San Andres Plazan!
Udan ere bakegileak izan gaitezen!
Bakegileek bakearen eta euskal presoek jasaten dituzten salbuespeneko neurrien indargabetzearen aldeko mobilizazio handi bat antolatuko dute abenduaren 9an Parisen. Mobilizazio horretara deitzeko, ehunka pertsona bilduko dituen argazki erraldoi baten egiteko xedea dute Baionako besten denboran. Hitzordua uztailaren 30ean igandez, 12:30tan Pau-Bert (San Andres) Plazan!
Baionako Besten Karrikaldi
Hamabigarren urte honentzat euskal kulturaren topa gunea den lau arratsalde eta gauez iragaiten den Karrikaldiren programa oparaoa hemen dugu:
Leinua eta Orai Bat dantza taldek ostegunetik igande arte hasiko dute ekitaldia arratsaldeko lauak eterditan, ostirailean haatik iparraldeko makilarien txapelketa iraganen delarik usaian bezala. Kantarien aldetik arratsaldeko bostak eterditarik haste, zinez hautua daike, ostegunean, Haiz’Egoa ttipi koroa eta Zeze elektro trad taldearekin, ostirailean Pauline eta Juliette bikote ezagunarekin, larunbatean Lizarrako joteroekin eta igandean Seitan garaztar talde polifonikoarekin. Dantzazpi, Leinuako eta Orai Bateko txarangek seguratuko dute arratsaldeko 7etan eta Baionan Kantuz arratseko 8etan, Tuntunak eta Ibaialdekokorok.
Karrikadantzarentzat lau talde aldizkatuko dira arratseko 9etatik goiti : okzitaniako La Plaque, eta Lapurdiko Klip eta Klop, Bim eta Gom eta Trikili Trakala. Ahantzi gabe Baionako eta inguruko Ikastolek xerbitxatuko dituzten edari, talo eta janariak, leku airestatu hortan, nun jartzeko lekuak ere badiren, Gaztelu zaharraren azpi ospetsuan.
Programaren xehetasunak www.baionan-kantuz.eus web gunean daude. Bestak arte !
Laborarien xokoa
Bost garren aldikotz idekiko da Laborarien Xokoa, Xaho kaian, Baionan. Aurten asteazkena uztailaren 26tik igandea uztailaren 30era iraganen da. Fama handia hartua du ELBk antolatu janari guneak, janari aparta, prezio xuxenak eta giro ona direla arrazoi nagusiak.
Patxokin Euskal Kantuen topaketa eta arroltze ta xingar eguerdi guziz
Baionako Besta herriko euskaldun parekideak
Miam Idoki !
Uztailaren 27an ostegunez, Ate-Xurian, « MIAM IDOKI » janari xokoan haien etxaldetako ekoizpenak zerbitzatuko dituzte IDOKI laborariek. On egin !
Eguerditan ttanko, Leon Erregea iratzarrazi beharko dute haurrek « Léon Léon Léon » oihukatuz, gure gizonttoa herriko etxeko balkoitik atera arte ! Egun osoan, Haurren Tamborrada, Gigantea Txiki, Encierro Txiki, joko eta animazio frangoz gozatzen ahalko dute haurrek. Hots, Baionako bestetako bigarren eguna Haurren Eguna da.
Burasoekin, aitatxi eta amatxiekin, haurrek ttipitik ikasten dute besta egiten. Besta egiten denean, ongi jaten baita ere, « MIAM IDOKI » janari xokoan kalitatezko etxe ekoizpenak eskaintzeaz arrunt pozten gira !
« MIAM IDOKI », IDOKIren janari xokoa.
Baionako Ate-Xurian, « MIAM IDOKI » janari xokoan haien etxaldetako ekoizpenak zerbitzatuko dituzte IDOKI laborariek.
IDOKI etxeko burger, baratzekiak, matahamiak, izozkiak eta edariak zerbitzatuko dira, goizetko 11etatik arratsaldeko 6ak arte Poterne-eko gunean :
Berrogei bat laborari laguntzaile hor izanen dira, jendeak egin ahala fite zerbitzatzeko.
« MIAM IDOKI » janari xokoari esker, haurrei eta familiei gure etxe-ekoizpenak ezagutarazi nahi dizkiegu, tokian bertan kalitateko janari ainitza eskura ditaikeela erakutsiz.
Zerbitzatuko diren etxe-ekoizpen guziak gure etxaldetatik heldu dira :
Egun osoan, haurrei zuzendutako tailer pedagogiko eta ludikoak eramanen ditu SARDE-SARDEXKA elkarteak, laborantzako lan-moldeak eta janariaren kalitatearen arteko loturak erakutsiz.