6 hilabeteren ondotik, abiatze arrakastatsua Eusko numerikoarentzat. Euskal Moneta elkarteak kudeatzen duen kontu eta oradainketa karta sistema partikular eta profesional gero eta gehiagok erabiltzen dute eta zirkulazioan den eusko kopurua azkarki garatu da.
Irailaren 19an, asteartea, 6 hilabete eginen du eusko numerikoa abiatu dela. Ordainketak billeteekin egiten ahal dira bainan ere Euskokartarekin eta biramenduz eusko kondu batetik besterat. Euskoa billeteak eta kontu sistema bat proposatzen duen lehen tokiko moneta da!
Eusko numerikoaren arrakasta erakusten duten zenbaki batzu:
• 771 partikularrek eusko kontu bat ideki dute
• 27 500 euskotik goiti haien kontuetan sartuak dira hilabetero truke automatikoaren bidez (adibidez Euskal Moneta 50 € hartzen ditu kidearen banku kontutik eta 50 eusko sartzen bere eusko kontuan)
• 390 enpresa eta elkarteek kontu bat ideki dute
• 198 komertsantek Euskokarta onartzeko ordainketa tresna badute
• 673 000 euskotik goiti zirkulazioan, 548 000 zirelarik numerikoa abiatu aitzin ; 125 000 eusko gehiago zirkulazioan, %22ko emendaketa 6 hilabetez!
Kontu erabilgarri bat, eta kitorik
Eusko numerikoa erabilgarria da, erraza, eta osoki kitorik: kontua atxikitzeko gasturik ez, ordainketetan komisiorik ez, kontuan zilorik ez, beraz banku gasturik ez, txartelak irakurtzeko tresnak urririk emanak zaizkie komertsanteei, etabar… Guztia kide sarian sartzen da, hau da, urtean 5 eurotatik goiti partikularrentzat, eta hilabetean 5 eurotatik goiti komertsanteentzat, laborarientzat, enpresentzat, etabar.
Emaitza konkretuak
Dinamika horri esker, Euskoak beste emaitza batzu lortzen ditu:
• 300 merkataritza harreman berri pasa Ipar Euskal Herrko enpresen artean, ekonomia eta enplegua bertokiratzeko
• kasik 50 000 eusko tokiko elkarte batzuer banatuak 2013a geroztik Euskoaren %3ari esker
• Eusko sareko 123 saltegietan seinaletika elebiduna plantan ezarria Euskal Monetari esker, EEPren sustenguarekin
• 673 000 euro euskotan trukatuak, Euskal Monetak erreserban atxikitzen dituenak ; euro horiek finantzia espekulatzailetik kenduak dira eta priektu ekologiko eta solidarioen diruztatzeko erabiliak
Xehetasun gehiago ukaiteko Euskoaren dinamikari buruz, bere proiektuen ezagutzeko eta bere geroaren eraikitzean parte hartzeko, hitzordua Euskoaren Biltzar Nagusian, irailaren 23an, larunbata, 9etatik 12etarat Uztaritzen, Lapurdi gelan.