Nazio Batuen Klimari buruz 21. gailurraren karietarat, « COP21a kari, denak Parisera » lema pean, garraio kolektiboak antolatuak izanen dira Hendaiatik eta Baionatik. Bizi! mugimenduak azaroaren 11a aintzin tokien erreserbatzea gomendatzen du prezio erakargarriagoen lortzeko parada ukaiteko.
COP21a, Klimari buruzko «parte»-en (hots 195 Estatuen eta Europaren ordezkaritzaren) klimari buruzko nazioarte mailako negoziaketen gailur erabakigarria Parisen iraganen da azaroaren 30etik abenduaren 12ra. Pariseko Gailur horretarik atera litaiken akordioari buruz ez da ilusiorik: COP21ak ez du krisi klimatikoa konponduko. Hala ere, klimaren egonkortzeko eta justizia klimatikoaren aldeko borrokak ainitz badu irabazteko Parisen eta munduan iraganen denarekin COP21 honen denboran. Bizi! mugimenduak deitzen du molde masiboan parte hartzerat herritar ekintzetan eta Hendaiatik eta Baionatik partitzen diren garraio kolektiboak antolatzen ditu.
Herritar mobilizazio masiboa
Bizi!k mobilizazio herritar masiboetara deitzen du ondoko ekintza eta iniziatibetan:
- Egoitza Nagusi bat Ile-Saint-Denis-n segurtatua izanen da 15 egunez. Gune horrek 3 bete behar nagusi ukanen ditu: bizi gune bat, alternatiben praktikan emaitea eta base logistiko bat ekintza eta mobilizazioen prestatzeko, bortxa-gabeko formakuntzen egiteko, funtzionamendu kolektibo eta parte hartzailea ukanen duelarik;
- Mundu Mailako Alternatiben Herrixka – MMAH bat antolatua izanen da abenduaren 5 eta 6an, larunbatez eta igandez, Montreuil-en, Coalition Climat 21ak antolatzen duen Klimari buruzko Herritar Gailurrean. MMAH-a izanen da besta herrikoi erraldoi bat eta herrixka iragankor bat non aurkeztuak izanen diren karrika ezberdinetan norbanakoen mailan, arlo kolektiboan eta lurralde mailan mundu osoan plantan emaiten ahal diren alternatibak;
- Errekisizionatuak izan diren 196 alkien Gailurra, MMAH-ren baitan antolatua izanen da igandean, abenduaren 6an;
- Egunero gertatuko diren bortxa-gabeko ekintza eta mobilizazio determinatuetan parte hartze aktiboa, COP21aren iraupen osoan ;
- Abenduaren 11 eta 12an iraganen diren herritar mobilizazio historiko eta masiboetan parte hartze aktiboa :
- Ostiralean, abenduaren 11an, 16 :00etan: «People Power Action»-ean, Amis de la Terre-ek antolatua.
- Larunbatean, abenduaren 12an:
- goizean goiz: «Lerro gorriak» bortizkeriarik gabeko ekintza masiboa.
- goizean : Jende kate ugari, hauetarik bat Alternatiba-k antolatua
- 12:00etan : Elgarretaratze ezberdinen bateratzea eta «Oihu Haundia»
Laguntzaileei deia
Alternatibak laguntzaileak eta arduradunak behar ditu Mundu Mailako Alternatiben Herrixkarentzat: parte har ezazue ezin sinetsizkoa den abentura honen eraikuntzan, gertakari historiko honen aktore bilakatuz. Izen emaite fitxa alternatiba.eu web-gunean aurkituko duzue.
Mobilizazio historikoarentzat garraio kolektiboak
Zuek ere parte hartu mobilizazio historiko guzi horietan, Hendaiatik eta Baionatik abiatuko diren garraio kolektiboak erabiliz. Treneko txartelen erreserbatzea azaroaren 11a aintzin egin beharko da prezio erakargarrien lortzeko parada ukaiteko. Beste aterabide batzu proposatuak dira: xehetasun gehiago Bizi !ren webgunean.