Burujabetza, ekologia, kapitalismoa

Elinor Ostrom (Elinor Claire Awan; Los Angeles, Kalifornia, Estatu Batuak, 1933ko abuztuaren 7a - Bloomington, Indiana, 2012ko ekainaren 12a) estatubatuar politologoa izan zen.  2009ko Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen, Oliver E. Williamsonekin batera. Arlo honetan Nobel Saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen. Politika zientziako irakaslea izan zen, eta Workshop in Political Theory and Policy Analysiseko zuzendarikidea Indianako unibertsitatean (Bloomington, Estatu Batuak).  2012ko ekainaren 12an zendu zen 78 urte zituela.
Elinor Ostrom (Elinor Claire Awan; Los Angeles, Kalifornia, Estatu Batuak, 1933ko abuztuaren 7a – Bloomington, Indiana, 2012ko ekainaren 12a) estatubatuar politologoa izan zen. 2009ko Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen, Oliver E. Williamsonekin batera. Arlo honetan Nobel Saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen. Politika zientziako irakaslea izan zen, eta Workshop in Political Theory and Policy Analysiseko zuzendarikidea Indianako unibertsitatean (Bloomington, Estatu Batuak). 2012ko ekainaren 12an zendu zen 78 urte zituela.

Begibistakoak dira kapitalismoak ingurumenari eta gizartearen koherentziari egiten dizkien kalte ikaragarriak. Ba ahal da aterabiderik mundua bere bukaerarat laster eraman dezakeen itsukeriari aurre egiteko? Ontasun komunalen inguruan molda daitezke alternatiba konkretuak.

Bizi ! mugimenduak ekarpen biziki interesgarria egin du udazken honetan “Burujabe” proposamenaren plazaratzearekin. Abertzaleak ez diren hainbat ezkertiarrentzat ekologia eta burujabetzaren arteko lotura egitea ez da hain erreza, askorentzat burujabetza kontzeptuak “nazionalismoaren” kutsu ezkorra duelako. Alta, kontzeptu hori despolitizatu nahi bada, (eta doi menperatzen dudan eremu bat aipatzeagatik), burujabetza eta ekologiaren arteko lotura agerian eman zuen goi mailako ekonomilari baten erreferentzi deigarria aipatu daiteke hemen. Ekonomilari hori Elinor Ostrom (1933-2012) deitzen zen, 2009an Nobel saria ekonomian erdietsi zuen lehen eta emazte bakarra. Ondasun edo baliabide komunalen inguruan egin zituen ikerketengatik eman zitzaion Nobel saria. Elinor Ostrom-ek ingurumenari loturiko baliabide komunalak ikertu zituen munduan zehar: larreak, ohian eremuak, arrain espeziak, ureztatze sistemak, etab…

Komunalen ideia premiazko baliabidea

Baliabide horiek ekonomian funtsezko bi ezaugarri dituzte: haien ustiaketa debekatzea zaila da, pertsona bakar batek ezin ditu monopolizatu. Aldi berean, ezin dira nola-nahika kudeatu, denei idekiak direnez, gain-ustiaketa dinamika batek arriskuan jartzen ditu; batzuen aburuz hori delarik komunalen trajedia. Ulertzen denez, komunalak ez dira baliabide pribatuak, baina ez dira ere ekonomian baliabide publiko gisa kontsideratzen. Hori dela eta, Elinor Ostrom-ek ondoko ondorioa agerian eman zuen: merkatua eta Estatuaren artean, komunalen ustiaketa tokiko komunitateen eskuetan uzteak osatzen du horien kudeaketa modurik eraginkorrena. Bere liburu ezagunenean (“La gouvernance des biens communs : Pour une nouvelle approche des ressources naturelles”, De Boeck) esplizitatu zuen emaitza horrendako lortu zuen Nobel saria ekonomian. Baina bere ekarpena ez da hortan mugatzen. Zeren Elinor Ostrom-en azterketen ondotik indarra hartu duten komunalen inguruko ikerketek kapitalismoaren sorrera, XVI. mendeko Inglaterran, komunalak ziren lur kolektiboak indarrez pribatizatzeko ekimen bortitzean (“enclosure” deituriko prozesua) errotzen dela gogora ekarri digute. Eta iraganaz gain, Elinor Ostrom-ek geroari begirako gogoeta lerro interesgarriak ideki zituen ere bere bukaerako lanetan, komunalen ideia XXI. mendeko ezagutza baliabideei zabalduz. Modu hortan, Wikipedia bezalako eremua baliabide komunala gisa kontsideratu daiteke. Jabetza pribatuaren logikari bizkar emanez, nehorena ez den esparru hori denen ekarpenari esker eraiki daiteke, era alternatibo batez.

Bizi!3
Klika irudian txostenaren deskargatzeko!

Kontzepzio hori orokortuz, frantses ezkerraren baitan batzuk komunalen kontzeptuan oinarritzen dira kapitalismoaren alternatiba berritua pentsatzeko orduan (ikusi: “Vers une République des biens communs ?”, les liens qui libèrent). Azkenik erran behar komunalen eztabaidan Euskal Herriak kokapen berezia duela, gure Herrian komunalen tradizio handi bat dugulako. Jakina denez, komunalek euskal (ohiko) zuzenbidearen kategoria bat osatzen dute. Eta (ohiko) zuzenbide honen tradizioa oraindik bizirik segitzen du, Ipar Euskal Herrian horren hondarrak oihan eta mendi eremuak kudeatzeko indarrean dauden “sindikatu” etan aurkitu daitezkeelarik adibidez. Jasone Mitxeltorenak zuzenbide tradizio honen aurkezpen osatua proposatzen digu “Auzolanaren kultura” (Txalaparta) liburuan. Hain zuzen ere, komunalen inguruko praktika kolektiboa auzolanaren bitartez deklinatzen baita.

Gure Herrian komunalen tradizio handi bat badugu.
Komunalek euskal ohiko zuzenbidearen kategoria bat osatzen dute.
Eta tradizioa horrek oraindik bizirik segitzen du.

Konstatazio hori egungo arora ekarriz, Jasone Mitxeltorenak Wikipedia euskaraz XXI. mendeko auzolan modu bat dela iradokitzen du (hortan E. Ostrom-en azterketarekin bat eginez…). Komunalen kontzeptuan oinarrituz, ingurumenaren zaintzabideak eta sistema kapitalistari begirako alternatiba konkretuak jorratzeko lerroak aurkitzeko ahal badira, euskal kulturak eta bere praktika komunitarioek gogoetarako pista interesgarriak eskaintzen dizkigute. Aspaldiko garaietan, Ezker Abertzaleak askapen mugimendua sozialismoari lotuz, nazio borroka gatazka sozialaren bitartez eraberritzeko bidea ideki zuen. Elinor Ostrom-ek baliabide komunalen inguruan egin dituen ikerketek erakusten dutenez, ingurumenari loturiko problematikak burujabetza, kapitalismoa, eta Euskal Herriari begirako perspektiba berri bat eskaintzen ahal digu. Eta nere iritziz, horixe da Bizi! mugimenduaren “Burujabe” dokumentuak egiten duen funtsezko ekarpena (formalizatzen dituen proposamen zehatzekin batera): ekologiaren alorretik abiatuz, burujabetza, kapitalismoa, eta Euskal Herriaren ikuspegi berritu bat eskaintzea.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).