Attac, Les Amis de la Terre, ANV-COP21 eta Bizi!ko militanteek, Jérôme Cahuzac frantses Estatuko aurrekontuaren ministro ohiaren zerga iruzurrari buruzko auziaren hastapena dela eta gaur, zerga ihesa praktikatzen duten banketxetarik azken urtean bahituak izan diren 196 aulki ekarri dituzte Pariseko Justizia Jauregira. Ekintza baketsu eta sinboliko honekin bankuek antolatzen duten zerga ihesa gaitzetsi nahi izan dute azpimarratuz Cahuzac bezalako pertsona baten jujatzea ez dela aski zeren ororen buru zerga ihesa behar dela auziperatu eta hori ahalbidetzen duten banketxeak.
Gaurko ekintza, Gobernuz Kanpoko Erakunde ezberdin horiek, 2015eko otsailetik geroz, 39 errekisizio hiritar-en bidez zerga ihesa ahalbidetzen duten banketxeetarik bahituak izan diren 243 alkien sesitzeen ondorioz pairatzen dituzten polizia inkester aski da erraiteko eta zerga ihesa antolatzen duten banketxeen auzipetzea aldarrikatzeko baliatu dute. Alabainan, ekintzalarien arabera frantses Estatuko bankuek esku hartze haundia dute paradisu fiskaletan eta haien atzetik ez da hainbeste inkesta idekirik.
Attac-eko bozeramailea den Thomas Coutrot ekonomialariak azpimarratu du gobernuak erraiten duelarik 2,5 miliar euro berreskuratzen dituela iruzur fiskaletik, jakina dela 60 eta 80 miliar euro urtero direla zerga ihesa lagun kutxa publikoetatik eskapatzen.
Parada hau ere erabilia izan da behin eta berriz azpimarratzeko trantsizio ekologiko eta sozialaren aldeko dirua badela. Hain xuxen ere paradisu fiskaletan. Egoera eskandalugarri horrekin bukatzeko, eta larrialdi sozial eta ekologikoaren finantzatzeko beharrezkoak diren miliar horien berreskuratzeko, 3 neurri berehala martxan ezartzea galdegin dute alki bahitzaileek:
- zerga biltze sistemen indartzea 10 000 enplegure sortzearekin (jakinez azken 5 urteetan, iruzurra goruntz doalarik 3 100 enplegutik goiti ezeztatuak izan direla zerga kontrolatzeko zerbitzuetan).
- bankuen filialetan diren operazio ezberdinei buruzko gardentasuna behartzea, konduen jabeen eta jabetza duten sozietateen nortasunaren ezagutzea.
- bankuen bidez antolatzen den zerga ihesa gaztigatua izan dadin: isunak ez dira aski, bankuen buruzagiak ere kartzelara sartzerat behartuak izan behar litaizke.