Enbata: Lehen Borocka egunak antolatzean, Patxaren xedea ez zen bakarrik rock kontzertuak antolatzea. Zerbait gehiago ere bazen ibilbide horren gibelean?
Eneko Gorri: Hala da. Lehen kontzertuak antolatzean, dena ikastekoa zen. Baina kantaldiak bezala, Borocka Egunak ez ziren punk/rock doinuak bozgorailuetatik eskapatzen ziren kontzertu soilak. Gizarteratze eta kontzientziatze gune inportanteak ziren. Baina gau batean mu-gatuak.
Gaualdi bat baino luzeagoko espazioa sortzea laster begi-bistan izan zuten garaiko gazteek. Baita publiko zabalago bati zuzendutako es-kaintzak lantzea. Espiritu hartan, talde nagusiagoak gomitatzen hasi ziren, mota askotariko sustengu kontzertuetan. Laguntzaile gazteak formatzeko on zen. Eta handik lau urtera, lehen aldiz festibala bat antolatu zen Arrosako Sohatian.
Gaur egun “bere festibala” ez duen lurralderik ez da. Hiri eta herrixka guziek badute berena. Baina garaian, ez ziren modan, ez ziren gaur bezain garatuak. Dena sortu, dena asmatu, dena inprobisatu behar zen. Hiru egun eta hiru gau; horrek suposatzen duen guziarekin: artista gehiago, janari gehiago, azpiegitura gehiago, arrisku gehiago, laguntzaile gehiago, ahantzi behar ez den detaile gehiago… eta lo guttiago! Baina 200 gazterekin hasi eta urteak joan urteak pasa, bere bidea egin du EHZak. Zortzi urtez Baxe Nafarroan eta beste bost Xuberoan.
Enb.: Arrosako eta Idauze Mendiko hamalau urteko zikloen ondotik, garai berri baten beharra sentitu zuten EHZ-eko arduradunek, ziklo aldaketa baten beharra…
E. G.: Bai, Arrosa eta Idauze Mendi zikloen ondotik, 2009an garai berri bat zabaldu zen EHZan, berrikuntzarena, originaltasun handirik ez duen adjektibo bat ematearren: toki berri bat: Heleta, Festibala berria: karrika animazio eta konfigurazio polizentrikoa, hitz ordu berriak: Elektrotasuna eta lantalde berria. Hiru urtez adar berri eta sendoak sortu dira ongi errotutako arbolan. Baita sorkuntza artistikoaren bultzatzeko egitasmo berriak ere agertu.
2012-2014 epealdia proiektuaren sendotze bat bezala iragarria izan da. Proiektuaren ardatz nagusia Heletan iraganen den festibalaren antolakuntza izanen da. Herriko Etxearekin 2014 arte lankidetza hitzarmen bat izenpetua izan da epe ertainean kokalekuari buruzko kezkarik ez izateko. Horrez gain, sorkuntza bultzatzeko hiru proiektu ere sortu dira: gaurko musikak, arte bisuala eta arte bizia garatzeko. Artistek ekoizteko dituzten zailtasunak gainditu eta Euskal Herriaren kultura dinamismoa bizirik mantentzen laguntzea da helburua. Denbora berean, 2014 ondoko proiektua marrazteko lanean hasiko da lantalde txiki bat.
Enb.: Hori guzia zertarako?
E. G.: Ibilbide luzea duen egitura guziak bezala, EHZak bere oinarriei buruzko galderei erantzun behar izan die. Hogoi urte berantago, zertarako balio dugu? Gure papera zein da? Hogei urtez zer galdu eta zer irabazi dugu? Zer ekarri diogu Euskal Herriari? Eta amesten dugun jendartera iristeko, zein urrats egiten lagundu dugu?
Elkartearen helburuak askotarikoak dira:
— Euskal nortasun, kultur eta hizkuntzaren defendatzea.
— Laguntzailegoan oinarrituriko antolakuntzaren bitartez, ardura hartzea eta eremu sozio-geografiko ezberdinetako gazteen arteko elkarlana bultzatu.
— Gure garaiko balore eta borrokenen bozgorailu izatea.
— Dinamika azkar baten planteatzea barnealdean.
— … eta beste hamaika gehitu litezke.
Gaur egun EHZ-k bere ibilbidea segitzen du, elkarte militantea izanez, dirua irabazteko helbururik gabe, alderdi politiko, sindikatu ala edozein instituzioren menpe izan gabe, askatasun osoz jokatuz bere garapenari begira. Elkarteak bost lan eremu ditu
— Ikusgarrigintza.
— Lurralde garapena.
—l Sentsibilizazioa.
— Sorkuntza artistikoaren sostengua.
Azken batean, festibalarekin egiten duguna bi asteko TAZ (ingelesez), ZAT (frantsesez) edo EMZA (euskaraz) sortzea da! Epe Mugatuko Zonalde Autonomo bat. Bi astez, ehunka pertsona biltzen dira proiektu baten inguruan lan egiteko, bestelako giza harreman batzuetan oinarritua, funtzionamendu horizontalean, errepresaliatuekiko elkartasunean, kontsumo arduratsuan, euskaraz, diskriminazio mota guziak eta fatalismoa gaitzetsiz. Festibalarekin, eraiki nahi dugun jendarte ideala amestu eta gauzatzen dugu. Eta ez da gauza gutxi! Beharrezkoa eta posiblea den “beste” mundu hori errealitate bihurtzen da, urtez urte, 1996tik gaur arte, eta ez da mirakulu bat. Engaiamendu baten fruitua eta halabeharraren kontra irabazitako borroka baten emaitza da.
Krisi ekonomiko eta ekologiko betean, bestela ezin daitekeela egin erraten digute. Soluzioak eta ideiak teknokraten esku utzi behar dira, “gaia seriosa” baita. Guk jendea batu nahi dugu.
Enb.: Horrek erran nahi du EHZ-ren desmartxa ez dela bakarrik kultura eredu baten defentsa. Beste zerbait ere dela erran nahi du?
E. G.: EHZk kultura eredu bat defenditzen du. Baina haratago, beste batzuk ez bezala, “EHZ, politika egiten duen kultur elkartea” dela pentsatzen dut, ez alderantzizkoa. Gure jokaera eremua kultura da, eta hau den heinean, badugu horri buruzko iritzi eta posizionamendu bat.
Frantses estatuko lehendakaritzarako hauteskundeetan, kultura ez da batere aipatzen. Erran behar da badirela lehentasunezko beste arrangura asko: gida baimenaren sistema, hallal haragia, segurtasuna… Nork ezagutzen ditu hamar hautagaien kultur arloko proposamenak?
Nola finantzatu kultura sorkuntza? Zein kultur eredu garatu? Zein estatutu artista eta teknikari diren kultur langileentzat? Nola egokitu IKT berriek (informazio eta komunikazio teknologia) eragin aldaketei? Nola bermatu biztanleriaren kategoria guziek kultura eskuragarri izatea?…
Gure ustez, hezkuntza, etxebizitza eta osasuna bezal-bezalaxe, kultura oinarrizko eskubide bat da. Horregatik kulturaren pribatizazio guzien kontra gira. Aurpegi desberdinak hartzen ditu: espontzorrizazioa, publizitate operazioak diren kultur ekitaldiak, naming fenomenoa (festibalek garagardo edo banku bateni zena hartzen dutelarik). Instituzioen laguntza geroz eta apalagoa izanki, beren eredu ekonomikoa berriz marrazteko ordez, kultur eragile askok kapitala pribatuarekin konpentsatzen dute. Alta, zer interes du banku batek kulturarekiko, publizitatea ez bada? Zer galdetuko dio enpresa buru batek diruz laguntzen duen kultur ekitaldi bati, bere audientzia geroz eta gehiago zabaltzea ez bada? Zer ezagutzen dute kulturaz? Manikeismo hutsa da, baina pixkanaka sektore pribatuaren esku utziz, biharko kultura eredua erabat aldatuk oda eta liberalismoaren kodeak dira errege izanen: bideragarritasun ekonomikoa, gastuen murrizketa, konkurrentziaren legea,… Ospitale eta unibertsitateetan gertatzen den berdin berdina kultur guneetara zabalduko da. Horretarako festibalariaren gain den festibala bat eraikitzen dugu. Aniztasunaren eta ugaritasunaren aldeko herri eredua da gurea.
Enb.: Eredu parte hartzailean funtzionatzea, hau da publikoaren, partaideen eta laguntzaileen inplikazioari esker funtzionatzea ez da errextasunezko hautua.
E. G.: Egia, ez da hautu zuhurra. Baina helburu, berme eta filosofia bat da. Helburu bat, herri heziketa gune eta ardura hartze gune izan nahi dugulako, kolektiboaren aniztasunean. Zatiketa bortitzak ezagutu dituen komunitatea gira. Zatiketak, kexak, mesfidantzak eta aurreiritziak hausteko, jendeak elkar ezagutu eta elkar partekatu behar du. Urtero festibala baten antolatzeak hori errexten du.
Baina eredu hori berme bat da ere, belaunaldiak ziklikoki erreberrituko diren berme. Gisa horretan, nehork ez du bereganatzen. Festibala ez da Peio edo Maritxurena, ezta Martin edo Gwenaelena. Parte hartzeari esker kolektiboa gelditzen da. Inguruko festibala guziak gurearekin konparatuz, ohartzen gira besteetan sortzaile gazteak 50 urteko “zuzendari artistikoak” bilakatu direla. Gurean, sortzaileak inguruan ditugu baina 20 urtekoei tokia uzten jakin dute.
Azkenik, parte hartzea filosofia bat da, elkartearen ADNa. “Zuhaurek egizu” filosofian oinarritua eta egin beharreko bidea emaitza baino interesgarriagoa dela pentsatzen duena. Konkretuki, hamar laguntzailek lau hilabetez proiektuaren dimentsio batean buru belarri lan egitea nahiago dugu, langile permanente batek bi hilabetez lan berdina bakarrik egin baino. Ez da errexa, ez da beti hala gertatzen eta akatsak badira. Baina ikaste estrategia batean sartzen diren akatsak dira.
Ikusgarrigintzan gauzak asko aldatu dira azken urteetan: segurtasun legeak konplikatu, artisten prezioak biderkatu, eskaintza ugaritu, bitartekariak emendatu… Baina duela hogei urteko gazteak eta gaurkoak, helburu berdinarekin la-nean ari direla iruditzen zait.
EHZ ez da perfektua eta beharrik. Akatsa asko ditu. Ez aski euskalduna batzuentzat, ez aski internazionalista besteentzat. Sobera komertziala batzuentzat, sobera artisanala besteentzat. Baina badu abantaila handi bat: ez denez instituzio, marka handi edo bost langileren proiektua, osatzen du-tenek egiten dute. 700 laguntzailek eta agian laster, oraindik erbesteratuak edo burdin gibelean ditugun la-gunak ere.
Data batzuk:
1992: Piztu elkartearen sorrera.
1996: Hiru eguneko lehen festibala Arrosan.
2004: Arrosatik Idauze Mendira.
2008: Lehen Elektrotasuna gaualdia.
2009: Festibala Heletara.
Zenbaki batzuk:
%90: elkartearen autofinantzamendu tasa. Beste molde batean erranda, elkartea eta proiektua biziarazteko irabazien %90a sartzeen, materialaren eta jateko-edatekoaren salmentatik dator.
400.000 e: EHZk urtero zuzenki EHko ekonomian sartzen duen dirutza.
320.000: EHZren hitz orduetan parte hartu duen jende kopurua.
700: urtero festibala antolatzeko eta biziarazteko beharrezkoa den laguntzaile kopurua.
Juillet 1992. A la suite d’une réflexion interne baptisée “Tendentzia”, des militants de Patxa décident collectivement de se retirer du mouvement. Pour résumer et relativiser l’événement, le différend portait sur le projet de développemùebt du mouvement (voir Patxa, besta bai, borroka ere bai, d’Eneko Bidegain, Gatuzain).
La même année, ces militants fondent Piztu, dans le prolongement du savoir-faire et de l’expérience acquise au sein de Patxa depuis 1986. Ce fut la naissance du rock radical. Quatre ans plus tard, Piztu créait le festival Euskal Herria Zuzenean. Au moment d’organiser les premiers concerts, Piztu avait tout à apprendre. Mais à l’image des kantaldi, Borocka egunak n’étaient pas seulement des concerts où les haut-parleurs crachaient du rock-punk. C’étaient des moments de sociabilisation et de conscientisation importants. Mais concentrés sur une soirée.
Les jeunes de l’époque aspiraient à des mo-ments plus longs que de simples soirées, dans le cadre d’une offre plus vaste à l’intention d’un public plus large. En phase avec cette volonté, ils entreprirent d’inviter des groupes plus connus, dans des concerts de soutien à des causes variées. La démarche était excellente pour former les plus jeunes. Au bout de quatre ans, ils organisaient le premier festival à Sohatia d’Arrosa.
(…)
Comme tous les mouvements qui ont une démarche sur le long terme, EHZ s’est interrogé sur ses propres objectifs. Au bout de vingt ans, quel est notre positionnement? Quel est notre rôle? Qu’avons-nous gagné et perdu en vingt ans? Qu’avons-nous apporté au Pays Basque? A quelle démarche avons-nous contribué pour atteindre la société dont nous rêvons?
Les objectifs de l’association sont divers:
l la défense de l’identité, de la culture et de la langue basques:
l la responsabilisation et la promotion du travail collectif parmi les jeunes issus de milieu sociaux et géographiques différents en les mobilisant par le biais d’une organisation bénévole;
l être les porte-voix des valeurs et des luttes de notre temps;
l promouvoir une dynamique forte à l’intérieur d’Iparralde;
l … et de nombreux autres objectifs.
Aujourd’hui, EHZ poursuit sur cette voie, sans objectif de rentabilité, sans inféodation à quelque parti politique, syndicat ou institution que ce soit, en toute liberté.
(…)
Finalement, ce que nous faisons avec le festival, c’est mettre en place une ZAT (zone autonome temporaire). Durant deux semaines, des centaines de personnes se rassemblent pour travailler dans le cadre d’un projet spécifique, fondé sur d’autres relations sociales, un fonctionnement horizontal, une consommation responsable, en basque et en écartant toute forme de discrimination et tout fatalisme.
Eneko Gorri
membre d’EHZ
EHZ Festibala: 29 juin-1er juillet 2012 à Heleta.
Pour plus de renseignements: www.ehz-festibala.eu