Argitxu Camus Etchecopar a passé cinq ans aux Etats-Unis, de 2004 à 2009, plus précisément à Reno au Nevada. Cette jeune xiberutar y a préparé et soutenu une thèse de doctorat sur l’Histoire comparée des institutions basques aux Etats-Unis. Enbata avait publié l’interview de cette brillante chercheuse dans le n°2042 du 28 août 2008. Argitxu a poursuivi son travail de chercheuse au Centre d’Etudes Basques de Reno jusqu’à la fin 2009, date de son retour en Euskal Herria.
Nous entamons cette semaine la publication de ses réflexions sur le concept d’identité chez les émigrés basques des USA et leurs descendants de deuxième ou troisième génération.
Euskal Herritik kanpo euskal nortasuna nola bizitzen ahal den ikertzeko ideiarekin partitu nintzen Xibero xokotik Estatu Batuetara 2004eko agorrilan. Euskaldunen imajinarioan hain bizia den leku batean ene balisak pausatu nituen, Nevada estatuko Reno hirian (“Nevadara joan nintzan”). Badu guti arte hara masiboki partitu ziren imigrante euskaldunen hesak ikertuko nituen bost urtez Euskal Herrira sartzeko tenorea zela ohartu arte, 2009ko azaroan. Duela bi urte Enbata aldizkarian agertu zen artikulu batean Estatu Batuetako imigrazioaz orokortasun batzuk eman nituen. Nere tesia defenditu berri nuen orduan eta beste bi urtez Renoko Euskal Ikergunearentzat (Center for Basque Studies) segituko nuen lan egiten, ikerlari gisa.
Ikerketa gai hau ispilu bat bezala
izan da niretzat
Maiz gertatzen den bezala, ikerketa honek ainitz ekarri dit nihauren buruaren hobeki ulertzeko bai eta Euskal Herriaren egoera konplexoari argitasun zerbaiten emaiteko. Ikerketa gai hau ispilu bat bezala ibili da, ikerlariari instrumentu berri batzuk eskura emanez eta perspektiba berri batzuk aintzina ekarriz. Nere lana aintzinatzen zen arau, urteak jin urteak joan, ohartu gabe, ikertzen nituen emazte eta gizonen ber buruhaustearen bizitzera ailegatu naiz: “imigrantearen sindroma” deitzen diotana. Haiek bezala, Estatu Batuetan nintzalarik, burua Euskal Herrian nuen eta bakantzaz etxera sartzen nintzalarik, zerbait ments nuen. Nere tesian hain zehatzki kontzeptualizatzen eta deskribatzen nuen nortasun transnazional hark gainditu ninduen! Ez nintzen etsit hango, ez eta hemengo. Ene bostgarren uda Estatu Batuetan pasatzen nuela, euskal festibal batean euskaldun batek galdegin zidan ene bizia han eginen nuenez. Nik berehala erantzun nion ezetz baina euskaldun harek irriño ttipi batekin eta trufa izpi bat doinuan erantzun zidan: “Bai Argitxu. Nik ere horren erraiten segitzen dut eta badu 40 urte hemen nizala”. Erantzun horrek bomba baten efektua egin zidan eta ainitz pentsarazi: “Ez ba-naiz orai sartzen, ez naiz sekula sartuko”.
Nortasuna kontzeptu interesgarria
bezain konplexoa da
Nortasuna kontzeptu konplexo bat da, sentimentu batetarik partitzen eta konzientzia subjektibo batetan oinarritua dena. Euskaldun izatea zer da? Nortasun kolektibo baten barne sentitzea eta besteenganik horrela ezagutua izaitea. Kanbiamen historiko eta sozialek gu zerk euskaldun egiten gaituen baldintzatzen dute. Izan dadin Euskal Herrian edo Euskal herritik kanpo, euskal nor-tasuna historian zehar bilakatu da eta nortasun horren manifestazio ezberdinak ikusten ditugu. Hots, Estatu Batuetan, euskal nortasunak bide berezi bat hartu du, sinkretismo orijinala bat presentatzen duena: Euskal Herriarekin lotura azkar bat aldarrikatzen eta ber denboran imigranteen eta haien ondorengoen esperientzia espezifikoak biltzen dituen nortasun bat. Nortasuna ez da geldirik den kontzeptu bat eta talde nortasunaren manifestazio kulturalak etengabe aldatzen dira, nahiz eta aktoreengandik hori ez pertzibitua izan. Tradizio guziak, noizpait eta nonbait sortuak izan dira. Maiz, tradizio horien sortzeak uste baino hurbilago dira gutarik. Estatu Batuetara ailegatu berri nintzela, euskaldun amerikar gazte zonbaitekin mintzatuz, ezagutzen ez nuen euskaldun edari “tipiko” batetaz mintzatzen ari zirela ohartu nintzen, “picon punch” deitua. Ni Euskal Herritik heldu nintzenez, harrituak ziren edari hau ez baitnuen ezagutzen. Haien buruan Euskal Herrian zabaldua zen edari bat zen picon punch hura. Hogeigerren mende hasieran picon modan zen edari bat zen Frantzian eta ulertzen ahal da nola imigranteek ekarri zuten haiekin Estatu Ba-tuetara imigratzean. Berrogeitahamar urte berantago, Euskal Herriko ostatuetan picon boteilak atxemaiten direlarik, errautsez be-teak dira, beste botila ainitzen gibelean gordeak. Euskaldun amerikarren artean aldiz edari hau euskal edari tipikoa bezala kristalizatu da.
Argitxu Camus Etchecopar