Olaz Ola… Ikas

Ikastolek, Iparraldean, 40 urte bete berri dütüe. Horren kari, han hor, zelebrazione ezbardinak egin dira. Ikastolen ekoizpen züzena ginen ikasle ohi zonbaitek uste gü-nüan gük ere urte müga hau ospatzen ahal günükeela. Hona nola Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiak (XIIO) bildü giren, Ikastolek urteetan zehar eraman düen lan ezinbestekoa goraipatü nahiz; eta hala eginen dügü ikusgarri baten bidez 2010eko abentüaren 11an, gaüko 9 orenetan, Mauleko Jai Alaiean.
Xedea bi ikasle ohietarik partitü zen orai badü urte bat eta fite hamar bat ikasle ohi hasi ziren erregülarki biltzen ideia horri korpitz baten emaiteko. Alkartea sortü zen eta Xiberoko Ikastoletarik igaran zirenak oro (200 bat) kontaktatü güntüan (postaz, e-mailez, facebooken bidez, irratietan sonü deiak, prentsa idatzian artikülüak) 2010eko bedatsean bilküra pübliko batetara kümitatüz. 2010eko üdan talde ttipietan zatitü gira (antzerki, dantza, kantore, filma, argazki) eta erauntsi dügü ikusgarriaren hontzen, setemetik harat mustraken hasteko. Ikusgarrian parte hartzen dügü 40 bat lagünek, jakitez beste hainbestek ikusgarri egünean bertan lagüntüko düela.
Ikusgarri honen sorkuntzan abiatü ginen lau xedeekin bürüan: 40 urtez eramanik izan den lan ezinbestekoaren omentzea; Xiberoko ikastolen garapenaren eta istoriaren kontatzea; kültür sailean Ikastolek eraman düen lan ezinbestekoaren azpimarratzea eta ikastolek aküilatü dütüen sorkuntzen ohartaraztea; guretako lazgarri important atzamaiten dügün mezü baten iganaraztea: eüskara komünikatzeko tresna bat dela eta eüskararen egoera ororen eskü dela. Erran gabe doa ikusgarri hortarik landa egiten dütügün etekinak (egiten badütügü) Xiberoko ikastolentako diratekeela.
Xiberoko ikastolen sortzeaz bi hitz. 1971 ur-tean, Seaskako ordezkariak (Argitxu Noblia horien bürü) Xiberoko eüskaltzale zonbaitekin harremanetan sartü ziren hor ere ikastola baten sortzeko ideiaren aitzina eramaiteko. Mauleko ordünko auzapeza zen Supervielle jaunak gela bat ützi zeien oraiko Herriko Etxean —Syndicat d’Initiatives ohia— eta Xiberoko lehen ama ikastola 1972ko setemez zabaltü zen 12 haurrekin. Margarita Recalt Etchart altzaiarra urte bat formakuntza he-goaldeko ikastoletan jarraiki ondoan, hura izan zen Xiberoko lehen andereñoa. Basa-bürüan, urte zonbait berantago (1978an), bigerren ama ikastola bat sortü zen, Atharratze herrian, 8 haurrekin, Odette Etchegoinberry Mohorade urdiñarbetarra erakasle. Pettarrean lehen maila 1979an zabaltü zen.
Geroztik, Xiberoko ikastolek gora behera ha-nitx ezagütü dütüe, borroka animalak eraman behar izan dütüe urteetan zehar haien haurrak baldintza ahal bezain honetan eskolaratzeko eta frantses estadotik ezagüpen zerbaiten erdiesteko; bena urtez urte ikastolak hazi dira, haur kopürüa beti emendatüz joan da. Egünko egünean 100 haur dira Sohütako ikastolan (Pettarran) eta beste 20 Alozekoan (Basabürüan).
Abentüaren 11an emanen dügün ikusgarria “Olaz Ola… Ikas” bataiatü dügü (“Olhaz Olha… Ikhas” ahozkatü behar lizatekeena xiberotarrez). Haboroxenek konprenitürik dükezüe izenbürüak, hitz jokü baten bidez, “ikastola” hitzari erreferentzia argia egiten deiola. “Olak” ontsa badakigü zer diren heben Xiberoan, andana bat beitütügü gure mendietan. Bena hitz horren etimologia zabalagoa da, “zerbait sortzen den lekü bat” beita. Mendietako olak, hots, gaznak egiten diren leküak dira. Eta “Ikast-olak?” Ikasten den leküak dira. Ikastolen historia gain beherez beterik da eta azken ideia hori azpimarratü nahi dü gure izenbürüaren lehen parteak: “Olaz Ola”. Bi hitz horiek mugimentüa azpimarratü nahi düe ikastola haboroxenak, ezagüpen pübliko mentsaren ondorioz, lekü batetik besteala etengabe ebili beitira. Izenbürüarekin ürrentzeko, “Ikas” hitzaz bi hitz. Ikusgarri hontan parte hartüko dügünak oro ikastoletarik igaran gira eta haietan, andereñoen lagüngoarekin, hanitx ikasi dügü. Bena importantago orano gure üdüriko, eüskaraz ikasteko parada emanik izan beitzaikü.
Xiberoko ikastoletako ikasle ohiek bürütik bürü sortü düen ikusgarri hortan, antzerki, bertso, filma, dantza eta kantoreen bidez, Xiberoko ikastolen 40 urteak kontatürik izanen zaitzüe: hatsarreko bürü hausteak, podere püblikoekin zankakak, etxekoen eskü kaldüak, herritarren begi ñikak, geroari gillikak eta ororen tripa joküak!

Hona zoin leküetan salgei diren txartelak.
Herri ekoizpen saltegian Maulen.
Atharratzeko turisma bülegoan.
Lechardoy-enean Barkoxen.
Kukuxkan Garazin.
Pagolan Donapaleün.
Elkar-en Baionan.

XIIO (Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiak)
Argitxu Camus Etchecopar

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).