Azken egun hauetan, gure aldizkari maitearen artikulu batzuek aipatu dituzte ordezkatzeko ahalaren arazoak. Hegoaldean iragan diren hauteskundeetan, boz kopuru perreka batek ondorio pottolo bat ukan du EAJa eta PSOE arteko gehiengoa ez ahalegiteko. Ez da arazo demokratiko bat bainan nunbait demokraziaren aberastasuna, eta egia da leia horren protagonistek (EH Bildu lehen egunetan eta EAJa geroztik) sistemaren errespetu osoa erakutsi dutela.
Beste problematika bat da hiru probintzien arteko oreka onartzea ; bakoitzak 25 biltzarkide igortzen ditu Gazteizera eta jakinez arabar baten bozkak lau bizkaitarrena nunbait balio duela, hortan galderak pausatzen ahal dira.
Euskal Herria burujabe baldin bada egun batez, afera hau beharko da trenkatu.
Horrez gain, HELEParen inguruan ere matematikek demokraziarekin talka egin dute. Entzuten da herri ttipiek sobera pizu ukanen dutela 2017ko urtarriletik goiti Iparraldeko «erkidegoan». Ez da arazoa hortan ikusi behar bainan euskal nortasun politiko edo historikoaren haritik, orroitarazi behar da aro modernoan auzoen garrantzia.
Beraz, ausartzen gira proposamen bat egitea. Uzten dugu delegatu bat herri ttipi bakoitzari noski ; aldiz, hiri handien artean banatuak izanen diren lekuentzat, eta interes politikoak eta elektoralak saihesteko berdin, antolatuak izan daitezen auzo asamblada edo kontseiluak. Eta gune horietan erabakia hartua izan dadin delegatu bat izendatzea. Hola, hiriaren soziologia gehiago errespetatua izanen da eta hiritarren borondatea ere bai.
Hala bedi!