Argitxu Etxandi
Palto horien mugimenduak ustegabean harrapatu du Frantziako gobernua, baita ere, orokorki, gizartearen zatirik haundiena. Ustegabe ala itsukeriaren poderioz? Protestatzaileen demokrazia zuzenaren eskaera demokraziaren berpiztearen adierazle da.
Duela hilabete bat pasa jalgi den txaleko horien mugimendu hau anitza dela ulertu dugu denboraren poderioz. Ez dela –hasieran hedabide nagusiek agertarazi nahi zuten bezala- bazter eskuineko mugimendu frantses hutsa.
Finean, txaleko horien iraultza honek agerian uzten du uste baino gehiago garela irentsarazi nahi diguten eskema eta banaketa politikoa alde batera utzi dugunok. Halere, harritzekoa da nola ez dugun hasieratik sustengatu bere aldarrikapenen artean zuzeneko demokraziaren berpiztea eskatzen duen mugimendu hori, batez ere ikusiz hemen, Euskal Herrian, duela aste batzuk oraindik erakusten ari ginela erabakitzeko eskubidean eta demokraziaren sakontzearen aldeko atxikimendua.
Erabakitzeko eskubidea
Hainbat aldiz herri honetan defendatu dugun erabakitzeko eskubidea, berez kontzeptu zabala da, ez da lurralde baten gobernantza instituzionalera mugatzen; hori baino askoz zabalagoa da. Edozein gizarte gairi buruz modu librean erabakitzeko aukera ematen digun tresna da, izan gai sozialen inguruan –erretretara joateko adina, gutxieneko hilabetesaria, lan denbora,- edota gizarte gaietan –ezkontza denentzat, txertoak beharrezkoak bilakatzea, migranteen laguntza-.
Erabakitzeko eskubidea eta txaleko horien mugimenduaren arteko lotura bat planteatzera arriskatuko naiz lerro hauetan. Izan ere, mugimendu honen aldarriak arras anitzak eta zabalak badira ere –zenbat buru, hainbat aburu –, badirudi agerian uzten dituen erronkak herri kontsulta baten bidez artikularzeko eskaera nabaritzen dela (“Référendum d’iniciative citoyenne” delakoa). Tresna hori martxan lortzea lortuko balitz –eskatzen diren baldintza juridikoak betez geroz—, herritarrek beren botza entzunarazteko aukera izango lukete edozein gaien inguruan, izan merkataritza txikien laguntza, gizarte segurantza sistema bakar baten jartzea, delokalizazioen debekatzea, zuhurtasunezko politiken baztertzea, justizia eta poliziaren alorretan baliabideak igotzea, burdin-bide txiki guztiak berriz irekitzea, eta nik dakita zein gai.
Txaleko horien ekarpen hau ez al da, finean, egiazko demokraziaren adierazle ? Berez, euskal demokrata orok sustatu beharko luke demokraziaren berpiztea eskatzen duen mugimendu hau. Zergatik orduan txaleko horiak eta gure arteko distantzia hori? Menturaz itzulguneetan adierazi izan diren ideia batzuk gure gustukoak ez direlako ? Orduan zer, badira gai batzuk zeinetan erabakitzeko eskubidea izan genezakeen baina beste batzuk erabaki esparru horretatik baztertu behar direnak ? Honelako pentsaera hertsi batekin nola espero genezake gure herriaren independentziaren aldekoa ez den herritar batek euskal herritarrek duten erabakitzeko eskubidea defenda dezan?
Bada, demokrazia berez ez da ideia edo ideologia jakin batzuen aldeko proiektua. Demokrazia da, erabakia herritarren esku uztea, beraien beharren araberako proiektu politikoa marraztua ahal izan dezaten.
Demokrazia da,
erabakia herritarren esku uztea,
beraien beharren araberako
proiektu politikoa
marraztua ahal izan dezaten.
Oroitarazi dezagun printzipio demokratikoak suposatzen duela edoizein gairi buruz hitz egin ahal izatea eta balia dezagun behingoz euskal demokrazia eredu propio baten asmatzeko.
Ni ados naiz zurekin Argitxu. Palto horien mugimendu horren erroak urrun heltzen dira. Munduko herrialde guzietan bezala, gure herrialde garatu hauetan jendeen arteko ezberdintasun ekonomiko eta sozialak, aberatsen eta behardunen arteko leize ikaragarria haunditzen ari dira. Sekulan izan den neurrikoa da. Agintariak edo botere ekonomikoa eta politikoa beren eskuetan daukatenak jende xumeari are ta entzungorrago zaizkio. Aski da orroitzea nola, joan den urte hastapenean, hiri haundi inguruetako “banlieux” horietan zer nolako eztabaida interesgarria eramana izan zen. “Banlieux” horietako elkarte, eragile eta auzapezak, hilabeteak eta hilabeteak, eztabaida bilkurak antolatzen ari izan ziren, jendeak bilkuretarat erakartzerat ahaleginak egiten, ixilik zaudenak mintzarazten, iritziak entzuten. Bizigune horietako gaitzen diagnostiko sakona egin zuten eta proposamen zehatzak egin. Eztabaida beharrezko bezain interesgarri horietarik ateratu zen “Plan Borloo” izenarekin plazaratua izan zen egitasmo bikaina. Denak orroit gira nola Macronek plan hori esku herrebesaz baztertu zuen, 2018ko maiatzaren 22an, Elyseoko elgarretaratze batean, Borlootaz trufatuz eta egina izan zen lan bikaina gutietsiz. Hortarik ageri da orain proposatzen den “eztabaida haundiak” zer ondorio izan dezakeen gure agintari argituen ganik. Ez da zaila ulertzea, ere, zergatik jende askok eztabaida hori boikotatuko duen.
Gero, guk, abertzaleek, aspaldi aldarrikatzen dugun erabakitzeko eskubidea ez da nolanahika erabiltzeko tresna demokratikoa. RIC hori martxan ezartzekotan, irrisku haundiak ekar ditzake ez bada garantia edo muga zehatzekin antolatua. Badira gizarte eskumen batzuk, lobby erreakzioanari edo fondamentalizta batzuk kendu nahi lituzketenak : emazte eta gizonen arteko berdintasuna, abortatzeko eskubidea bezalako eskumen oinarrizkoak.
Dakizun bezala delako “populua” ez da beti zentzuz ari. Historia lekuko. Frantziako populuaren gehiengo nabaria okupatzaile naziekin kolaboratzen aritu zen, Alemaniako “populuak” Hitler gehiengo demokratikoaren bitartez ezarri zuen boterean, orok dazkigun ondorioekin, gaur egun Kurdoak suntsitzeko Erdoganen ametsa Turkiako gehiengo zabalak sustengatzen du, Brazilekoak Bolsonaro faxiztaren esku utzi du estatuaren kundeantza. Eta zenbat holako adibide ?
Bestalde, bi edo hiru ehun mila palto hori ez dira “populua”, bainan Hexagonako populuaren zati (ttipi) bat. Abertzale naizenez, nik daukat Hexagonan populu asko daudela, gurea bezalako populu historikoak.
mixel bidegain
Barkatu, presaka nabilenez gero fransesez ariko naiz. Baina erantzutekotan, egin euskaraz, otoi.
En tant que gilet jaune, je fais une première remarque.
Si les citoyens du Pays Basque étaient consulter par referendum, par RIC, en posant eux-mêmes les termes du débat et de la question, nul doute qu’ils voteraient massivement l’amnistie générale pour tous les prisonniers basques.
Mais en lieu et place d’une vraie consultation démocratique, ils se retrouvent par milliers (y compris des citoyens actifs parmi les gilets jaune) à défiler pour les preso, le 12 décembre à Bayonne, derrière ou plutôt à la remorque de politiciens de tous bords, LRM, républicains, verts, gauche, aberzale (de droite ?), communiant dans un même sentiment de réconciliation « Sur le chemin de la construction de la paix et du vivre ensemble ».
Mais qu’est-ce qu’ils demandent ces politiciens, ces soi-disant ‘représentants’ du peuple qui prétendent parler en notre nom?
Ce que la LOI française et internationale doit normalement accorder à TOUT prisonnier : le rapprochement des prisonniers avec leurs familles et la libération des prisonniers gravement malades pour être soignés.
Alors en tant que gilet jaune, je dis simplement si Macron ne fait pas appliquer la loi républicaine, Macron DEMISSION !
Dans un pays où le simple fait d’exprimer l’opinion que les preso basques puissent être des personnes honnêtes, respectables et courageuses est un délit, et cette opinion fait partie du débat, la Liberté est clairement danger : Macron DEMISSION !
Au fond le maintien des preso en ‘bonne santé’ en prison comme moyen de chantage abjecte arrange aussi bien l’Etat, pour maintenir sous domination oligarchique et européiste les citoyens du pays basque ; que les politiciens locaux, par opportunisme électorale.
Quand à la grande mise en scène des artisans de la paix en partenariat avec l’état et les media menteurs parisiens est d’un pathétisme affligeant, une sorte de non événement qui tombera très vite dans les oubliettes de l’Histoire du pays basque. (ça l’est déjà au sud)
En tant que gilet jaune :
APPLICATION IMMEDIATE DE LA LOI POUR TOUS LES PRESO
REFERENDUM D’INITIATIVE POPULAIRE : AMNISTIE GENERALE, AMNISTIA OSOA
2ième remarque :
« Badira gizarte eskumen batzuk, lobby erreakzioanari edo fondamentalizta batzuk kendu nahi lituzketenak : emazte eta gizonen arteko berdintasuna, abortatzeko eskubidea bezalako eskumen oinarrizkoak. »
J’ai vu un nombre impressionnant de femmes parmi les gilets jaunes, aux ronds-points, péages, manifestations, débats, internet, je vous rassure elles ne demandent pas ni le retour à la peine de mort, ni la fin au droit d’avorter. Ni les hommes d’ailleurs. Les femmes des classes populaires ont le plus souffert des avortements clandestins, le bilan en mutilation et décès est terrible au cours de l’histoire. Elles sont bien placées pour savoir où est leur intérêt.
Maintenant, je sais que les prières de rue à la cathédrale de Bayonne par quelques intégristes mobilisent la bien pensance macroniste, socialiste, divers gauches et aberzale (de droite ?).
Personnellement je n’y vois aucun danger, et je respecte leur droit à s’exprimer sur ce sujet, sauf peut-être le danger de détourner des gens de gauche de la lutte authentique contre ce système capitaliste.
3ième remarque
« Dakizun bezala delako “populua” ez da beti zentzuz ari. Historia lekuko. Frantziako populuaren gehiengo nabaria okupatzaile naziekin kolaboratzen aritu zen, Alemaniako “populuak” Hitler gehiengo demokratikoaren bitartez ezarri zuen boterean, orok dazkigun ondorioekin, »
Commençons par « populua »
Hiztegian bere definizioa da : iz. (Ipar.) Herri edo lurralde bateko jendea, bereziki xehea.
Soit herri xehea, xumea: le petit peuple , le peuple simple, roturier, plébien ; la populace etc .
Bref on arrive au concept de populisme, concept idéologique des classes dirigeantes et de leur media.
Et effectivement on retrouve ici toute l’argumentation idéologie des classes dirigeantes, de BHL et consorts, des média main stream. Le petit peuple est dangereux.
Macron a déclaré lors de sa campagne avant le second tour : «Il y a une autorité qu’il faut reconstruire dans une société démocratique, celle de ceux qui savent».
Jean-Claude Juncker, à propos du référendum sur le Traité Constitutionnel européen de 2005: «Si c’est «oui», nous dirons: on poursuit ; si c’est «non», nous dirons: on continue!».
Etre gilet jaune, c’est bien se soulever contre cette idéologie méprisante et profondément antidémocratique ; et quand contestée, une seule réponse ; le flash ball et l’état policier.