Determinazioaren kuraia

2024ko urriaren 15ean, hesiz inguratu du poliziak Baionako auzitegia, 5 gazte epaituko dituztelarik uztailaren 14ko ekintza batzuetan eta erretreten erreformaren kontrako mobilizazioetan kalteak eragiteagatik.

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Joan den martxoan, Frantziako Poliziak 6 euskal militante gazte atxilotu zituen, bi Hendaian, bi Urruñan, bat Kanbon eta azkena Baionan, 19 eta 28 urte artekoak. Leporatzen zieten Donibane Lohizunen gertatu andeatzeak, non zazpi etxe agentziak tindu gorrizko pintadak jaso zituzten. Leporatzen zieten ere 2023ko uztailaren 12an Hendaiako tren turistiko batean turisten aurkako inskripzioak idatzi izana. Eta beste ikerketa baten arabera, 2023ko martxoan, erretreten erreformaren kontrako manifestaldi batean izan ziren poliziaren aurkako gertakariak. U14 taldeak ekintzak aldarrikatu zituen eta bere gain hartu. Berriki, 6 pertsona horietatik 5 Baionako auzitegian agertu ziren akusazio horiei erantzuteko. Bost gazteek audientzia osoan zehar isilik egoteko eskubidea erabiltzea erabaki zuten. Jarrera horrek prokuradorearen erreakzio bat sortu zuen, eta defentsa-gabezia egotzi zien: « Sinesteak izateko eskubidea dago, baina ez da oso ausarta ez defendatzea« , erran zien, gertakarien larritasuna azpimarratu aitzin. Prokuradoreak hamar eta hamabost hilabeteko presondegi zigorrak eskatu ditu, 9 hilabete baldintzapean eta isunak barne. Harriturik nago gertakari horien aitzinean. Horrek zerikusia du, dudarik gabe, nire adin handiarekin, belaunaldien arteko hozka bat agian, baina baita ere gaurko eta geroko belaunaldiek egoera sano eta baketsu bat ezagutu dezaten nahikeriarekin. Erabat ulertzen ditut gazte horien aldarrikapenak eta ekintzak higiezinen saileko arazoak salatzeko, orohar Euskal Herriko turismo politikak sortuak.

« Ez dut ulertzen Frantziako podereak
ekintza horiei kontrajarri nahi dien
neurriz kanpoko errepresioa.
Ez bada, berriz ere, olioa sutara botatzeko borondatea,
arazo horiei konponbideak ekartzeko ordez. »

Hala ere, gutiago ulertzen ditut uztailaren 14aren inguruan burutu ekintzak, zatitzaileak, bortitzak eta herritar guzien ganik gaizki ulertuak. Are gutiago ulertzen dut Frantziako podereak ekintza horiei kontrajarri nahi dien neurriz kanpoko errepresioa. Ez bada, berriz ere, olioa sutara botatzeko borondatea, arazo horiei konponbideak ekartzeko ordez, Euskal Herriko eragile politiko gehienek eta bertako biztanleek galdegiten duten bezala. Prokuradoreak nolabaiteko koldarkeria ikusi nahi duela dirudien lekuan, nik, aldiz, nolabaiteko kuraia ikusten dut. Auzitegi eta justizia frantsesari hitzik erran gabe aurre egiteak nolabaiteko determinazioa erakuts dezake. Euskal Herriko higiezinen saileko egoeraren aurkako ekintzak justifikatu behar ote ditugu? Gertakariek beraiei buruz hitz egiten dute. Lastima izango litzateke berriro ere ekintza/errepresio-logika berri batean sartzea. Damugarria eta nazkagarria. Tranpak eskuarki luzatuak zaizkio mugimendu abertzaleari, iritzi publikoaren aitzinean baztertzeko borondatearekin. Gure indarra logika erasokor horiek ezabatzen jakitea da, determinazio azkar bat erakusten dugun bitartean. Jarrai dezagun alde horretatik.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Determinazioaren kuraia »

  1. Harritua ??
    Bainan zer uste duzi , gure Euskalerriko gazteri guziak Flower power-eri sinesten dutela . Edo BIZI-ko elkartean sartuko direla . Gazteri independentistak ez dira ikusten , ez dira EHBai barnean sartzen , ezta ere Bagira prozesuan , Eusko-n , Bizi-n , LAB-n . Bainan hor dira , eta kexu dira abertzale politikoen kontra .
    Eta zer dugu proposatzeko gure gazteriari ??

    Batetik EHBai , bere Batera 2 projektu tristearekin . Hogei ta hamar urte galtzen ditugu , ta bagazi berriz Chirac-en mundu aberats hortarat . Nostalgia .
    Bertzetik , EAJ eta beren estrategia ??? Talde batzu muntatu , lantegi nagusi bakar batzu bereganatu , bakar batzutan hautesle aintzinean presentatu . Karakoila bezala emeki-emeki .
    Eta , badugu talde berri bat hor , Baxe Nafarroan , ez da oraino alderdi politiko bat , bainan nahi luke . Independentistak bai , bainan erdi kolapsologistak , eta Asramh-etako bizi modua defendatzen dutenak .

    Hala zertan giren !!
    Gure gazteria bere bidea segitiko du , baketsua izanen ote da bide hau ???
    Nik ez diat uste . Ez baitiegu bertze biderik proposatzen .

    Youtube : Nostalgia .
    – Rata Blanca – Mujer Amante

Les commentaires sont fermés.