Seaskaren Lagunak Elkartea ikastolen etorkizunean ekonomikoki parte hartzeko sortu da 2014an. Ikastolen federazioari elkarte berri honek nola « diru iturri berri » bat eskaintzen dion aurkezten digu Patxi Bergarak, Seaskaren Lagunak-en lehendakariak.
2014an sortu zirezte, zer testu inguruan eta zer helbururekin?
2013 urte bukaera latza izan zen Ikastolentzat. Hori ikusiz ikastolak finantzatzeko iritzi testu bat idatzi nuen hainbat hedabidetan (euskaraz : « Gure Ikastolak finantza ditzagun » eta frantsesez « Finançons nos Ikastola »
Ildo hori segituz, 2014ko urtarrilean, Seaskako ikasle ohi batzu bildu ginen Seaskaren Lagunak elkartea sortzeko. Ikastolen egoera gero eta larriagoa zela ikusiz, haien etorkizunean parte hartzea erabaki genuen, besteak beste ekonomikoki. Izan ere, pentsatzen genuen eta pentsatzen dugu euskara babestu nahi duten guzien ardura dela gure Ikastolen sustengatzea eta haien garapenaren segurtatzea, heldu diren belaunaldiak ere Ikastolako hezkuntzaz balia daitezen.
Zer antolakuntza molde hautatu duzue Seaskarentzat « diru iturri berri » bilaktzeko?
Elkarte gisa sortu ginen eta diru iturri berriak plantan ezartzea erabaki genuen. Horien artean, hileko edo urteko dohaintza sistema bat plantan ezarri dugu. Ideia da ahal bezain jendek dohaitza erregularrak egitea Seaskaren Lagunak elkarteari bakoitzak bere ahalen arabera. Jakinez zamaren %66eko zerga erredukzio eskubidea ematen diola dohaintzaren egileari. Beraz Frantzia ordainarazteko sistema legalena eta hoberena da.
Zein izan dira zuen diru ekartze azpimarragarrienak azken 3 urteetan?
3 urtez 30 bat pertsonek parte hartu dute dohaintza sistema hortan bakoitza bere nahiaren eta ahalen arabera. Orotara, lehen urtean, hau da 2014ean, 4000 euro bildu ditugu eta Ziburuko ikastolari eman. Azken bi urteetan 13 500€ko bilketa egin dugu eta zama hori Bernat Etxepare Lizeo berriari eman nahi izan ditugu. Helburuaren 4.5% eman diegu (300 000€ diru bilketa kanpaina egin dute) eta Lizeoaren erakasleek eta lehendakariak laguntza horrek kriston indarra ematen ziela erran digute. Beraz horrek gure laguntzeko nahia azkartzen du.
Geroari begira, nola pentsatzen duzue Seaskaren Lagunak elkartea indartzerat ?
Euskararen erakaskuntzari atxikimendua duten guzieri erran nahi diet 3 urtez 18 000€ bildu ditugula. Eta hori bakarrik 30 bat emaile izanez. Beraz pentsa zenbat biltzen ahal dugun 1000 bagine? Eta zergak ordaitzen badituzue, zuen zergek ikastolak diruztatzeko sistema bakarra da. Interesgarri da Frantzia orainaraztea behingotz, ez? Hortarako ez duda gurekin harremenetan sartzea [email protected] helbidera idatzi eta geroz eta gehiago izan gaitezen gure ikastolak diruztatzen.
Seaskaren Lagunak: 13 500 euroko dohaintza Bernat Etxepare Lizeoari
2014ko urtarrilean, Seaskako ikasle ohi batzu bildu ginen Seaskaren Lagunak elkartea sortzeko.
Ikastolen egoera gero eta larriagoa zela ikusiz, haien etorkizunean parte hartzea erabaki dugu, besteak beste ekonomikoki. Izan ere, pentsatzen dugu euskara babestu nahi duten guzien ardura dela gure Ikastolen sustengatzea eta haien garapenaren segurtatzea, heldu diren belaunaldiak ere Ikastolako hezkuntzaz balia daitezen.
Proiektu ezberdinen artean, hileko edo urteko dohaintza sistema bat plantan ezarri dugu, lehen urtean 4000 € bildu genituen eta Ziburuko ikastolari eman. Aurten Seaskak dimentsio berri bat hartuko du Bernat Etxepare Lizeo berriaren eraikuntzarekin. Eta guk urrats hori azkarki laguntzea nahi izan dugu. Hortarako Seaskaren diru laguntza kanpaina horretan parte hartzea erabaki dugu 13 500€ dohaitza bat eginez.
Urtero diru laguntza hori oraindik haundiagoa izan dadin, dei egiten dugu ikastolak sustengatu nahi dituzten guziei, Seaskaren Lagunak elkartearen aldeko dohaintza bat egin dezaten, bakoitzak bere ahalen arabera (jakinez zamaren %66eko zerga erredukzio eskubidea ematen diola dohaintzaren egileari).
Gehiago jakin edo dohaintza bat egin nahi duena gurekin zuzenki harremanetan sartu: seaskarenlagunak@gmail.com
SEASKAREN LAGUNAK