Egiaren ordua

podeosban
Duela gutti Ballast izeneko aldizkariak luze zabal jorratu ditu Podemos mugimenduaren ezaugarriak, pentsamolde eta estrategiak, kontradikzio eta ahulguneak gordetu gabe (www.revue-ballast.fr/que-pense-podemos).

Azken europar hauteskundeetatik landa sundaketek behin eta berriz iragarri eta orain hautestontzietan gauzatu den Podemos-en gorakada handiak alde desberdinetatik arreta berezia merezi du*.

Alabainan, pentsamolde eta politika neoliberalari buru egin nahi duen pertsona nahiz mugimendu orok interes zuzena du Europako periferian gertatzen ari den esperientzia berri hau hurbiletik aztertzeko.

Are gehiago, Syrizarekin batera (eta behar bada bihar Irlandako indar batzuekin ere) Europa osoan inposatuak zaizkigun zorroztasun politikak zalantzan eman eta beste bide batzuk irekitzeko prozesu garrantzitsua irek lezake Podemos-ek.

Begi bistako da honen ondorio politiko eta sozialek bi Estatu horien mugak gaindituko lituzketela. Udal eta foru hauteskunde horien biharamunean, iragarritako lurrikara politikoa abian da espainol Estatuan, nazioarteko hedabideen tituluak lekuko. Dagoeneko aspaldiko bipartidismoaren garaia bukatua dela argi da. Udazkeneko hauteskundeetan Podemos-en arrakasta konfirmatuko balitz Espainol legebiltzarrean, aukera berriak ere irek lituzke Euskal Herriak Estatuarekin dituen harremanen baitan, bai bake prozesuari begira, bai burujabetzaren inguruko gatazka politikoa bideratzeko. Azkenik Podemos-en fenomenoa hurbiletik segitzekoa da ezkerreko abertzaleentzat, Hego Euskal Herrian hirugarren atera baita foru hauteskundeetan, 194.000 boz bilduz (%13,7) eta lurralde guzietan ordezkaritza lortuz.

Noren kaltetan izan den erraiteko azterketa sakonagoak behar badira ere, ageri da EH Bilduk ere, maila batean bederen, haren hautagaitza pairatu duela.

Nortasun kolektiboaren berdefinitzearen premia

Podemos M15-eko “indignados” mugimendu sozialaren segida izan nahi du eta bereziki honen adierazpena hauteskundeetan. 2014ko urtarrilean sortua, pentsamolde politikoa aberatsa eta heterodoxoa garatzen duten intelektual batzuen pisua nabarmena da mugimenduaren zuzendaritzan. Marxen metodo materialista baliatuz: egoera konkretu baten azterketa konkretua, denbora berean marxismoaren hainbat printzipiotik urruntzen dira. Hala nola borroka politikoaren determinismo ekonomikoa. Produkzio sisteman oinarritutako klase sozialen kontzeptua baino, nortasun kolektiboak berdefinitzea nahiago dute.

Are gehiago, ezker/eskuin dikotomia errealitatean hutsala bilakatu denez (izendapen horiek erabiltzen dituzten PSOE eta PP-k interes sozial berdinak defenditzen dituzte eta ekonomikoki politika berdintsuak eramaiten dituzte) kanpo kokatzen dute beren burua. Egoera sozio-ekonomikoa eta gertakari politikoen kontakizun berria lantzen dute, “naturalak” bilakatu diren klase menperatzaileen ideiei gaina hartzeko eta Gramsciren bidetik hegemonia kulturala konkistatzeko.

Teoria edo ideologiari bizkar emanez, krisiak eragindako jende xumearen frustrazio, haserre eta bizipen larriei zentzu kolektiboa eta espresio politikoa eman nahi dizkiete, hobendunak izendatuz, hiztegi politikoa berrituz : “gu” eta “haiek”, behekoak eta gainekoak, kasta eta populua. Triptiko sinplean oinarritzen dute beren mezu politikoa : demokrazia, herri burujabetza eta eskubide sozialen defentsa, politikarien ustelkeria, bankuen diru gosea eta Europako politika neoliberalak salatuz.

Esperantza berpiztu du Podemos-ek

Hainbat puntutan ideia eta pentsamolde pizgarriak baditu ere, beste hainbatetan zalantzak sortzen ditu Podemos-ek.

Hala nola bere estrategia guztia hauteskundeen bitartez poderearen konkistan zentratzen duelarik, jendartean aldaketa sakonak posible bilakatzeko. Iduri du sozialdemokraziaren erreformismo arruntena ber asmatzen ari dela. Gisa berean, eta aurrekoaren logikan, bere programaren neurri erredikal batzuk, irabazi unibertsala adibidez, desagertuz joan dira hauteskundeak hurbildu arau. Ez zaizkio falta bestalde, populismoan erori delako kritikak, leader batzuen zentralitate eta gehiegizko poderea bezala.

Arazo horiek orok eztabaida biziak pizten dituzte plazen okupazioa eta praktika asanblearioa oinarritzat dituen mugimendu honetan eta ondorioz hainbat buruzagi edota sektore urrundu dira. Hala eta guztiz ere, urte eta erdiz jarraitzaile ugari eta emaitza harrigarriak bildu ditu mugimenduak. Esperantza eta engaiatzeko gogoa ber piztu ditu politikaz okaztatuak ziren askoren artean. Politika mundutik kanpoko pertsonalitate berri batzuk lehen planoan kokatu ditu, Madrile eta Bartzelonako zerrenda buru lekuko. Ez da gutti.

Ikustekoa da orain nolako aliantza eginen duen herriak kudeatzeko, zein neurri hartuko duen, gobernatzeko molde berria inposatuko duen ala sistemak xurgatuko ote duen. Ikustekoa ere Kataluniako prozesua independentistari begira nola jokatuko duen. Bainan inozoak izan gabe ere, ez gaitezen zinismoan gal.

Podemos-en oldarrak on egiten digu. Hemendik udazkenera asko jokatzen du. Hoberena opa diezaiogun, berarentzat, bainan oroz gainetik herriarentzat!

*Interneten Podemos-i buruz dokumentazio ugari atxeman daiteke bainan duela gutti Ballast izeneko aldizkariak luze zabal jorratu ditu mugimenduaren ezaugarriak, pentsamolde eta estrategiak, kontradikzio eta ahulguneak gordetu gabe (www.revue-ballast.fr/que-pense-podemos).

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).