1)
Iruñatik joan Baionaraino, ta Akizeraino kantan
Xuri gorria ta zezenketa guziendako programan
Herriz aldatu, baina giroa berdina da guzietan
Turistak ikus daitezke galdez karrika zikin horietan:
Hau zein herri da: Baiona, Iruña, Akize edo Mont-de-Marsan?
2)
Uda guzian xuri gorritik sekulan ezin aparta
Milioika jende uniformetan urtero hobetuz marka
Ahal bezain usu, “horiak” edan, eta parekoa zanpa
Sos gehiagoren biltzeko orai herriek hau dute falta:
Nork sortuko du besteak aitzin “Rouge et Blanc Festayre®” sormarka?
3)
Besta tokiaren izena salbu “la feria” berdina da.
Peñak arnoa saltzen, edaten, musika jotzen bi banda
Bestak ekoizten dira industrialki biera botoilen gisara
Pays Basque, Navarra, eta Landesak, mundializa giten hara!
Heldu den udan xuri ta gorriz Tokyo-ko bestetara!
4)
Ze suziria, ze hitz hartzeak! Mila koloreko argi
Zezenak hil ta neskak bortxatu ene aldi, hire aldi
Eta goizetan alegia deuse, karrika xokoak garbi
Bainan Baionan bestak gelditu ditezen eder ta handi
Beharrik euskal kulturarentzat hor dugula Karrikaldi!
5)
Alkola, neskak, eta technoa uda guzian buruan
Hiru zartako, hamar hortz hautsi, hori hogoi segunduan
Hola bizitzen egon gintezke uztaila ta abuztuan
Beste girorik ikusteko ez da sartu behar zeruan
Besta egiteko beste manera ainitz badira munduan.
6)
Konferentziak, kontzertu onak ta autoantolaketa
Biera batzuen ingurunean gogoeta trukaketa
Geldi “cul sec”-ak egitea ta itxi ezazu brageta
Lagun giroan, baina pentsatuz egin dezakegu besta
Zato Europie festibalera hortako egina da eta!
7)
Ura, Hezkuntza, Demokrazia, … pentsatzen pasa denbora
Z.E.P., eta Deluxe, Brassens is not dead, guretzat musika droga!
Europar gazte mugimendua ekarri dezagun gora
Lagun, maitemin, ezaguneri, denei ekarri gogora
Haugi Europie festibalera, mundiala izango da!!!!