EHZ Amikuzen: « mintza daitezela periferiak! »

EHZ

Euskal Herria Zuzenean festibalaren 28. edizioa ekainaren 28, 29 eta 30ean iraganen da, Arberatzen (Baxe Nafarroa).

Hemendik!

Bost urtez, Irisarrik aterpetu du festibala, laguntzaile berriak lotu dira eta publikoa ere hurbildu da. Orduan jendeak galdetzen zigun « Zergatik Irisarritik joanen zirezte? Bikaina da hemen!« . Baina Irisarri agurtu ginuen hastapen baten zaporea zuen bukaera batekin, beste « hemen » baten bila joaiteko.

EHZak lehen aldiz bere tresneria Amikuzen pausatuko du, Arberatze herrian!

Euskal kultura azpi-kultura dela kontsideratzen du hainbatek, ttipitua, guttitua eta folklorizatua. Hau da, euskal kultura hartu, eta bere errautsak erakusten dituzte, beste kultura hegemoniko batzuen barne den iraganeko ondare soil bat bailitzan. Baina guk, hemendik, ez ditugu errautsak iraunarazten, guk bizi den kultura baten suaren inguruan dantzatzen dugu!

Eta Euskal Herria bi kultura zapaltzaileen artean kokatzen den periferia bada, Euskal Herriak ere baditu bere ertzak eta sortzen ditu nahitaez bere bazterrak. Aurten, EHZtik elgarrekin oihukatuko dugu: hemendik «mintza daitezela periferiak»!

Garai gatazkatsu hauen erdian, EHZk ikuspegi kritiko batetik begiratu nahi dio munduari ere, hemendik, beste herri eta pertsona zapalduekiko elkartasuna erakutsiz.

Azkenik, kulturgintza merkatuaren gorabeheretan kalkulatzen den bitartean, hemendik kultura partekatu nahi dugu, denentzat eskuragarri emanez eta beste harreman mota batzuk sustatuz.

Arrosatik Arberatzera, belaunaldiz belaunaldi milaka laguntzailek egin eta egiten dute EHZ, elkartrukaketa, auzolana eta autogestioa oinarri. Hemendik eraikiko dugu Euskal Herria Zuzenean!

Formula bera

Egon izan den leku guzietan, EHZ inguruko eragileekin elkarlanean aritu da eta aurten, lan ardatz horri segituz, Amikuzeko dinamika kulturalen hauspotzea dugu helburu, xumeki gure harria ekarriz. Arberatzek eta Amikuzek EHZri zerbait ekarriko dioten moduan, pretentsiorik gabe, ikusiko dugu zer harri pausatzen ahalko dugun sekulan izan ez garen eskualde honetan. Amikuzeko eragileekin elkarlanean hainbat proiektu eramanen ditugu.

Aurtengo edizioari dagokienez, Irisarriko formula bera mantenduko dugu.

Egunean zehar, Arberatzeko plaza URRIRIK izanen da eta bertan askotariko animazioak izanen dira (zirko, kontzertu, haurren xokoa etab.). Azken urteetan bezala, mintzaldi, tailer eta mahain inguruak antolatuak izanen dira hainbat gaien inguruan. Arratsean, bi eszenatan banatua izanen den pentzean segituko dute kontzertuek.

Azkenik, Ipar Euskal Herriko lau ertzetatik festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko ditugu.  Xehetasun gehiago emanen ditugu berantago.

Programazioaren lehen baieztapenak

Programazioaren aldetik, azken urteetako ildotik segitzen dugu, ahal bezain musika estilo anitza oholtzaren gainera eramanez, doinu eta adierazpen mota ezberdinak deskubriaraziz eta sorkuntza berriei plaza bat eskainiz. Besteak beste, aurten talde hauek izanen ditugu oholtza gainean: Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata, Vincen García. Antzerki, zirko edota dantza ikusgarriek ere programazioa osatuko dute.

Lehen aurresalmentak

Gaurtik goiti hiru eguneko sarrerak 40€ euroko prezio berezian salgai dira martxoaren 31a arte, ehz.eus webgune berrian. Apirilaren lehenetik aitzina, hiru eguneko bonoa 50 eurotan salgai izanen da maiatzaren 4a arte eta ondotik 60 eurotara pasako da. Apirilean ekinen diogu egunez eguneko sartzeen salmentari. Festibalean bertan lekuak salgai izanen dira ere. Laguntzaile izaiteko izen-emateak apirilean idekiko ditugu.

Kapitalismoak eragindako inflazio garai honetan, gure ahalegin guziak egiten ditugu festibala denendako eskuragarria izan dadin.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).