Ekainaren 9a

2024ko maiatzaren 19an, Madrilen Vox alderdi ultrak antolaturik indar erakustaldia egin du Europa zein nazioarteko eskuin muturreko agintarietaz inguraturik.

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Orain dela berrogei bat urte Bérurier Noir punk rock taldeak « la jeunesse emmerde le Front National » abestia zabaltzen zuen lau haizetara. Eskuin muturraren ideiei, laurogei hamarkadan, hein batean, oztopo egiteko zegoen borondate eta mugimendua islatzen dute hitz horiek. Europako parlamenturako hauteskundeak hurbiltzen zaizkigun une honetan, ultra eskuinaren mamua berriz ere mahai gaineratzen ari da. Baina, oraingo honetan, orain dela berrogei urte ez bezala, mamua garaile egiten ari zaigu eta indar politiko indartsu gisa kokatzen hauteskunde horietan. Eta orain dela berrogei bat urte ez bezala, eskuin muturraren ideologia normalizatu bat daukagu parean. Ideologia atzerakoia, kanpokoa eta ezberdina denari begira beldurrean oinarritzen dena, ezkutatzen badu ere ultra liberalismoan finkatua dena, eta ultra kontserbatismo batean murgildua, hori da besteak beste heldu zaiguna eskuin muturrarekin.

Ekainaren 9ko europako hauteskundeak iluntasun zerbaitekin heldu zaizkigu, beraz. Eta, orain dela berrogei urte Berurier Noir-en abestia handizki abesten zuten gazte horiek, galdera pausatzen diote beharbada beraien buruari: baina zer demontre huts egin da? Behin baino gehiagotan errana izan dut lerro hauetan ezkerra burua ezin altxatuz dabilela. Haren erranei gor geratzen dira herritarrak eta zabaltzen dituen diskurtsoak gizartearen errealitatetik urrun gelditzen dira aterabidea ezin asmatuz balira bezala. Eskuin muturra garai batean borrokatu zuen batek zioen berriki « desastre bat da! », eta « hau guztia beren burua ezkerrean kokatzen zuten agintariek urteetan eramandako politika neoliberalaren ondorioa da ».

« Frantzian jakobinismoa aldera utzi eta inspirazio iturri zerbait hartu beharko lukete Euskal Herrian gertatzen ari denarekin. »

Horrek eragina izan du ziurrenik ezkerraren bilakaeran, baina gehitu beharko genioke barne botere gose eta kalapita amaigabeak, non ezkerreko batasun bat lortzeko ezintasuna erakutsi den. Horretan Frantses Estatua nahiko adibide esanguratsua da Melanchonen diskurtsoek (berriki europako hauteskunde kanpainaren inguruan bota dituenak besteak beste) ezkerrean batasuna hausteko ahalegin guztiak egiten dituztela ematen baitute. Eta, horrek tamalez eskuinaren ideologiari atea handizki zabaltzen dio. Ultra eskuinak ordezkatzen du, zoritxarrez, gaur egun herritarren irudimenean bizi dugun zapalkuntzaren aurkako oldarra. 2019an izandako aurreko europako hauteskundeetan jadanik eskuin muturraren igoera nabarmena izan zen. Berriki Le Monde egunkariak argitaratu artikulu batean, politologoek zioten ez zela eskuin muturra 2019an bezain indartsu aterako 2024ko hauteskunde hauetan. Ekainaren 9ko gaualdiak argituko digu arrazoi duten ala ez. Anartean, berriki Madrilen Vox alderdi ultrak antolaturik indar erakustaldia egin du Europa zein nazioarteko eskuin muturreko agintarietaz inguraturik. Espainia aukeratu izana badu horretan sinbolika handia, eskuin muturraren uholde horri aurre egiten dioten herrien artean kokatzen baita Espainia. Eta hori hein handi batean Katalunia eta Euskal Herritik ateratzen diren bozkei esker da. Horretan frantzian jakobinismoa aldera utzi eta inspirazio iturri zerbait hartu beharko lukete Euskal Herrian gertatzen ari denarekin.

Egoera ez bada osoki aldatzen, ekainaren 9an bozkatzera joanez gero eskuin muturrari ez errateko bideak irekiko ditugu. Ordua legoke « le peuple emmerde l’extrême droite » berriz ere handizki deiadartzeko. n

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).