ELA sindikatua indarberritzen

ELA Sindikatuko Batzorde eragileko Leire Txakartegi, Amaia Muñoa, Adolfo Muñoz "Txiki" eta Ivan Gimenez, ELAren XIV. Kongresuko kartelarekin
ELA Sindikatuko Batzorde eragileko Leire Txakartegi, Amaia Muñoa, Adolfo Muñoz « Txiki » eta Ivan Gimenez, ELAren XIV. Kongresuko kartelarekin

ELA Sindikatuaren XIV. Kongresua Indarberritzen lemarekin iraganen da Bilbon ekainaren 15 eta 16an. Lau urtero iragaiten den Kongresu honek sindikatuaren norabide nagusia definitzen du arlo sindikal, sozial eta politikoan. Bertan Hegoaldeko 4 probintzietako 736 delegatu bilduko dira. Kongresuaren mozioak aipatzen du irabazle, borrokalari eta erakargarri den sindikalismo baten eraikitzeko moldea, bai eta ere justizia sozialaren erronkaren aitzinatzeko moldea. Baina, ber maneran ere aipatzen du molde inportante batean, Euskal Herriko bake prozesua, burujabetzaren eta arlo sozialaren aldeko dinamika, euskararen defentsa kulturen berdintzearen kontra, patriarkala ez den sindikatu baten eraikuntza, alternatiba sozial eta ekologikoen promozioa, klimaren desafioa,… Kongresu aitzineko Alda!k ELAko 3 arduradunen bidez sindikatuaren hainbat ezaugarri sakontzeko parada eskaintzen du.

"Kongresuak ELAko militanteak motibatzeko balio behar du, datozen lau urteetan aurrez aurre izango ditugun erronkei indarberrituta eusteko balio behar du" (Amaia Munoa, ELA Sindikatuko Idazkari Nagusi Ordea)
« Kongresuak ELAko militanteak motibatzeko balio behar du, datozen lau urteetan aurrez aurre izango ditugun erronkei indarberrituta eusteko balio behar du » (Amaia Munoa, ELA Sindikatuko Idazkari Nagusi Ordea)

Afiliazioa

Afiliazioan oinarritutako sindikatua da ELA, eta egun 98.960 pertsona daude afiliatuta. Galera bat izan da kongresu arteko epealdian, %6koa, enplegu suntsiketarekin zuzenki lotuta. Baina momentu honetan azpimarratzeko bi puntu daude:

• azken 6 hilekoan tendentzia aldatu da eta epe honetako emaitza 867 pertsona afiliatu gehiago dira

• emakumeei dagokionez, kopurua handitu da azken kongresutik hona eta gaur afiliazioaren ia %44a emakumeak dira

Bi datu hauek ELAren lanaren erakusgarria dira: zailtasunak zailtasun, prekarietateari aurre egitea da gure lehentasuna.

Hauteskunde sindikalak

Enpresetan egiten diren hauteskunde sindikalen emaitzek hitz egiten dute baita: Hego Euskal Herrian %36ko ordezkaritza du ELAk. EAEn %40,35a, bigarren sindikatua %19ra iristen ez delarik eta Nafarroan %23,10a, kasu honetan lehenengo sindikatuaren bi puntura bakarrik. Gehiengoa duen sindikatua da ELA, eta gure kasuan horrek ez du ezertan okertzen gure papera, kontrakoa! Gure ordezkaritzak eta gure afiliazio oinarri zabalak zilegitasun osoa eta indarra ematen digu egin behar deguna egiteko. Panorama orokorra eta Euskal Herrikoa ikusita, kontra botereko proiektua garatzea izan behar du gure ardura. Kontra botere proiektua justizia sozialaren alde: demokrazia, bizi baldintza duinak, aberastasunaren banaketa justua, planetaren biziraupena. Badakigu horretarako eremu desberdinetan eta organizazio desberdinekin egin behar dela lana. Erronka oso handia daukagu.

Sindikatuaren independentzia

ELAk bere dirusarreren berri ematen du baita kongresuaren arira. Epe honetako daturik esanguratsuena, kuotek duten pisu erlatiboa da: ia %92,63a. Eta honi bestelako sarrera propioak gehituta, %94,40ko autofinantzaketa emaitza ematen du. Horrek bermatzen du gure askatasuna gure irakurketak, erabakiak eta ekintzak burutzeko.

Sindikatu baten eginkizuna langileen interesak defendatzea da; lan eta bizi baldintza hobeen alde lan egin eta gaur egun, batez ere borrokatu. Botere ekonomikoak eta hein handi batean berarentzat lan egiten duen botere politikoak dituzten interes berberak, gureen guztiz aurkakoak dira eta egoera honetan askatasun politikorik gabe ezinezkoa da praktika koherente bat izatea. ELAk ez du bilatzen konfrontazioa; ELAk interes batzuk defendatzen ditu eta ez du men egiten. Ez dugu beti irabazten, baina gure iritziz, hau da irabazteko bide bakarra.

Abertzaletasunerako atea

ELAk duen lan egiteko eran, hurbiltasuna, zintzotasuna eta konpromezua dira nagusi. ELAk ez ditu bere irakurketak leuntzen, baizik eta zorroztasunez aztertu eta konpartitzen ditu jendearekin, ahalik eta gai gehien landuz. Bestalde, antolakuntzari garrantzi handia eman eta beharrezkoak diren tresnak garatu ditugu (zerbitzu juridikoa, elkartasun erresistentzia kutxa…). Honek bere egoera hobetetzeko aukerak ematen dizkio langileriari. Atxikipen handia sortzen da horrela, abertzaleak ez direnen artean ere. Eta bide batez, abertzaletasunerako ate paregabekoa irekitzen da.

"Etorkizuneko sindikalismoa, feminista izan behar da" (Leire Txakartegi, ELAren batzorde eragileko kidea, sindikatuan genero politikaren arduraduna).
« Etorkizuneko sindikalismoa, feminista izan behar da » (Leire Txakartegi, ELAren batzorde eragileko kidea, sindikatuan genero politikaren arduraduna).

ELAko genero berdintasun politiken alorrak gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko sindikatuaren estrategia definitu eta horren jarraipena egiten du. Duela hiru urte genero ekitaterako antolakuntza aldaketa prozesua martxan jarri dugu.

Prozesu honekin ondorengo galderei erantzun nahi diegu:

1. Gure eredu sindikalean genero berdintasuna txertatu dugu bere osotasunean?

2. Gure barne funtzionamenduan desberdintasun egoerak sortzen ari gara nahi gabe bada ere?

Gu berdintasunean oinarritutako gizarte eredu bidezko baten alde gaude, pertsonen eta planetaren bizitza erdigunean jarriko dituenaren alde, hain zuzen. Lan erreproduktiboa ikustarazi eta baloratu egin behar dela diogu, enpleguaren eta gainontzeko lanen banaketan sakondu,…

Berdintasuna lehen mailako lan ildoa izan behar da gurean, emakumeak ez baikara talde bat edo kolektibo bat. Biztanleriaren erdia baino gehiago gara, langile klasearen erdia. Bakarrik horrela ordezkatuko dugu prekarietatea, bakarrik horrela izango gara tresna eraginkorra langile klase osoarentzat.

Argi dago ELAk azken urteetan emakumeak erantzukizuneko postuetan sartu garela, baina hori ez da nahikoa. Sindikatuaren lehentasun politikoak eta kultura bere ere berrikusi behar dira, bestela ez da sakoneko aldaketarik egongo.

ELA lan eskerga egiten ari da emakumeak nagusi diren sektoreak antolatu eta dituzten lan baldintzak duintzeko. Greba eta gatazkarik luzeenak azken urteeten emakumeenak dira. Une honetan Bizkaiko erresidentzietako langileak (emakumeak gehienak) hamalau hilabete baino gehiago daramatzate greban. Dudarik gabe, gure sindikatuak borroka feministari egiten dion ekarpen praktiko eta zehatza dira gatazka hauek.

Hala ere, badaude hausnarketarako gaiak adibide hauetan ere. Asko ari gara ikasten emakume militante hauengandik baina gure antolakuntza eredua, neurri handi batean, industria sektorearen neurrira eginda dago oraindik.

Gatazka hauek ahalduntza prozesuak izaten ari al dira emakumeentzat? Zer militantzia eredu ari gara bultzatzen? Zer lidergo mota?… Galdera guzti hauei erantzuten joan behar gara, jakin badakigulako etorkizuneko sindikalismoa feminista izan behar dela ezinbestean, bestela ez baita eraldatzailea eta eraginkorra izango.

"Sistema aldatu eta ez klima !" (Aiala Elorrieta, MRA Fundazioan publikazio eta ikerketak)
« Sistema aldatu eta ez klima ! » (Aiala Elorrieta, MRA Fundazioan publikazio eta ikerketak)

Zein dira ELA Sindikatuak ekologia eta klimaren alde hartu dituen neurri ezberdinak?

Ingurumena eta Klima aldaketaren auzia ez da auzi autonomoa, gizarte ereduarekin erabat lotua da. Egun bizi dugun krisi ekologikoa, erabat lotuta dago bizitzaren beste hainbat esparrutan bizi ditugun krisiekin ere: banaketa krisia, krisi soziala, ekonomikoa, demokratikoa, zaintzen krisia… ELAtik sindikatu garen heinean, anitzak dira aurre egiteko ditugun erronkak eta konplexutasun honetan bere egiten du “sistema aldatu, ez klima”. Sistemak sinestarazi nahi digun arren alternatibarik ez dagoela, gurea da ardura eraldaketarako botere soziala eraiki eta jendartean alternatibak badirela ikustarazteko. Zentzu horretan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak sustatuta 2015eko urrian Bilbon ospatu zen Alternatiben Herria zedarria izan zen. Bertan, milaka herritar eta noski, baita ELAkide ugarik ere, gizarte eredu alternatibo baten alde martxan abian diren ehunka esperientzia ezagutzeko aukera izan zuten. Bestalde, Ekonomia Sozial eta Eraldatzaileren esparrura ere, ELA urrats zehatzak ematen ari da; Goiener kooperatiban kontratatu du argindarra, FIARE banka etikoko bazkide egin gara, kontsumo-taldeak bultzatu ditugu… Azken urteetan abiatutako ekimenen artean, “106 400 lanpostu berde berri” txostena ere azpimarra dezakegu. Enplegu berdeak dira ingumenaren aurkako kanpo-eraginak zuzentzera bideratutako jarduera guztiak eta baliabide naturalen leheneratze-gaitasuna bermatzen dituztenak. Txostenaren emaitzek aurreikusi zuten era honetako106 400 enplegu berde sortzeko moduan gaudela Hegoalden. Trebakuntza bidez jorratutako gaien artean, Elikadura Burujabetza eta Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmena hots TTIP edo TAFTA ezagutarazteko antolatutako saioak nabarmenduko nituzke. Ingurumen Buletinaz gain, argitalpenen artean ere baditugu ingurumenarekin estu lotuta dauden publikazio gehiago. Azkenetako bat aipatzearren, Julien Milanesiren “Alferreko proiektu handi inposatuak, eta euren mundua” dokumentua kaleratu genuen iaz.

Usu ekologia eta klima enpleguaren eta erosahalmenaren aurkakoak bezala kontsideratzen dira…

Gizarte Eredu justuago, solidariago eta desiragarriago bat defendatzen dugun bitartean, sindikatu garen aldetik ere AHT bezalako lanetan ari diren langileen eskubideak defendatu behar ditugu. ELAren AHTren aurkako jarrera argia da: egitasmo hau interes orokorraren aurka doa eta ikuspuntu ezberdinetatik aztertu ostean –ekonomikoa eta soziala, lurraldeari buruzkoa, politikoa, energetikoa eta kulturala— argi uzten da AHT ez dela errentagarria. Baina hori horrela izanda ere, Eusko Jaurlaritzaren ikuskaritzak ezikusiarena egiten duen bitartean, AHTren eraikuntzan lanean diharduten langileen baldintza prekario eta basatiak salatzeko ardura gurea da erabat.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).