ELAk eman behar duen mezua ez da titular hutsekin asetzen

Ivan GimenezIván Giménez Hegoaldean gehiengoa duen ELA sindikatuko arduradunetarik bat da. Gero eta gehiago indibidualista eta kontsumerista den jendarte batean, balore kolektiboak eta elkartasuna aitzinean emaiten dituen sindikatu batentzat, eta formula sinplistak eta eslogan demagogikoak garaile diren aro honetan etengabeko pedagogia egin nahi duen erakunde sindikalarentzat komunikazioaren erronkak zein diren aipatzen dauku.  Parada ezin hobea da sortu berria den eta Euskal Herrian 100 000 aletan banatua izanen den Alda aldizkariari ongi etorria egiteko.   

Zein izan da orain arte ELA sindikatuak ukan duen komunikazio atalaren ezaugarria?

ELAk gauza asko egiten ditu, bai esparru sindikalean (lan zentruetan etab.) zein arlo soziopolitikoan. Sindikatuaren jarduera oso emankorra da, etengabekoa. Sortzen dugun informazioaren jarioa oso handia da lurralde guztietan, baina hala ere, ez dugu lortzen gure jarduera osoa eta gure ekintza guztiak komunikabideetan isladatzea.

Ehun mila afiliatu eta ia 8.500 enpresen ordezkari dauzkagu, eta kopuru horrek ehundaka albiste sortzeko aukera ematen digu. Tamalez, gure komunikazio gaitasuna nahiko mugatua da. Alde batetik, ELAren komunikazio taldea ezin delako leku guztietara iritsi eta Euskal Herrian zehar egiten dugun guztiaz informatu. Muga hori hor dago, eta kudeatu behar dugu. Bestetik, komunikabideetan eskaintzen diguten arreta eta espazioa mugatua da, eta gainera, ELAren jarduera sozial, sindikal eta politikoa ez da botereetan daudenen gustokoa. Beraz, ezin dugu pentsatu komunikabideetan guk nahi dugun guztia (eta gure gustoko tratamenduarekin) argitaratuko dutenik. Bi muga horiek hor daude, eta errealismoarekin jokatu behar dugu.

Baina nola? Hor dago gakoa. Aspalditik, eta orain dela gutxi arte, komunikazioaren lana bi esparrutan banatzen genuen, oso modu tradizionalean. Kanpoari begira, prentsa oharrak, prentsaurrekoak eta bestelako ekitaldiak egiten genituen, eta komunikabide tradizionalekiko harremana lantzen genuen gure albisteak ahalik eta modu txukunen agertaraztea (telebistak, irratiak, egunkariak…). Barnera begira, gure afiliatu zein delegatuentzako informazioa buletin, eskuorri eta mota ezberdinetako mezuren bidez (eskutitzak, posta elektronikoak gero…) helarazten genien.

Komunikazio atalaren gaur egungo egoerari egokitzeko hausnarketa berezi bat martxan eman duzue. Zein dira desmartxa horren ezaugarriak eta ondorioak?

Interneten agerpenak hankaz gora jarri zuen betiko eskema hori, eta webgunea abian jarri genuenetik konturatu ginen kanpo eta barne komunikazioak ezin zirela banatu. Mundu guztiak informazio guztia jaso ahal du, ia aldibereko informazio jarioa sortzen, eta horrek beste kudeaketa bat eskatzen zuen. Hori ikusita, gure webgunea ELAren komunikazioaren bizkar hezurra izan beharko zuela erabaki genuen, paperezko argitalpenak, prentsa oharrak eta abarreko guztia baztertu gabe. Hau da, lana biderkatu egin zaigu.

Gaur egun, zertan ditu ELA sindikatuak komunikazio arloan bere erronkak?

Esparru teknikoa ala profesionaletik aparte, beste ikuspegi filosofiko ala soziologiko bat kontuan hartu behar dugu. Gure Komunikazio Plana osatzeko, jende askorekin bildu gara mundua nola aldatzen ari den ongi ezagutzeko. Orain albisteek oso gutxi irauten dute: errealitatea likidoa da, desegonkorra, zatikatua, behin-behinekoa… Lehen, baloreak sendoagoak omen ziren; behintzat, gehiago irauten zuten. Orain, indibidualismoa eta kontsumismoa gailendu dira. Dena erlatiboa dirudi, eta ideologia hitza bera ez da ia inoiz erabiltzen, zaharkituta delakoan edo…tabu balitz bezala. Informazioa ala formazioa baino, marketing-a egiten da gaur egun komunikazio esparruan. Jakina, sindikatuak ez du amaitu behar enpresek egiten duten publizitate arin, bigun edo eztimerke bera egiten, baina ongi ulertu behar dugu egungo komunikazio- sistema. Eta hor daukagu erronka handi bat.

Nola egin aurre egoera likido horri?

Gizarte hiperlehiakor eta gainkomunikatu batean bizi gara, baina gizakion arreta gaitasuna mugatua da. Jendearen arreta lortu behar dugu, eta gure mezua zabaldu. Titular asko iristen zaizkigu, irudiak, datuak, baina gehienetan ez diegu jaramonik egiten. Gainera, oso memoria laburra daukagu. Eta lehia horretan, ELAk defendatzen dituen mezuak ez dira errazak: indibidualismoaren garaian, balore kolektiboak lehenesten ditugu; esloganen ordez, diskurtso egituratuak, ideologikoak; sentsazio iheskorrak gailentzen dira gaurko gizartean, baina guk argudioak eta edukiak erabiltzen ditugu… Erronka honi ez diogu aurre egingo internet-en bidez, bakarrik (sare sozialak, webguneak, etab.). Beste tresna batzuk indartu behar ditugu.

Aldizkariei dagokionez, jada martxan zen kopuru handitan zabaldua zen zuen Landeia aldizkaria ber-antolatu duzue, Alda izena emanez. Zein dira ber-antolaketa horren ezaugarriak, zergatiak eta zer itxura ukanen du ondorioz Alda aldizkariak?

Hain justu, paperezko argitalpenek bere funtzioa badaukatela uste dugu. Adibidez, hilean zehar etxean aldizkari on bat badaukazu (bertan, egongelaren mahai gainean…) une batean edo bestean irakurriko duzu. Sare sozialetan edo webgunetan banatzen ditugun edukiak eguneroko jario informatiboan kokatu behar dira, ezinbestekoak dira, baina ez dira nahiko: atzeko edo sakoneko fenomenoak edo azalpenak eman behar ditugu, postmodernitate likido horretan guztiz ez erortzeko. ELAk eman behar duen mezua ez da titular hutsekin asetzen. Horregatik, bi aldizkari nagusiak banatuko ditugu hemendik aurrera. Landeiarekin jarraituko dugu, baina enpresen delegatu eta lehen lerroko militanteei zuzenduta. Euren eguneroko lan sindikalaren tresna bihurtu dugu Landeia, informazio praktikoaz beteta: zerbitzu juridikoak, lan osasuna, negoziazio kolektiboa, sindikatuaren kanpainak, etab. Bestetik, ALDA aldizkari berriak gure 100.000 afiliatuentzako tresna izango da. Maiatzetik aurrera bi hilean behin etxe guztietara bidaliko dugu, eta aurrerantzean euskal gizartean ere nola hedatzen dugun aztertu nahi dugu. ALDAren esanahia gardena da: Aldaketa, Lana, Demokrazia, Alternatibak. Sindikalgintzatik abiatuta, ALDArekin lan zentruen paretak gainditu nahi ditugu, eta kaleetan zehar zabaldu nahi dugu neoliberalismoaren aurkako ekintza soziala. Azken finean, borroka guztiak borroka batean biltzen dira, eta ALDA indar-pilatze horren zerbitzura jarriko dugu.

UneALDAdeMAI

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).