Erabaki, eraiki

EHEuropanEuskal Herriko herritarren %40 legoke euskal estatu bat sortzearen alde, Ipar Hegoa Fundazioak atera berri duen ikerketa baten arabera. Eusko Jaurlaritzak, ordea, argitaratu du EAEko herritarren %18 leudekeela independentziaren alde, eta horren bikoitza aurka. Estatistikak kontu handiarekin hartu behar dira, dena den. Ipar Hegoa Fundazioaren ikerketan, datu  kualitatiboak dira interesgarrienak, eta horiek sortu dute eztabaidarako bidea. Independentziaren aldekoenak dira euskaldunak (gurasoak ere euskaldunak dituztenak) eta kontrakoenak erdaldunak. Nehor ez da harritu emaitza horiekin, baina hainbat lagunek azpimarratu dute emaitza horiek erakusten dutela nor behar den konbentzitu.

Zeharka ulertu da azken bi urteetan dagoen eztabaidari egiten zaiola erreferentzia, euskararen zentralitateari buruzkoari.

Batzuek diote independentismoa euskaratik eta euskal girotik garatuko dela; erdaratik eta erdal girotik ez dezakeela bide handirik egin, erdaldunek jadanik badutelako beren Estatua.

Beste batzuek ihardesten dute erdaldun horiek konbentzitzeko, frogatu behar dela hobeki biziko direla euskal Estatu batean.

Podemos-eko jendeak erantzuten du hobeki bizi daitekeela Espainia hobe bat (Ipar Euskal Herria eta Frantzia ez dira aipatzen, bistan denez) denen artean eraikiz, eta hobe dela Espainia sozialista bat, Euskal Herri neoliberal bat baino.

Alderantzizko hipotesia ez dute aurreikusten, ez dute sinesten posible izan daitekeenik.

Malta, Montenegro eta horrelako Estatu txikiak ez dauzkate eredutzat, nahiago dute Estatu handi bateko herritar izan.

Hobeki bizitzeari edo euskarari buruzko eta jendea konbentzitzeari buruzko eztabaidek leku handia hartu dute giro  abertzalean azken bizpahiru urteetan, azkenaldiko apustu estrategikoa eskoziar eredua delako, hala nola erreferenduma, eta denak ohartzen direlako horrelako erreferendum batean Euskal Herriaren independentziaren aukerak galtzeko arriskua daukala.

Gaur egun “gizarteak” erabaki dezala erraten denean, oraingo egoeraren akta bati buruz joatea onartzen dugula erraten da.

Oraingo egoera da Frantziak eta Espainiak mendeetan zehar indartu dutela beren postura Euskal Herrian, gaur egun ere indar handiena haiek dutela, eta beraz erreferenduma ez litzatekeela askea izanen, ez litzateke justiziaren aplikazioa.

Euskal independentismoarentzat eta abertzaletasunarentzat kaltegarria litzateke erreferenduma galtzea, ukaldi psikologiko latza, sinesgarritasunaren galera kanpora begira…

Independentzia eskubide bat baldin bada, zergatik behar da bozkatu? Haatik, gaia hautetsontzietan trenkatzekoideiarekin segitzeko ordez, gure erakunde, elkarte eta enpresetan erabakiak hartzen baditugu Espainiatik eta Frantziatik askeago egoteko, independentziara buruz bide eginez, jende berriarengana heltzeko aukerak handituko dira.

Erakunde politikoek, hezkuntzak,
enpresa munduak, sindikatuek eta komunikabideek
elkarrekin gogoeta bat has dezakete
ohitura berriak sortzeko:
lan baldintza eta ordutegiak aldatu
eta espainiar eredua utzi, europarra hartuz
eta Ipar Euskal Herrikoarekin bat eginez.

Adibidez, erakunde politikoek, hezkuntzak, enpresa munduak, sindikatuek eta komunikabideek elkarrekin gogoeta bat has dezakete ohitura berriak sortzeko: lan baldintza eta ordutegiak aldatu eta espainiar eredua utzi, europarra hartuz eta Ipar Euskal Herrikoarekin bat eginez.

Horren helburua da gainditzea lanaren eta familia biziaren arteko kontziliazio eza eta emazteen kontrako diskriminazioa; horrekin aiseago izanen da natalitate tasaren problema larria konpontzea eta gizarte justuago eta sanoagoa eraikitzea.

Madrilera begira dagoen  espainiar logikatik eta identitatetik nekez erdietsiko da hori. Euskal kultura eta tradiziotik, ordea, bai. Horra hobeki bizitzeko modu bat, euskaratik eta euskal girotik. Horrelako  erabakiekin hasiko gara herria askatzen eta herri hobea eraikitzen.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).