« Fracking ez »-en arabera, haustura hidrolikoaren teknikaren saihesteatik harat, oro har eredu fosilean ezin da gehiago jarraitu inbertsio publikoak egiten. Eredu berriztagarriak, neurri ttipikoak eta tokikoak behar dira lehenetsi. Eskisto gasen gaitzesteak, hots « fracking »-aren gaitzesteak, gure jendartearen ibilmoldearen berrikustera eramaiten gaitu. Eredu guzia behar da begiratu, energetikoa bereziki baina kontsumoa, laborantza, etab. eraldatu behar dira.
Fracking Ez plataformak kezka agertu du Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA), Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa, Armentia-2 izeneko gas putzu baterako baimena tramitatzen ari delako. Subilla Gasteizen dago putzu hori, azken urteetan SHESAk fracking teknika erabiltzeko asmoa izan duen leku berean.
Fracking Ez Araba plataformako Amagoia Murua eta Luis Casado kideekin egon da Hala Bideo eta gas putzu horren ustiapen berriarekiko susmoak azaldu dituzte. Azken urteotan errentagarritasunik ez omen zuten teknika konbentzionalak erabiliz atera nahi dute gasa handik. Horrez gain, teknika konbentzionalak edo ez-konbentzionalak erabiltzearen eztabaidaren gainetik, eredu energetikoan kokatzen dute jendartean eman beharreko eztabaida.
Berri gehiago hemen: https://www.facebook.com/frackingezaraba