Tuterako Osborne zezena bota du Ernaik, « Espainolismoa goratzen duen sinbolorik » ez dutela nahi adieraziz. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azken zezena botatzea. Jarraian, ekintza zuzenaren bideoa eta gogoeta sakontzeko, Hedoi Etxartek Berrian egin « Ernaik, beraz, Espainiako artista antifaxista baten diseinu bat eraitsi du antifaxismoa aldarrikatzeko Espainiaren aurka. » iritzi artikuluaren esteka.
Argia.eus aldizkarian agertu bezala, N- 121 errepidean kokatzen den Osborne zezenaren figura saboteatu du Ernaik. Urriaren 12an, larunbatean, Tafallan antolatu du mobilizazioa, Euskal Herria antifaxista irabaztera lelopean. Hispanitatearen egunean « ospatzeko ezer ez » dutela garbi adierazi dute.
Gai horri buruz gogoeta sakontzeko, Hedoi Etxartek Berrian egin « Ernaik, beraz, Espainiako artista antifaxista baten diseinu bat eraitsi du antifaxismoa aldarrikatzeko Espainiaren aurka. » iritzi artikuluaren esteka luzatzen dizuegu: https://www.berria.eus/iritzia/larrepetit/osborneren-zezena_2131901_102.html