«Espetxe politika honi ez, sakabanaketa amaitu»

Ostiralean berean Euskal Herriko hainbat plazetan Arkait Bellon gogoan mobilizazio ezberdinak
Ostiralean, otsailaren 7an berean Euskal Herriko hainbat plazetan Arkaitz Bellon gogoan mobilizazio ezberdinak iragan dira

36 urterekin, Arkaitz Bellon, euskal preso politikoa hilik atxemana izan da bere zeldan. Argi eta garbi da ez zuela inondik ere hiltze horrek kartzelan gertatu behar, ez eta etxetik mila kilometrotan. 2000 urtean Donostiako Aste Nagusian izan ziren gertakarietan parte hartzea gatik Arkaitzek pairatzen zuen 13 urte eta 3 hilabeteko izariz kanpoko kondena. Horri gehitua izan zaio, bere kondenaren hiru laurdenak betea zituelarik, 2011 urtean kartzelatik kanpo izaitea ezeztatua izan zaiola eta etxetik 1000 kilometrotan kartzelatua jarraitzen zuela.

1983an, GAL-ek Segundo Marey bahitu zuen. José Barrionuevo eta Rafael Vera-ri 10 urteko kartzela zigorra eman zitzaien. 3 hilabeteren buruan atera ziren. Miguel Planchuelo eta Julian Sancristobal ere 10 urte kartzela egiterak kondenatuak izan ziren. 10 oren egin ondoren atera ziren. Ez eta egun bat. Ricardo Garcia Damborenea ere 10 oren egon zen kartzelan, nahiz eta 7 urteko kondena ukan. Arkaitz Bellon, aldiz, autobus baten erretzea gatik 13 urteko kartzela zigorra bururaino betetzen ari zen, ateratzeko 3 hilabete eskas zituelarik. Kartzelan hil da , 36 urterekin, bere etxetik 1003 kilometrotara.

Arkaitz Bellon-i azken agurra Elorrion
Arkaitz Bellon-i azken agurra Elorrion

Le prisonnier politique basque Arkaitz BELLON meurt en prison à 36 ans

Mercredi 5 février en début d’après-midi, le prisonnier politique basque Arkaitz BELLON était retrouvé mort dans une cellule de la prison de Puerto de Sa

D’après les premières déclarations des Institutions Pénitentiaires espagnoles, son corps ne présentait pas de traces de violences et on ne lui connaissait pas de problèmes de santé particuliers. Arkaitz BELLON se trouvait en cellule d’isolement. Durant ses années de détention, il avait été, à plusieurs reprises, victime d’agressions physiques de la part des fonctionnaires de prison, notamment en 2013 dans la prison de Séville où il fut violemment battu. Ce fut d’ailleurs l’un des évènements qui déclencha une longue grève de la faim des prisonniers politiques basques à Séville en novembre dernier.
Dès connaissance de la nouvelle du décès d’Arkaitz BELLON, les avocats de la famille demandèrent une autopsie par des médecins de confiance. Une première autopsie a été effectuée par les médecins de l’administration pénitentiaire. Selon les dernières nouvelles, la seconde autopsie aurait été acceptée par les autorités espagnoles.

L’association ETXERAT a dénoncé la gravité des faits qui mettent une fois de plus en évidence l’absolue nécessité d’en terminer avec les mesures d’exception appliquées aux prisonniers politiques basques. ETXERAT rappelle qu’Arkaitz BELLON était incarcéré à plus de 1000 kilomètres du Pays Basque. La dispersion des prisonniers et l’éloignement de leur domicile sont des peines additionnelles pour les détenus et leurs familles. Ces mesures de répression mettent en danger non seulement les détenus isolés mais également leurs familles elles-mêmes victimes d’agressions lors des visites.

ETXERAT rappelle qu’en moins d’un an, deux autres prisonniers politiques basques sont décédés en détention : Angel FIGUEROA et Xabier LOPEZ PEÑA.

Etxerat elkarteak manifestaldi batera deitzen du otsailaren 15ean Ipar Euskal Herrian Frantziako justizia ministroa Christiane Taubirak eginen duen bisitaren kari

Azken egunetan jakin dugu Christiane Taubira frantses gobernamenduko Justizia ministroa Ipar Euskal Herrira bisita bat eginen zuela, Zer justizia biharko ? gaia duen herritar bilkura batean parte hartzeko.

Guretzat presoen senide eta lagunentzat galdera ona da. Oso ona. Etengabe buruan eta tripan daukaguna. Bai zer justizia biharko ? Eta galdera zehazteko, gaur, bihar… justizia noiz ezagutuko dugu ? Eskubideen errespetua noiz ?

Gu presoen senide eta lagunak gira, hauek eta guk bizi dugunaren testigantza zuzena. Egunero testigantza hauek lau haizetara hedatzea dugu lan. Beraz zentzu horretan Taubira ministroaren etorrerekin lan hau egiteko ardura dugu.

Gaur egun 523 euskal preso politiko daude kartzeletan, 113 Frantzian. Hauen artean hainbat oso larriki eri daude, hala nola Ibon Fernandez Iradi Lannemezanen preso dena. Beste batzuk mugagabeko kondenekin, Jakes Esnal, Jon Kepa Parot, Frederik Haranburu et Mikel Karrera bezala, haiek ere presondegi fransesetan. Eta denak, den denak sakabanatuak, neurri honek dituen ondorio larri guztiekin :

  • hildakoak errepideetan (16 sakabanaketa martxan ezarri zutenetik !) eta ehundaka istripu
  • senideentzat odoltze ekonomiko, fisiko eta morala
  • hildakoak kartzeletan (atzo gertatu den Arkaitz Bellonen heriotzarekin beste hiru urte batez !)
  • erasoak senideen aurka bisitara joaten direnenean Euskal Herritik oso urrun
  • erasoak kartzeletan : isolamendu egoerak, tratu txarrak, zigor arbitrarioak, segipen medikala ezinezkoa, defentsa eskubidea urratua…

Euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien neurri berezi amaierarekin, holako gertaerak ez genituen jasan behar izango. Justiziak bide hori hartzea, hein haundi batean, Christiane Taubira eta bere gobernamenduaren esku da. 3 egoera hauek konpontzen ahal dituzte, giza eskubideen berme sinpleenak direlako. Hori azaldu nahi diogu. Pilota bere eta haien eskuetan da beraz balia dezatela.

Euskal Herrian aldaketa ikaragarriak eman dira azken urteetan eta presoen eskubideen bermeen inguruan gizartearen adostasun are zabalagoa dago, hau ezin da ukatu. Mobilizazio erraldoiak izan dira azken urteetan, hau ere ezin da ukatu. Denak gaude zain. Hori goaz erraitera.

Horregatik, Etxeratek presoen senide eta lagunok manifestaldi bat Otsailaren 15an Taubirari galdetzeko : eskubideen errespetua noiz ? Bide hortarik egun horretarako Christiane Taubirari hitzordu bat galdegin diogu ere bai senideok, eskubide urraketen inguruan dugun informazio guztia zuzenzki aurkezteko asmotan.

Gure lema izanen da : Euskal preso politikoen eskubideen errespetoa orain ! Euskal Presoak Euskal Herrira ! Manifestaldia abiatuko da arratsaldeko 15h30 Baionako Euskaldunen plazatik

Bukatzeko presoen eskubideen sustenguz egon diren eragile sozio, politiko eta sindikal guztiei gure deiari juntatzea eskatzen diegu.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).