« Estatugintza eta herrigintza uztartuta joan behar dira »


Jule Goikoetxea militante eta intelektual feminista Plaza Hutsa TBn Andoni Olariagak elkarrizketatu du. Euskal Errepublika eraikitzeko bidean, estatugintzatik eta herrigintzatik egin daitezkeenez jardun dute. Demokratikazio prozesu guztietan irekitzen dira estatugintza eta herrigintza prozesuak Goikoetxearen arabera. “Ahalduntze prozesuak masiboak izateko estatugintza behar da birprodukziorako.” Herrigintzan badira teknologia batzuk alboratzen direnak, baina estatugintzak ematen dituenak. Biak uztartzea da kontua.

Elkarrizketaren oinarria Demokraziaren Pribatizazioa liburua izan da. Iaz argitaratu zuen lana Goikoetxeak. Baikorra da bera, “jendea haserre dago eta konfrontaziorako aukerak daude.

Euskal Errepublika eraikitzeko estrategia posibleez eta horretarako egungo instituzioen baliagarritasunaz galdetuta, estatugintzarako dauzkagun instituzioak erabiltzearen aldekoa dela dio. Nahiz eta ez dauden zertan denak erabili, estrategien arabera. “Emantzipazio prozesuak ahalduntze prozesuak dira eta hori ahalbidetzen duten teknologia guztiak erabili behar dira.” Hala ere, arazoa praktikak dira eta ez hainbeste tresnak Goikoetxearen ustez. “Praktika menderatzaile ezberdinak birsortzen ditugu eta praktikekin aldatzen direlako instituzioak.

Bestetik, ezkerreko zenbait sektoretan Estatuarekiko dagoen fobia “kristaua eta patriarkala” dela dio. “Estatua subjektu edo objektu gisa ikusten da, klase dominatzaileak erabiltzen duena. Ez zait baliagarria iruditzen ikuspegi hori, Estatua botere harreman bat delako.” Komunismoan, anarkismoan… botere harremanik gabeko utopia bat dago eta imajinario horretan Estatua desagertzea baldintza da, “baina imajinario hori erabat kristaua da, botereari uko egiten dio. Botere harremanik gabeko gizarterik ez da egongo inoiz. Beti egongo da menderakuntza prozesu bat, kontua da nola egingo dugun domestikazio prozesu hori, ze helbururekin.

Demokratikazio prozesu guztietan irekitzen dira estatugintza eta herrigintza prozesuak Goikoetxearen arabera. “Ahalduntze prozesuak masiboak izateko estatugintza behar da birprodukziorako.” Herrigintzan badira teknologia batzuk alboratzen direnak, baina estatugintzak ematen dituenak. Biak uztartzea da kontua.

Bestetik, gure iruditegia eta imajinarioa oso “hispanozentrikoa” dela eta bestelako herrialdeak eta egitura federaletatik ikasi beharko genukeela uste du. Ezkerrean klase sozialez eta feminismoaz dauden eztabaidak “interesgarriak” dira Goikoetxearen ustez.

Ezkerreko matxista batzuk izaten ari diren erreakzioa” ez dela berria, olatu feministak gertatu diren bakoitzean halakoak gertatu izan direla. Eztabaida zaharra dela eta horrekin mugimendu feministan estrategiak aberasten ari direla dio.

Azkenik, indargune eta ahulguneekin lotuta, dauzkagun baliabideak erabili beharra azpimarratu du. Esperientzia eta praktika oso aberatsak ditugu. Bestetik, estrategia nazionalaren ikuspuntutik Bilbo Handian apustua egin beharra nabarmendu du, ez bozken ikuspuntutik soilik, baita imajinarioari dagokionez ere, biztanleen herena bertan bizi delako eta bultzada handia eman diezaiolako askapen prozesuari.

www.plazahutsa.eus / @plazahutsa

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).