Etortzen den munduaren azkena

Batzuek diote, etortzen den eroraldia mehatxu bezainbat aukera izan daitekeela azken finean. ENBATA INGURUMENA
Batzuek diote, etortzen den eroraldia mehatxu bezainbat aukera izan daitekeela azken finean.

Gure zibilizazio industrialaren lehertze edo eroraldia mehatxu hurbil eta erreala bilakatzen ari dela gero eta gehiago aipatzen da azken denboretan. Tesia horrek alor askotako zientzia berri bat ere sortzen omen dela dio: kolapsologia. Dena galdua da, ala bada oraindik salbatzeko biderik? 

Erregularki, eta berrikitan kasik astero, azterketa zientifiko batzuek dokumentatzen dituzte azkartzen ari diren prozesu latzak: klima aldaketa, bio-aniztasunaren murrizketa, itsasoen azidotasun emendatzea, naturaren baliabideen agortzea eta abar luze bat. Horietan oinarrituz, eroraldia iragartzen digute kolapsologoek, beren iduriko jada hasia eta saihestezina. Liburu, konferentzia, emankizun eta artikuluak biderkatu dira azken hilabeteetan eta arrakasta mediatikoa bildu dute tesiaren bozeramaileek. Kritikak eta eztabaida biziak era piztu dira, askotan tesia hau menpekotasun harreman orotik kanpo kokatua delako, kapitalismoaren irabazle/ galtzaile funtsezko dikotomia kontutan hartu gabe. Egia erran, hondamendiaren perspektiba horri sinesgarritasuna emaiten diote errepikatzen diren eguraldi gertakari latzek, mehatxuen aurrean sistema sozio-ekonomikoaren inertziak, gobernamenduen axolagabekeriak eta Hulot ministroak berak dimisioa ematerakoan ahoan bilorik gabe errandakoak. Adibidez, duela hiru urtez Parisen COP 21eko akordioa izenpetu denetik, berotze gazen ekoizpenak emendatzen segitu du, 2017an marka bat gainditu duelarik (+3,7%). Beraz afera ez da gehiago klima aldaketa nola kudeatu edota soilik mundializazio nola erregulatu baizik eta Mendebaldeko sistema ekonomikoaren eroraldiaren hipotesia noiz eta nola gerta daitekeen.

Nahasmenduak areagotzen ari

Haatik hondamendiaren tesiak indarra hartzen duen bitartean, nahasmenduak ere areagotzen dira. Batzuek gizakien tupusteko desagerpena aipatzen dute, zientzi-fikzioak aspaldidanik luze zabal jorratu duena baina berrikitan indar handiz eleberri, filma edo telesailetako gai oparoa bilakatu dena. Irudimen kolektiboan inpaktu handia sortzen du eta batzuek sor litezkeen ondorio politiko kezkagarriak azpimarratzen dituzte : antsietate soziala hedatu, joera politiko bortitzak elikatu, eko- diktaturei bidea errextu eta azken finean pentsamendu politiko oro desagerrarazi. Izan ere, holako perspektiba batekin, ezerk ez du gehiago inportantziarik. Borroka eta erresistentzia guziak hutsalak dira. Ezintasuna eta desmobilizazioa nagusi, bakoitzak berea eta kitto. Alta hondamendiaren bidean hasiak garela alde askotatik uka ezina bada ere, prozesua ongi definitu eta pentsatu beharra dagoela azpimarratzen dute batzuek. Yves Cochet politikariak adibidez eroraldiaz zera dio: prozesu baten bukaera da nun eta jendetzaren gehiengoari oinarrizko beharrak (ura, elikadura, bizitegia, energia, jantziak..) ez direlarik gehiago emanak, arrazoizko prezioan eta legeak xedaturiko zerbitzu batzuen bitartez.

Eredu produktibista hobendun

Definizio horrek fantasmak eta apokalipsiaren irudiak bazter utzi eta naturaren lege zorrotzei, sistema ekonomiko eta sozio-politikoaren parametroak gaineratzen dizkie. Alabainan ikusmolde esentzialistek eroraldiaren errua gizakien izaerari leporatu ordez, duela bost mende inguruan sortu, indartu eta nagusitu den kapitalismo eta bere garapen eredu produktibista eta kontsumerista arazoaren erdigunea kokatzen du. Gisa berean, gizadiaren historian zehar gertaturiko sistema batzuen hondamendiek erakusten dute krisia ekologikoen eragina eta ondorioak ezin direla sekulan ulertu multzo sozial desberdinen arteko indar harremanetatik kanpo. Definizio horrek bestalde, eroraldia oroz gainetik planetaren herrialde aberatsen arazoa dela ere erakusten digu. Izan ere, zenbat miliar jende jadanik horrela bizi da munduan zehar? Ez ote dugu Greziako populuari finantza-kapitalismoak 2010etik jasanarazi dionarekin hondamendiaren adibide hurbila? Perspektiba erabat aldatzen da orduan. Ekonomiaren legeak ez dira naturalak. Indar harreman politikoen fruituak dira. Sistema kapitalistak sortutako imaginarioa, joerak, egiturak dira gainditu beharrekoak. Batzuek diote, etortzen den eroraldia mehatxu bezainbat aukera izan daitekeela azken finean.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).