Europa zaharra ezinean

MigranteakIheslarien uholdea izigarriko desafioa du Europak. Ez daki zer egin, ezinean dago, inolako erantzun orokor eta baturik ezin aurkituz dabila, ni beldur ezin bilatuz eta ezin nahiz ere. Estatu bakoitza bere aldetik.

Berriz indartzen ari da muga “nazionalen” hertsiki zaintzeko ametsa. Ametsa diot, lurreko muga baten ongi zaintzea zinez ustekeria hutsa baita. Oroimen pixka bat eduki behar dugu historia hurbilari begiratuz. Munduko bigarren gerla denboran, aleman armada hemen hain indartsu zelarik, hain trebe, hain bipil, hain zorrotz eta bortitz, ez zen osoki heltzen pasaiaren oztopatzera, ez gutiagorik ere, zubereraz diogun bezala “ez hüllanik ere”. Mota guzietako iheslariak milaka pasatu ziren hemendik Nafarroa Garaira eta Gipuzkoara, mendi gora, ertaina edo apala gaindituz.

Espainia frankistak, bere tzarrean, aterpetzen zituen, ez dut erranen onartzen, baina hartzen halere, gaurko Europa baino askoz ere esku zabalagoa agertuz bere probrezian, berriki gerla zibilak erresuma peko errekaratua zuelarik. Eta Frantziako Errepublikak, urte zenbait lehenago, gerla zibil horren denboran, iberiar  iheslariak errezebitu zituen trumilka : denetara milioi erdia nonbait han, haietan 150.000 euskal  herritar eta 300.000 kataluniar…

Europa nonbait zaintzen ahal bada, inguruan da, itsaso aldetik, itsasoko ibilera lurrekoa baino anitzez errexkiago ikusten eta oztopatzen ahal delako : batetik bederazka zeiharkatzea kasik  ezinezkoa da, bestetik gordagiarik ez dago ur gainean. Gauza hori aski zentzuzkoa eta nabaria da, ez du argibide gehiagoren beharrik. Haatik inguruko zainketa Mediterraneo aldeko Estatuei uzten zaie : Espainia, Italia, Greziari. Ezin betezko eginbeharra dute, bereziki Grezia gaixoak : milaka dituen uharte txikiak nola zain ditzake, bere ahalmen eskasekin gainera ? “Mission impossible”, frantseses erraten den bezala.

Hego aldeko erresuma horiek lagundu behar lituzke beraz Europak, eta ez ditu egiten, edo hain guti. Kanpoari bergira, Europak ez du politika orokorrik, ikuspegi elkarturik, diplomazia baturik. Estatu bakoitza bere gisa eta kaxa dabila, bakarra bailitzan. Iheslarien kasuan, Alemania esku zabal agertzen da, baina besteak ez zaizkio jarraitzen, ez dute laguntzen ere. Suediak, ongi erauntsi ondoan, orain ateak hesten ditu. Egia da Dinamarkak iheslariak burrustan igortzen dizkiola, berak ez bihirik onartuz. Ekialdeko Estatuak ere berekoi, berak Europaz ongi baliatu ondoren. Iduri luke Europan sartu zirela diru gose soilez, batere europar espiriturik gabe. Haatik ez dira bakarrak egoismo hutsez etorri  zaizkionak. Bainan egoismoan ere zentzu pixka bat behar da, justizia pixka bat ere.

Estatu bakoitza bere gisa dabil,
bakarra balitzbezala…
iheslarien uholdea
deusek ezin du
geldiarazi.

Elkartasun eskasez, Estatuak jasaten dituen adarra segaz edo zerraz ebakitzen ari dira. Europa gaur norabiderik gabe dabil, noraezean, Mediterraneoa ezin zeiharkatuz dabiltzan iheslariz beteriko “radeaux de la Méduse” itsasontzi herratuak eta laster  galduak bezala.

Orain bezala jarraituz, Europa hondatzera doa, Estatuak halaber horrekin batera, ezen iheslarien uholdea deusek ezin du geldiarazi, bakeak ezik, eta hau antza denez urrun dago. Beraz Europak kudeantza orokor bat antolatu behar du, isuria itsas ertzean filtratu, egiazko iheslari politikoak onartuz,  azioarteko legeak manatzen duen bezala. Baina gainerako etorkinekin zer egin? Beste arazo bat, kasik berdin latza…

Frantziara mugatuz, nolaz hain guti egiten du? Eta Calais aldeko kanpamendu miserableen kasuan, nolaz ez da Bretainia Handiko gobernuarekin konpontzen,  britainiarrek onar ditzaketen iheslariak han berean fitxa ditzaten eta itsas adarraren gainditzen lagun? Ezin sinetsia da! Beren kaxa pasatzea lortzen dutenak  onartzen dituzte: beraz zeren ez gauzak behar bezala egin? Sinpleegi litzatekeelakoan ote?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).