Euskal Herria karta postala da!

2023ko Tourra Baionan.
2023ko Tourra Baionan.

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Uda huntako irudi nagusietarik bat Euskal Herrian, berdin nagusiena, izan da naski, Frantziako itzuliaren hastapena Bilbotik eta ondotik izan diren hiru egunak Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdin barna. Kirola maite ukan ala ez, denek ikusi ditugu irudi horiek. Milaka lagun bilduak bide bazterretan, ikurrinak eskuetan, liranja kolorezko kamisetak jantzirik. Irudi horiek munduko itzulia egin dute. Zenbait egun berantago, Iparraldeko herri batzuetan atera ziren salaketa batzuk, espekulazioaren aurka, euskal herria ez dela karta postal bat. Ez dakit bi gertakarien artean loturarik baden baina interesgarri iduritzen zait biak lotzea. Zer ikusi dugu, zer ikusi da Frantziako itzuliaren irudietan? Leku desberdinak eta zoragarriak, behin ere ikusi ez diren moduan, ongi filmatuak, helikopteroz bereziki, eta giro ikaragarria. Beste molde batez labur biltzeko, Euskal Herriak eskaini ditu « Tour de France » enpresak nahi zituen irudiak. Nahi zuen karta postala. Eta karta postal hori, 80 telebista kateren bitartez, 190 herritarat zabaldua izan da. Frantziako Itzuliaren abiatzea antolatzeak kostu bat badu. Hamar bat milioi euro entzun denez. Dirutza ikaragarria. Hedapenaren araberakoa. Bederen miliar bat ikuslek ikusi dituzte gure lekuak eta Tourrak gure herrian sortu duen giroa. Baina ez hori bakarrik. Irudiak berak mintzo ziren. Izan da ikusten ahal zena eta bestalde ulertzen ahal zena deusik erran gabe. Lehen bi egunetan milaka euskal bandera eta espainolak izigarri guti. Nehor ez da menturatu erratera Espainiatik abiatzen zela Tourra. Edo guti. Muga pasatu eta, zenbait frantses bandera ikusirik ere, gehien gehienak ikurrinak ziren. Bideetako tindaketa guziak euskaraz ziren eta gure eguneroko borrokek ukan dute behar zuten lekua. Euskarak ere ukan du bere lekua. Bilbotik Baionara etapak euskaraz komentatuak izan dira. Eta lehen aldikotz, Cofidis enpresak « speaker » euskaldun bat erabili du karabana animatzeko. « Hau ez da muga, zubia da » entzun da. Azpimarratu behar dena. Eta horrez gain bi euskal txirrindularik, Pello Bilbaok eta Ion Izagirrek nork bere etapa irabazi dutelarik, haien izenaren ondoan agertu zen bandera euskal ikurrina zen. Zerbait aldatu da Tourrean, edo Tourraren bitartez. Euskal Herria agertu da mundu osoan, bere nortasunarekin, bere ikurrinarekin, bere giroarekin. Euskal Herria agertu da den bezala, bere edertasunean, karta postal bat bezala… Zergatik ez onartu leku berezi batean bizi garela. Karta postal batean bizi garela. Hori dugu zaindu behar. Arazoa ez da karta postala izatea, arazoa ez da leku turistikoa izatea, arazoa da sortzen ahal diren desbideratze noragabeak: masa turismoa eta espekulazioa ditugu salatu behar, gure kultura eta mintzaira behar ditugu indartu eta gure nortasuna bultzatu. Horiek dira gure borrokak. Euskal Herria karta postala da baina ez bakarrik, borroka lurraldea ere.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).