Zein da Euskal Herriaren egoera energiari dagokionez? Kanaldude zuzenean emankizunak Energiaren gaia barnatzeko parada eskaintzen digu. Alde batetik inguramenaren ikuspundutik (beroketa klimatikoa errealitate den kontestuan nola garatu energia berriztagarri eta garbiak?) eta bestetik, ekonomiaren ikuspundutik (zein alternatiba mundu edo estadu mailako energia sailtzaileen parean ? nola garatu lurraldeen eta pertsonen autonomia energetikoa?).
Denek dugu nafarroako irudi hori buruan: haize errotak hamarnaka mendi kaskoetan, eguzki panel zelai zabalak. Instalazio xumeagoak ere posible dira, lurralde bakoitzari egokituak. Hortan dabil I-Ener enpresa 2014an sortua. Geroztik hainbat proiektu landu ditu Hendaia, Uztaritze edo Irulegin eta gaur Energia ekoizle da, EDF bat den bezela, nahiz ez maila berean. Hego Euskal Herrian ere alternatibak sortzen ari dira. Aipagarri besteak beste Goiener Kooperatiba. Hunek argindarra saltzen du, Iberdrola edo beste banatzaile erraldoien mempekotasunetik askatzeko aukera eskainiz, eta aldiberean energia garbi eta berriztagarrien garapena sustatuz. Jarraian ikusten ahalko duzuen oren bateko emankizun honetan ere aipagai ere izango da Hergaraiko Sugarai iniziatiba, sugaietan oinarritu energia lantzen duena, baita uraren indarra lantzen duen Ibai Errakak elkartea.
Kanaldude Zuzenean: Energia Euskal Herrian