Euskal Herriko autobidearen zabaltzeaz

A63Duela berrogei eta bost urte Euskal Herriko bazterrak inarrosi zituen autobideari buruz, 2004-garren urtean zenbait lerro idatzi nituen arren, gauza zehatzago gehitu nahi nituzke gaurko lerro hauetan. Azken ENBATA alean Anne Marie Bordes andreak idatzi artikuluak eta erakutsitako bideoak gaurkoa idazteko asmoa eman didate.

Lehenik, Frantziako Gobernuak Bordeleko CETE delakoaren bitartez, proiektu bat egin zuen eta Donibane Lohitzuneko zeharbidearen eraikitzea gainbegiratu zuen.

Lehenik ireki zen zati horrek egiazko autobide baten ezaugarriak baditu; bereziki zabalera eta larrialdi kasuetan berehala gelditzeko gunerik badu Erromarditik Urruñaraino. Hortik iragaitea dohainik zen. Baina 1971-1973 urteetan hogei eta hamar urteko konsezione pribatu bat egiteko lehiaketa bat egin zen, erreferentziako puntu nagusi hauekin:

• Eraikia zegoen Donibaneko zeharbidearen kudeatzea;
• Saint-Geours de Marenne (Landak) Behobiarainoko beste zatien proiektatzea eta eraikitzearen gainbegiratzea;
• A-63 deitu hiruhogei kilometroko autobidea kudeatzea.

Lehiaketa hori ACOBA (Autoroute de la Côte Basque) zeritzon entitateak irabazi zuen. Entitate hori Bordaleko « Chantiers Modernes » enpresak eta zortzi bankok osatzen zuten.

Esan gabe doa Akitaniako sindikatuen pribatizazio horrek harrabots asko egin zituela. Abian jarri zuten lehengo neurria libera bateko pagamendu bat ezartzea izan zen, hasiera batean bakarrik udarako, baina ondoko urtean urte guzirako ezarri zuten. Baita Estatuak pentsatu zuen diseinua aldatu zuten ere:

1. Getaria zeharkatzeko bi kilometroko tunelaren ordez lubaki ireki bat aurreikusi zuten, herri honetako auzapezarekiko liskar handia eragin zuena.
2. Kurlekuko (Urruñako eremuan) lepo txikiaren pasatzeko tunel txikiaren ordez, autobidearen maila goratu egin da eta zubi bat eraiki da; baina hortik Biriatuko mugaraino aldapak % 5-ekoa izan behar du, autobide batentzat gehiegi eta periltsua dena.
3. Autobidearen zabalera murriztu egin da, zentroan lurralde gune bat utzi ordez, altzairuzko hesi bizki bat eginez; honetaz gainera, larrialdietarako gunerik ez zuten bide guztian egin, non ibilgailu batek arazo bat izatekotan, zortzi ehun metro arte ibili behar baitzuen segurtasunez gelditu ahal izateko. Jadanik eraikitzeko garaietan aditu andana batek esaten zuen arazo bat izanen zela etorkizunean autobidearen zabaltzeko beharra nabarituko zelarik; hain zuzen ere erdiko gunean toki aski utzi balitz orain agertzen den zabaltzearen arazoa ez zen gertatuko.

Hiru arazo hauetaz gainera, Aturri ibaiaren gaineko beste zubi baten eraik ez zezaten, RN-10 ohia igarotzen dena erabili nahi omen zuen ACOBA-k. Pentsa beza irakurleak zer nolako zalaparta gertatuko zen udako trafikoa pasatzerakoan! A-64 eta A-63 autobideen aldaketa denbora luze autobiderik ateratzeaz egiten zen, kotxeko eramailearen segurtasuna murrizten zuena.

Autobidearen proiektua « Les Chantiers Modernes » enpresaren bulegoak egin zuen, eta gainbegiraketak SOREA-63 (Société de réalisation de l’Autoroute A-63) deitu enpresa multzo batek. Baina SOREA delako hartan lanak egiten ari ziren enpresa eraikitzaileak baziren:

• FROT-VALERIAN -ek lur mugimenduak egiten zituen;
• PLISSON-ek zubiak eraikitzen zituen;
• SCREG-ak kalzada eraiki zuen;
• « Les Chantiers Modernes » berak ubideak eta estoldak eraiki zituen.

Lehen edo bigarren aldiz, lanak kobratzen dituena pagatzen dituenaren zati bat den sistema hori ezarria izan zen ACOBA-ren garaietan.

Hala ere, obraren jabea eta lanak egiten dituen enpresa eraikitzaileen artean benetako hesi ekonomiko bat ez dagoelarik, hasten dira intereseko liskarrak, baita lanaren kalitatea murriztea ere.

Zoritxarrez gaurko tendentzia orokorra da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).