Euskal Herriko karrika izenak

Sabino, Thomas, Dolores
Sabino Arana Goiri, Tomas Zumalakarregi, eta Dolores Ibarruri

Polemika bat sortu da joan den astean Hegoaldean, PP-ko kide batzuek euskaldun edo euskotar ospetsu batzuen izen-deiturak Euskal Herriko kaleetatik ofizialki kendu nahi zituztelarik. Ezabatu nahi zituzten abizenak ez ziren hala ere arruntenak: Sabino Arana Goiri, Tomas Zumalakarregi, eta Dolores Ibarruri baitziren. Oroitzen garenez, 1969-ean Enbata kazetak argitaratu zuen artikulu sail batean, euskaldun ospetsuen bibliografia argitara emana izana zen;  Zumalakarregi, Arana-Goiri, Aguirre, Dolores Ibarruri, Kristina Etxaluz, Xabi Etxebarria izan ziren beste askoren artean. Espainia eta Euskal Herri post frankista horretan ez da berria mota honetako polemika. Hain zuzen ere, Telesforo Monzon hil ondoren, alderdi espainiolistek haren izenaz Bilboko kale bat izendatzearen kontra jarri ziren esanez « Gizon horren izenak tokiren bat izatekotan infernuan izan daiteke« .

Antzekorik gertatu zen 2012-ean Txillardegi zendu zelarik, Donostiako liburutegi berriari euskaltzale ospetsu horren izena eman diezaioten ukatu zutelarik bertako popularrek eta sozialista batzuek, pertsonaia ETA-ren fundatzaileren bat izan zelakoan.

Naski, geure denboretatik ikusita, lehenik aipaturiko hiru pertsona horiek alde kritikagarriak ukan ditzakete: Aranaren « arrazakeria« ; Zumalakarregik Bilboren « bonbardatzea« ; Dolores Ibarruri-rek Espainiako kortetan egindako elezko « probokazioak« .

Akatsak omen egin zituzten arren, hiru pertsonaia horiek eragin handia ukan zuten Euskal Herriaren nazio eraikuntzan eta klase borrokaren historian, euskal eta langile kontzientziarik dutenengan behintzat.

Zumalakarregik Euskal Herriaren Foruak defenditu zituen Espainiatik heldu liberalkeriaren kontra; Arana Goirik lehen aldiz euskal arazoa estrategia  nazionalista baikorren arabera aurkeztu zuen: bere garaian Ameriketan eta Europan sortzen ari ziren nazionalismo askapen ikurren arabera alegia. Abertzalea ez zen Dolores Ibarrurik, Euskadi eta Espainiako alderdi komunisten oinarriak ezarri zituen, bere garaian halako ibilbide politiko bat emakume baten gogoan sortu izana gauza ohargarri bat izan zela azpimarraturik.

Bai pertsona ospetsuak izan ziren Zumalakarregi eta Arana Goiri, non Altzai-Lakarrin 1989-ean eta Garindainen 1996-ean, hurrenez-hurren haiei buruzko pastoral bat emana izan baitzen.

Beranduago Agirre eta Monzon süjeta zuten beste ikuskizun eder bat antolatu zuten Ziberoan. Euskaldunengan hain famatu diren pertsonaia horiek zergatik geure kaleetako ormetatik desagertu beharko lukete?

Magellanes-arekin munduaren itzulia egin zuen Elkanok edo Filipina uharteetara iritsi zen Legazpi-k izan zuten fama berdina ez ote dute merezi, ala PP-koen aburuetan Espainiaren alde zerbait eman zutenek geratu beharko lukete denen gomutan?

Behin eta berriz Espainiako gobernuan daudenen trikimailu antieuskaldun bat ikusi behar da lege proposamen honetan; ETA-ren desagerpena nahi duten, desarmatze eta bakearen alde operazioak oztopatzen dituzten, euskal presoen umiliatu nahi dituzten, berzentralizazio saioak egitera saiatzen diren denbora haietan Euskal Herriko memoria bizia ordezkatzen dituzten pertsona historikoak ezabatzen saiatzen dira; horren egin nahi dutenak ikur frankistak gera daitezen nahi duten berberak direla ohartu behar da ere.

Euskal Herriko indar abertzale bizi eta demokratikoek halako neurrien aurka ekin behar dute, eta bereziki EAJ-ak ez luke deusik ez paktatu beharko Euskal Herrian tokiren bat aurkitzeko Popularrek egiten dituzten maniobra guztien aurka.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).