Euskoaren Biltzar Nagusia iraganen da, Baionan, Henri Grenet entzutegian, Arteen hirian, uztailaren 10ean, larunbatean, 09:00etatik 12:30era. Elkartearen bizian momentu garrantzitsua da; bertan, Euskoari buruz dituzun ideiak parteka ditzakezu eta aurkeztuak zaizkizun proiektuei buruz eztabaida dezakezu.
Egitaraua:
8:30: Harrera kafe eta kruasantekin
9:00: Biltzar Nagusia
– Harrera hitza
– 2020ko bilan morala eta kontuak
– Bulegoen erosteari buruzko informazioa
– Estatutuen aldaketari buruzko Ezohiko Biltzar Nagusiaren aipamena
– Lehendakariaren ordainsariaren sortzea
– Kontu mandatariaren izendatzea
– % 3 eusko elkarteak finantzatzeko:
* % 3 eusko planoak
* % 3 euskoren abantaila izateko behar den babesle kopuruari buruzko eztabaida
– Orotariko gaiak
– Onespen eta Gidaritza batzordeen aurkezpena
– Kolegioen Batzordearen hautatzea
12:30: Jatekoa eta edatekoa eskainia
BNra ezin baduzu hurbildu, 2021ko prokurazioa deskargatu dezakezu eta zure ordezkari bat izendatu.