Euskara, gure esku

Euskara&guEskuz esku ibili da Korrikako lekukoa, hain ederki, hain adiskideki, hain baikorki… Urepeletik Bilbora, herriz herri, Euskal Herri osoko euskaldunek bat egin dugu, euskaraz bizi nahi dugula erakusteko.

Baina euskara ez da aldarrikapen kontu bat bakarrik. Euskararen ofizialtasuna eskatzen da Ipar Euskal Herrian eta Nafarroako gune batean.

Euskal Herria Bai-ek bere hauteskunde kanpainan ere eskatu ditu euskararen aldeko neurriak, euskaraz bizi nahi dutenek horretarako trabarik izan ez dezaten, euskaraz bizitzeko aukera osoa ukan dezaten.

Hori zioen hautagai batek, bideo batean… frantsesez.

Har dezagun minutu pare bat “euskaraz bizi nahi dutenei” buruzko solas horretaz.

Ulertzen  da herri honetan batzuek euskaraz bizi nahi dutela, eta ez dutela horretarako eskubiderik. Baina arazoa ez da badela herritarren gutxiengo – handi edo ttipi – bat euskaraz bizi nahi duena, eta gutxiengo horren borondatea errespetatu behar dela. Afera da herri hau, berez, Euskal Herria izanik, herri euskalduna dela, frantsesek iparretik eta espainolek hegotik erdaldundu dutena, politika ezinago makur eta gaiztoen bidez.

Euskaraz bizi nahi duten horien eskubideei begira ari bagara euskararen ofizialtasuna eskatzen, ez gara erraten ari herri gisa menperatuak garela: menperatuak garela onartzen ari gara, eta menperatzaileek pixka bat errespeta gaitzaten eskatzen ari gara. Euskaraz bizitzea ez da herritar batzuen eskubidea; ez da herritarrei dagokiona, baizik eta herriari dagokiona.

Eskatu, beti eska dezakegu, baina Frantziaren geneetan dago estatu uniformea bermatzea; euskarari eta Ipar Euskal Herriari ezagupen bereziak onartuz, bere uniformitate hori ukatuko luke. Ez du eginen. Eskatzen ibiltzeko ordez, gure esku dauden hainbat neurri har dezakegu, eta ez ditugu beti egiten.

Adibide konkretu bat, zinez adierazgarria: euskal laborarien hainbat produkturen – besteak beste Idoki izendapena dutenak – etiketei hurbiletik so eginez, ez gara guti harrituko ikustean produktuaren izenaz aparte, ez dagoela hitzik euskaraz. Euskarak frantsesaren pare izan behar luke, gutien-gutienez, gainetik ez bada. Alta, gure eskuetan da sortzen ditugun produktuetan euskara normaltasunez erabiltzea: ez badugu hori egiten, nola errespetatuko gaitu Frantziak? Idoki markak eta gainerako euskal izendapen orok bete behar luke baldintza bat gehiago: euskaraz etiketatzea. Ekoizpenaren prozesuaren bermeak eskatzen diren bezala, hizkuntza irizpideak ere errespetatu behar lirateke izendapen horiek lortzeko.

Euskararen aldeko aldarrikapenei seriotasuna kentzeaz aparte, produktu horietan euskara ez erabiltzeak beste zerbait ere erakusten du: uste dugula Ipar Euskal Herriko merkatua frantsestua dela osoki, eta gainerako merkatu eremua Frantzian dagoela bakarrik. Euskal Herri gisa pentsatuko bagenu, berehala ikusiko genuke Pirinioen eta Bidasoaren bestaldean ere badagoela merkatu bat, eta merkatu hartara heldu nahi badugu, ez gaitezkeela frantsesez aritu.

Ororen buru, euskarari uko egitea da Euskal Herria ez ikustea bere osotasunean, ez jokatzea herri gisa. Eta horrek are menpekoago egiten gaitu. Guk egiten dugu gure burua Frantziaren  menpeko.

Euskal Herriari begira arituko bagina gehiago, euskara anitzez gehiago erabiliko genuke. Biak guztiz lotuak dira, herria eta hizkuntza. Nolako hizkuntza erabilera, halako herri ikuspegia.

Korrikak erakusten du euskarak lotzen duela Euskal Herri osoa. Korrikak erakusten duenaren arabera joka dezagun gizarteko eta ekonomiako arlo guztietan. Hori gure esku dago, eta Frantziaren beha egon gabe emanen genioke hatsa euskarari eta gorputza herriari.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).