« Euskaraldiaz, herriz herri hizkuntza ohituretan eragin »

Euskaraldia1

Heldu den martxoaren 17an, larunbatez, Ipar Euskal Herri mailako Euskaraldia ekimenaren abiatze ofiziala eginen da, goizeko 9:30etik 12:00etara, Itsasuko Sanoki gelan. Euskaraldia, Euskal Herri osoan, herriz herri eta aldi berean gauzatuko den ekimen kolektiboa da. Euskal Herri osoko milaka eta milaka herritarrek 11 egunez (2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra), euskaraz bizitzeko engaiamendua hartuko dute publikoki.

Tokian toki herritarrek eramanen duten ekimen horren abiatzea izanen da Itsasun. Garrantzi handiko mementoa beraz. Herriz herriko dinamikaren abiatzea izanen da, eta euskalzale oro deitua da Itsasura jin dadin, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako ahal bezainbat herritako ordezkari hastapenetik sar daitezen ekimenean.

9:30ean parte hartzaileei harrera eginen zaie, eta ondotik ekimena aurkeztuko dute Euskal Herri mailan Euskaraldia antolatzen duen Topaguneak eta Ipar Euskal Herrian ekimena bultzatuko duen Euskal Konfederazioak.

BAM! iniziatibako ordezkariak ere bertan izanen dira heien lekukotasuna emateko, iaz gisa bereko ekimena egin baizuten Baiona, Angelu eta Miarritzen.

Hitz hartze horien ondotik, ekimena herriz herri martxan ezartzeko tailer praktiko bat antolatuko da eta bukaeran argazki handi bat egiteko xedea dugu.

Zer da zehazki Euskaraldia?

Gure ingurunearen aldatzea eta euskalduntzea norberaren esku ere dela jakinik, euskaraz komunikatzeko engaiamendua hartuko dute parte hartzaileek. Gure egunerokoa aldatu gabe, gure hizkuntza ohituretan eragitea da ariketa kolektibo honen muina.

Ekimenen honen eragile nagusiak herritarrak izanen dira.

Itsasun, herritarrak aktibatu nahi ditugu, urte bukaerako 11 eguneko Euskaraldia ekimenaren bultzatzaile izan daitezen. Erran bezala, ekimen kolektibo hau ez da berria eta egin izan dira herri batzuetan gisa berekoak.

Hala nola, iragan azaroaren 27tik abenduaren 3ra Miarritze, Angelu eta Baiona mailan antolaturiko BAM! astea. Oroit gara nola hiru hiri hauetako 800 bat lagunek parte hartu zuten ekimen hartan. Euskaraldia ekimenak duen berritasun nagusia ondokoa da: memento berean Euskal Herriko herri guztietako jendeak parte hartuko duela.

Eremu pertsonalaz gain, eremu kolektiboan eraginen du beraz ariketa honek.

BAM! ekimenaren formatu bertsua ukanen du Euskaraldiak: bi profil (Ahobizi euskal hiztunentzat eta Belarriprest euskara ulertu baina erabiltzeko gaitasun mugatua dutenentzat). Txapa soinean, hamaika egunez hainbat engaiamendu beteko dituzte parte hartzaileek. Ipar Euskal Herriko errealitate linguistikoa kontuan harturik, dudarik ez da inportantzia duela Euskaraldia ekimenak.

Erabilpenean eragiteko xedea du Euskaraldiak. Hori da bere funtsa eta horretara doa.

Xehetasun gehiagorentzat :

IEHEuskaraldiarenAbiatzea

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).